José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko maiatzaren 26a
Hirutasun Santua (C)
EBANJELIOA
Lurra izan baino lehenagotik, jarduera izan nintzen sortea.
Esaera Zaharrak 8,22-31
«Jaunak bere
jardueraren hasieran sortu ninduen,
bere lehen egintzen aurretik.
bere lehen egintzen aurretik.
Betidanik izan
naiz eratua,
hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.
hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.
Ur-leizerik ez
zenean izan nintzen sortua,
iturbururik ere ez zegoenean.
iturbururik ere ez zegoenean.
Mendiak landatuak
izan aurretik,
muinoak baino lehen izan nintzen sortua;
artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,
ezta lurraren lehen hautsa ere.
muinoak baino lehen izan nintzen sortua;
artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,
ezta lurraren lehen hautsa ere.
Zeruak ezarri
zituenean, han nengoen ni,
ur-leizearen gainetik zerusabaia jarri zuenean,
hodeiak goian bildu
eta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,
itsasoari mugak finkatu
– eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen –,
eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;
haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala;
beraren gozamena nintzen egunero,
beraren aurrean jolastuz aldioro:
beraren ludiaz jolasten nuen
eta gizakiekin nuen neure gozamena.
ur-leizearen gainetik zerusabaia jarri zuenean,
hodeiak goian bildu
eta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,
itsasoari mugak finkatu
– eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen –,
eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;
haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala;
beraren gozamena nintzen egunero,
beraren aurrean jolastuz aldioro:
beraren ludiaz jolasten nuen
eta gizakiekin nuen neure gozamena.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko maiatzaren 26a
ONBERATASUNAREN MISTERIOA
Mendeen joan-etorrian, teologoak
saiatu dira Jainkoaren misterioa ikertzen, haren izaera edo natura
kontzeptualki sakonduz eta beren ondorioak hizkuntza desberdinez adieraziz.
Alabaina, sarritan, agertu baino gehiago ezkutatu egiten dute misterioa gure
hitzek. Jesusek ez du hitz askorik egin Jainkoaz. Soil-soilik eskaini digu bere
esperientzia.
Jainkoari «Aita» deitzen dio
Jesusek, eta onberatasun-misterio bezala esperimentatu du. Presentzia on bezala
bizi izan du Aita, bizitza bedeinkatzen duena bezala, bere seme-alabei dei
egiten diena bezala gizakiari kalte egiten dion ororen kontra borroka egitera.
Fededunek «Jainko» deitzen dugun errealitatearen azken misterio hori Presentzia
bat da Jesusentzat, hurbilekoa eta adiskidetsua, munduan, gurekin eta gure
alboan, bide bat urratzen ari dena, gizatasun handiagoko giza bizitza sortzeko.
Mundua eraldatzeko bere
egitasmoan, Jesusek ez du sekula aparte utzi Aita. Ezin hartu du Aita
atzemanezineko misterioan triku eginik balego bezala, bere seme-alaben
sufrimenduari atzea emanik bizi balitz bezala. Horregatik, Jainko horren
misterio horri begira bizitzeko eskatzen die Jesusek bere jarraitzaileei, bere
egitasmoaren Berri Ona sinesteko, berarekin bat egiteko guztientzat zuzenagoa
eta zoriontsuagoa izango den munduaren alde, eta beti bila ibiltzeko bere zuzentasuna,
bere egia eta bere bakea gure artean gero eta errotuagoak izan daitezen.
Bestetik, Jesusek bere burua
Jainko horren «semetzat» esperimentatzen du, lurrean jaio dena, Aitaren
egitasmo gizatasunezkoa eragin eta gizakia bere behin betiko betearen betera,
heriotzaren beraren gainetik, eramateko. Horregatik, Aitaren nahiaren bila
ibiliko da beti. Harekiko leialtasunak haren seme-alaben ongia bilatzera
eragingo dio beti. Jainkoarekiko Jesusen grina sufritzen duten guztiekiko
erruki bilakatuko da.
Horregatik, Jesusen, Jainkoaren
Semearen, bizitza guztia honetan gauzatuko da: bizitza sendatu eta sufrimendua
arintzean, biktimak defenditu eta halakoentzat zuzentasuna eskatzean,
onberatasun-keinuak ereitean, eta guztiei Jainkoaren doako errukia eta barkazioa
eskaintzean, hau da, Aitagandik datorren salbazioa eskaintzean.
