José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko azaroaren 2a
Hildako Fededun guztien oroipena (B)
EBANJELIOA
Neu naiz bidea, egia eta bizia.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 14,1-6
Denbora haietan Jesusek esan zioten bere jarratzailei:
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.
Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango
nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu
ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek
ere egon zaitezten.
Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
Tomasek esan zion:
–Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
Jesusek erantzun:
–Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire
bidez izan ezik.
Jaunak esana.
HOMILIA
2011ko azaroaren 2a
Izenburua
---
Jose Antonio Pagola
HOMILIA
2008ko azaroaren 2a
NEGAR ETA OTOITZ EGIN
Ez
jakinarena egin genezake. Hartaz ez hitz egin ere bai. Bizi genezake egun
bakoitza bizi-bizi, gainerako guztiaz ahaztuz. Baina ezin saihestu dugu. Goiz
edo berandu, herioa bisitan etorriko zaigu etxera, etxeko maiteenak berekin
eramanez.
Nola
erreakzionatu semea edo alaba betiko harrapatu digun istripu horren aurrean?
Zer jarrera izan bere azken agurra esan nahi digun senarraren hilzorian? Zer
egin hainbat adiskidek eta lagun maitek geure bizitzan uzten ari zaizkigun
hutsunearen aurrean?
Lagun
bakoitza, bera bakarrik, zeharkatzen ari den atea bezala da heriotza. Atea itxi
orduko, hildakoa betiko ezkutatu zaigu. Ez dakigu hildakoa zertan den. Hain
maitea eta hurbila genuen hura misterio batean galdu zaigu. Nola bizi
ezintasunaren, nahasmenduaren, egundoko penaren esperientzia hori?
Ez da
gauza erraza. Urte hauetan asko aldatu gara barrutik. Kritikoago egin gara,
baina zaurigarriago ere bai. Eszeptikoago, baina premia handiagoko ere bai.
Inoiz baino hobeto dakigu ezin eman diogula geure buruari gizakiak bere barnean
gura duen guztia.
Horregatik
gogorarazi nahi ditut, gizarte honetan hain zuzen, Jesusen hitz batzuk; baina
guztiok inguratzen gaituen azken misteriora apal-apal irekitzen bagara bakarrik
gerta daitezke esanguratsu: «Ez bedi larritu zuen bihotza. Sinetsi
Jainkoagan. Sinetsi nigan ere».
Uste
dut ezen guztiok, fede onekook, gutxikook, gutxiagokook eta fede txarrekook, bi
gauza egin ditzakegula heriotzaren aurrean: negar egin eta otoitz egin. Nork
bere fede eskasez. Konbentzimenduko fedez, duda-mudakoz, kasik itzalia den
horrekin. Guk arazo asko izan ohi dugu geure fedearekin, baina Jainkoak ez du
inolako arazorik gure ezina ulertzeko eta gure bihotz barnean dagoena
ezagutzeko.
Hileta
batera joaten naizenean, pentsatu ohi dut ezen han biltzen garenok, lagun maite
baten heriotza dela eta, hau esaten ahal diogula segur aski utzi gaituenari:
«Oraino ere maite zaitugulako gaude hemen, baina ez dakigu jadanik zuregatik
zer egin. Txikia eta ahula da gure fedea. Jainko onaren misterioaren esku jarri
nahi zaitugu. Guk eskaintzen ahal dizuguna baino leku hobea duzu hura. Izan
zaitez zoriontsu. Zu maitatzeko gu gauza izan ez garen moduan maite zaitu
Jainkoak. Haren esku uzten zaitugu».
Jose Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.