José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko uztailaren 28a
Urteko 17. Igandea (C)
EBANJELIOA
Eskatu, eta emango dizue.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 11,1-13
Behin batean,
Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek
esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei
irakatsi zien bezala».
Jesusek esan
zien: «Otoitz egitean, esazue :
«Aita,
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;
emaguzu egunean eguneko ogia,
eta barkatu gure bekatuak,
guk ere zor diguten guztiei
barkatzen baitiegu,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;
emaguzu egunean eguneko ogia,
eta barkatu gure bekatuak,
guk ere zor diguten guztiei
barkatzen baitiegu,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
Gero, esan zien:
«Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola,
esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta; lagun bat etorri
zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”. Eman dezagun besteak barrutik
erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu
oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”. Hona nik esan: Adiskidea duelako ez
bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar
duena.
«Hauxe esaten
dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue;
jo atea, eta zabalduko zaizue. Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu,
bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
«Ba ote da zuen
artean aitarik, semeak arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik?
Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik? Beraz, zuek, gaiztoak izanik,
seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko
zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?»
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko uztailaren 28a
JESUSEN HIRU DEI
«Nik diotsuet: Eskatu eta emango
dizue Jainkoak. Bilatu eta aurkituko duzue. Jo atea eta irekiko dizue». Izan
daiteke, Jesusek hitz hauek jaulki izana, Galileako herrixketan barna
zebilenean, jateko zerbaiten eske, harrera bila eta ate joka. Bazekien Jesusek
bizitzako esperientzia xumeenez baliatzen, bere jarraitzaileengan guztien Aita
Onaganako konfiantza esnatzeko.
Gauza kuriosa da jakitea, inoiz
ere ez digula Jesusek esaten, ez zer eskatu, ez zeren bila ibili, ez zein ate
jo. Jarrera da garrantzizkoa Jesusentzat. Zeruko Aitaren aurrean pobre agertu
behar dugu, bizitzeko behar dutenaren eske ibili ohi direnak bezala, ondo
ezagutzen ez duten bidearen bila galduta ibili ohi direnak bezala, Jainkoaren
etxean atea jotzen duten ezinduak bezala.
Jesusen hiru dei hauek Aitaganako
konfiantza esnatzera gonbidatzen gaituzte, baina ñabardura desberdinen egiten
dute. «Eskatzea» pobrearen jarrera berezia da; Jainkoari eskatu, geure buruari
geuk ezin eman dioguna eskatu behar diogu: bizi-arnasa, barkazioa, barne-bakea,
salbazioa. «Bilatzea» ez da eskatze soila; gainera, eskura ez duguna lortzeko
ahalegina egina behar dugu; horrela bilatu behar dugu guztien gain Jainkoaren
erreinua eta haren zuzentasuna: mundu gizakoiago eta duinago bat guztientzat.
«Deitzea» atea jotzea da, behin eta berriz, Jainkoari hots egitea, urrun dela
sentitzen dugunean.
Jesusek Aitagan duen konfiantza
erabatekoa da. Bere jarraitzaileek ez ahaztea nahi du: «eskatzen duenak,
hartzen du; bila dabilenak, aurkitzen du; atea jotzen duenari, irekitzen zaio».
Jesusek ez du esan, eskatzen den hura hartuko denik zehazki, bilatzen den hura
aurkituko denik, oihuka eskatzen duten hura lortuko dutenik. Beste bat da haren
promesa: harengan konfiantza dutenei, bere burua eskaintzen die Jainkoak;
harengana jotzen dutenek, hartzen dituzte «gauza onak».
Jesusek ez du ematen argibide konplexurik.
Hiru adibide eskaini ditu, aldi guztietako gurasoek ulertzeko modukoak. «Zein
aitak edo amak, semeak ogi-puska bat eskatzen dionean, ematen dio harri borobil
bat, bidean ikus daitezkeen horietako bat? Edota, arraina eskatzen badio, itsas
suge horietakoren bat emango ote dio, arrantzu-sareetan batzuetan agertzen
diren horietakoren bat? Edota, arrautza bat eskatzen badio, aintzira- ertzean
ikusten diren eskorpioi biribildu horietako bat emango ote dio?
