José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko ekainaren 2a
Kristoren Gorputz eta Odol Guztiz Santua (C)
BIGARREN IRAKURGAIA
Ogi jaten eta kopa edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen
duzue.
San Pauloaren Korintoarrei egindako lehen kutuna 11, 23-26
Jaunarengandik
hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu
zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu
eta esan zuela:
«Hau nire
gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri».
Berdin egin zuen
koparekin afal ondoan, esanez:
«Kopa hau itun
berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean,
nire oroigarri».
Beraz, ogi
honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza
iragartzen duzue, bera etorri arte.
Jaunak esana.
EBANJELIOA
Asetzeraino jan zuten denek.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 9, 11b-17
Egun haietan
Jesusek jendea ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta
premia zeukaten guztiak sendatu zituen.
Eguna iluntzen
hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi:
– Bidal ezazu
jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen
oso aparte baikaude.
Baina hark
erantzun zien:
– Eman zeuek
jaten.
Haiek, orduan:
– Ez daukagu bost
ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu
joaten ez bagara behintzat.
Bosten bat mila
gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei:
– Eserarazi
berrogeita hamarnaka.
Hala, denak
eserarazi zituzten. Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta,
begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman
zizkien, jendeari eskaintzeko. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako
hondarrez hamabi saski bete zituzten.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko ekainaren 2a.
KRISIALDI GARAIAN
Luze
eta gogor joko du ekonomi krisialdi honek. Ez dezagun elkar engaina. Ezin bizi
gintezke beste aldera begira. Geure ingurunean, urrunago nahiz hurbilago,
ikusiaz joango gara karitateaz bizitzera beharturiko familiak,
etxe-desjabetzeak mehatxatzen dituenak, langabeziak jo dituen auzokoak,
osasunaren edo botiken arazoa nola konpondu ez dakiten gaixoak.
Inork
ez daki, juxtu, nola erreakzionatuko duen gizarteak. Inondik ere, handituz
joango da jende askoren ezina, errabia eta etsipena. Aurreikus daiteke liskarra
eta delinkuentzia handituko direla. Gerta daiteke ere egoismoa eta norberaren
segurtasunaren obsesioa haztea.
Alabaina,
gerta daiteke handituz joatea solidaritatea ere. Krisialdiak irakats diezaguke
gizatasun handiagoz bizitzen. Irakats diezaguke ere duguna eta premiazko ez
duguna partekatzen. Bihur daitezke estuago familien arteko loturak eta
elkarrekiko laguntza. Haz daiteke gure sentiberatasuna premiarik handiena
dutenentzat. Pobreago izango gara, baina baita gizatasun handiagoko ere.
Krisialdiaren
baitan, gure kristau-elkarteak ere haz daitezke anai-arreba arteko maitasunean.
Konturatzeko garaia da ezinezkoa dela Jesusi jarraitu eta Aitaren egitasmo
gizatartzailean parte hartzea, baldin eta ez bada lan egiten gizartean
zuzentasun handiagoa eta ustelkeria txikiagoa izan daitezen, solidaritate
handiagoa eta egoismo txikiagoa, erantzukizun handiagoa eta arintasun eta
kontsumismo txikiagoak izan daitezen.
Orobat
da garaia berreskuratzeko eukaristiak bere baitan duen indar gizatartzailea,
baldin eta aitortu eta partekatutako maitasun-esperientzia bezala bizitzen
bada. Kristauen topo egiteak, igandero Jesusen inguruan bildurik,
kontzientziazio-leku bihurtu behar du eta zinezko solidario izateko eragile.
Krisialdia
astinaldi bihur daiteke, ohikeriaz eta erdipurdi bizitzearen kontra, Ezin dugu
bat egin Kristorekin geure bihotz barnean, sufritzen ari diren anai-arrebekin
bat egin gabe. Ezin partekatu dugu eukaristi ogia, zuzenbidea eta ogia ukatu
zaizkion milioika gizakiren goseari ezikusiarena eginez. Burla egitea izango
litzateke batak besteari bakea ematea, gizartetik bazterturik direnez ahazten
bagara.