Azkenik, Jesusek beti Jainkoaren
«Espirituak» eraginda dihardu. Aitarekiko maitasunak bidali du pobreei hots
egitera bere egitasmo salbatzailearen Berri Ona. Jainkoaren hatsak mugiarazi du
bizitza sendatzera. Espirituaren indar salbatzailea agertu du Jesusek ibilbide
profetiko guztian.
Espiritu hori ez da itzaliko
munduan Jesusek alde egitean. Jesusek berak hitzeman die hori ikasleei.
Espirituaren indarrak Jesusen, Jainkoaren Semearen, lekuko bihurtuko ditu,
Aitaren egitasmo salbatzailean lankide. Horrela bizi dugu kristauok, praktikan,
Hirutasunaren misterioa.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko maiatzaren 30a
JAINKOAREN MISTERIOARI BIHOTZA IREKI
Mendeetan
barna, teologoek eginahal handiak burutu dituzte Jainkoaren misteriora
hurbiltzeko, Hirutasunaren baitan jainkozko pertsonak elkartzen eta bereizten
dituzten harremanak kontzeptu-eraikuntza desberdinez formulatu nahiz. Dudarik
gabe, bidezko ahalegina da, Jainkoarekiko maitasunari eta desioari dariona.
Jesusek,
alabaina, ez du hartu bide hori. Jainkoaz duen bere esperientziatik, gonbit hau
egin digu bere jarraitzaileei: Jainko Aitarekin konfiantzaz jardun dezagun,
bere, haragi egindako Jainkoaren Semearen, urratsei jarrai diezaiegun, eta
Espiritu Santuari gida eta arnastu gaitzan uzteko gonbita da. Horrela,
Jainkoaren misterio santuari geure bihotza irekitzen irakatsi digu.
Beste
ezer baino lehen, Jesusek jarraitzaileak Jainko hurbil, onbera eta bihozkoiaren
seme-alaba bezala bizitzera gonbidatu ditu, zeini guztiok Aita maite bezala dei
egiten ahal baitiogu. Aita honen ezaugarriak ez dira ahalmena eta indarra,
baizik onberatasuna eta mugarik gabeko errukia. Inor ez da bizi bakarrik.
Guztiok dugu geure Aita, beste inork ez bezala ulertzen, maite eta barkatzen
diguna.
Jesusek
agertu digu ezen Aita honek bihotzetik darion egitasmoa duela: bere seme-alaba
guztiekin mundu gizatarragoa eta haurridezkoagoa eraikitzea, zuzenagoa eta
solidarioagoa. «Jainkoaren erreinu»
izena eman dio Jesusek, eta guztiak gonbidatu ditu Aitaren egitasmo horretan
murgiltzera, guztientzat bizitza zuzenagoa eta duinagoa bilatuz, beti ere haren
seme-alaba pobreenak, babesgabeenak eta premia handiagokoenak lehen tokian
emanez.
Aldi
berean, Jesusek honetara gonbidatu ditu jarraitzaileak: beragan konfiantza
izatera: «Ez bedi larritu zuen bihotza.
Jainkoagan sinesten duzue; sinetsi nigan ere». Jainkoaren Semea da Jesus,
bere Aitaren irudi bizia. Guztien Aitak nola maite gaituen agertu digute haren
hitzek eta keinuek. Horregatik, berari jarraitzera gonbidatu ditu guztiak.
Aitaren egitasmoaren zerbitzuan konfiantzaz eta leial bizitzen irakatsiko digu.
Bere
jarraitzaileen taldearekin, familia berria eratu nahi du Jesusek, zeinetan
guztiek «Aitaren nahia betetzea»
izango baitute xede. Hau da lurrean utzi nahi izan duen ondarea: anai-arreben
mugimendu bat, txikienen eta ezinduenen zerbitzurako. Aitak nahi duen mundu
berriaren sinbolo eta ernamuin izanen da familia hau.
Horretarako,
Aita eta honen Seme Jesus arnasten dituen Espiritua onartu beharra dute
jarraitzaileek: «Zuen baitara etorriko
den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue eta nire lekuko izango zarete».
Jainkoaren maitasuna da Espiritu hau, Aitak eta Semeak partekatzen duten hatsa,
Jesusen jarraitzaileak honen testigu eta Hirutasun Santuaren egitasmo handiaren
zerbitzuan lankide egingo dituen bulkada eta bizi-energia.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.