Gurasoek ez dute barrerik egiten
beren seme-alaben bizkar. Ez dituzten engainatzen, ez diete ematen kalte egin
diezaiekeen ezer, baizik «gauza onak». Segidan, konklusio hau atera du Jesusek:
«Zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen
diotenei?» Jesusentzat, Jainkoari eskatu eta har dezakegun gauzarik onena
beraren Arnasa da, gure biziaren sostengu eta salbazio den beraren Arnasa.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010.urtea.
KONFIANTZA BERRIKASI
Lukasek
eta Mateok, nork bere ebanjelioan, Jesusen hitz batzuk dakartzate, dudarik gabe
haren ikaslerik hurbilekoengan sakon ezarriak gelditu zirenak. Segur aski,
ikasleekin Galileako herrixketan zebilenean esango zituen, jatekoaren eskean,
ostatu bila edo bertakoen artean ate joka zebilenean.
Apika,
ez zuten beti nahi bezalako erantzunik jasotzen, baina Jesusek ez zuen
etsitzen. Erabatekoa zuen Aitarekiko konfiantza. Ikasleek ere Aitagan
konfiantza izaten ikasi behar dute: «Hauxe esaten dizuet: Eskatu, eta emango
dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue».
Jesusek badaki zer ari den esaten, hauxe baitu bere esperientzia: «eskatzen
duenak hartu egiten du, bilatzen duenak aurkitu eta ate joka ari denari ireki
egiten zaio».
Konfiantza
da Elizak bizi duen krisialdi eta nahasmendu honetan Jesusengandik, zerbait
izatekotan, berrikasi beharrekoa. Ez, noski, jarrera xinplea biziz, aldi hobeen
geldoturik zain jarriz beren burua lasaitzen dutenak bezala. Askoz gutxiago
jarrera pasiboa eta erantzukizunik gabea biziz, baizik Jesusi, Kristori,
jarraitzeko portaera ebanjelikoa eta profetikoa hartuz. Izatez, Jesusen hiru
gonbitek Jainkoaganako oinarrizko konfiantza bera markatzen badute ere, haren
hizkerak ñabardura desberdinak iradokitzen ditu.
«Eskatu»;
pobrearen jarrera berezia da, bere ahaleginez lortu ezin duenak beste
norbaitengandik hartu behar duenaren jarrera. Honela irudikatzen ditu Jesusek
bere jarraitzaileak: gizon-emakume pobre bezala, beren ahuldadearen eta
pobretasunaren jakinaren gaineko, harrokeria eta buruaskitasun izpirik gabeko
bezala. Ez da inolako ezbeharra Eliza pobre batean bizitzea, ahulean, botererik
gabean. Aitzitik, hau da gauza negargarria: Jesusi jarraitu nahi izatea, baina Aitagandik bakarrik etor
daitekeena munduari eskatuz.
«Bilatu»:
Kontua ez da eskatzea soilik. Gainera, mugitzea da, zerbait lortzeko urratsak
egin beharra: ezkutuan edo tapaturik dagoelako ikusten ez dugun hura lortzeko.
Honela irudikatzen ditu Jesusek bere jarraitzaileak: «Jainkoaren erreinuaren
eta haren zuzentasunaren bilatzaile bezala». Normala da gaur Eliza zurt eginik
bizitzea ziurtasunik gabeko etorkizunaren aurrean. Beste hau da harritzekoa:
pausorik ez ematea guztiek batean bide berrien bila gaur egungo kulturan
Ebanjelioa ereiteko.
«Jo
atea»: hurbil dugula sentitu ez, baina entzuten eta kasu egiten ahal digula
uste dugunari oihu egitea da. Horrela egiten zion oihu Jesusek Aitari
gurutzean. Ulertzekoa da gaur kristau askoren fedea, kultura aurremoderno baten
adierazten, ospatzen eta bizitzen ikasi zuten hura, lausoturik gelditzea. Beste
hau da gauza tamalgarria: ez garela ahalegintzen Jesusi jarraitzen Jainkoari
oihu eginez gaur egungo munduko kontraesanen, gatazken eta galdekizunen
artetik.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.