Eukaristia
ospatzeak begiak irekitzen lagundu behar digu, une honetan zein defenditu,
zeini sostengua eman eta zeini lagundu ikusteko. Geure probetxua arriskuan
ikustean bakarrik mugiarazten eta borroka eginarazten digun eta, gainerakoan,
patxadan bizitzeko aukera eskaintzen digun «zintzotasun-ameskeriatik» esnatu
behar gaitu. Eukaristiak, igandero fedez bizirik, gizatasun handiagoko egin
gaitzake; baita Jesusen jarraitzaile hobe ere. Krisialdia kristau-argipean
bizitzen lagundu gaitzake, duintasuna eta esperantza galdu gabe.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko ekainaren 6a.
JESUSEN OROITZAPENA EGIN
Jesusek
ikasleekin egindako Azken Afaria kontatzean, Maisuak berariaz aipatutako gogoa
gogoratu ohi zuten lehen kristau-belaunaldiek: «Egizue hau nire oroigarri».
Horrela dakarte Lukas ebanjelariak eta jentilen ebanjelizatzaile Paulok.
Bere
jatorriaz gero, Jesusen oroitzapena burutzeko ospatu izan dugu kristauek
Jaunaren Afaria, gure artean haren presentzia bizia gertaberritu eta harekiko,
haren mezuarekiko eta azkeneraino gugatik eman duen biziarekiko geure fedea
elikatzeko. Har ditzagun gogoan mezak, gaur eguneko egituran, dituen lau une
esanguratsu hauek, barnetik eta elkartean bizitzeko.
Ebanjelioa
entzutea. Jesusen oroitzapena burutzen dugu ebanjelioetan haren bizitzako
kontakizuna eta mezua entzutean. Ebanjelioak, hain juxtu, Jesusen oroitzapena
gordetzeko idatzi dira, ikasleen fedea eta jarraipena janaritzearekin batera.
Ebanjelio-kontakizunean
ez dugu doktrinarik ikasiko, baizik, batez ere, Jesusen izateko eta jarduteko
era, gure bizitza inspiratu eta moldatu behar duena. Horregatik,
ikasle-jarreraz behar dugu entzun, Jesusek bezala pentsatzen, sentitzen,
maitatzen eta bizitzen ikasi nahi duten ikaslek bezala.
Afariaren
oroitzapena. Jesusen egintza salbatzailearen oroitzapena burutzen dugu haren
hitz hauek fedez entzunez: «Hau nire gorputza da. Ikus nazazu ogi-puska
hauetan, zuengatik heriotzaraino neure burua ematen... Hau nire odolaren kaliza
da. Zuen bekatuak barkatzeko isuri dut. Horrela behar nauzue gogoratu beti.
Azkeneraino maite izan zaituztet».
Momentu
honetan Jesu Kristoganako geure fedea aitortuko dugu, geure salbamenaren
misterioaren sintesia eginez: «Zure heriotza hots egiten dugu, zure piztuera
aldarrikatzen. Zatoz, Jesus Jauna». Geure burua Kristo geure Jaunak salbatua
dakusagu.
Jesusen
otoitza. Jaunartu aurretik, Jesusek irakatsi zigun otoitza egingo dugu. Lehenik
eta behin, bere bihotzean zeramatzan hiru desio handiekin bat egingo dugu:
Jainkoarekiko errespetu osoa, haren zuzentasun-erreinua etortzea eta haren
aitatasun-gogoa betetzea. Ondoren, Aitari eginiko lau eskariekin: ogia
guztientzat, barkazioa eta errukia, tentaldia garaitzea eta gaitz orotatik aske
izatea.
Jesusekiko
komunioa. Behartsu bezala hurbilduko gara, eskua luzatuz: bizi-ogia hartuko
dugu; fede-egintza burutuz jaunartuko dugu; isilik, abegi ona egingo diogu
Jesusi geure bihotzean eta bizitzan: «Jauna, zurekin bat egin nahi dut, zure
urratsei jarraitu, zure espirituak arnasturik bizi eta mundua gizatarrago
bihurtzeko zure egitasmoan lankide izan».
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.