José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko martxoaren 16
Garizumako 2. Igandea (A)
EBANJELIOA
Aurpegia eguzkia
bezain distiratsu bihurtu zitzaion.
+ Mateo 17, 1-9
Egun haietan, Jesusek Pedro, Santiago eta
honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta
antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu
zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.
Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien
Jesusekin hizketan.
Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki
gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat,
bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek
estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen: «Hauxe dut neure Seme
maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Hau entzutean, ikasleak ahuspez erori ziren
beldur-ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Zuti zaitezte. Ez
beldurtu!»
Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi
zuten, eta besterik inor ez.
Menditik beherakoan, agindu hau eman zien
Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen
artetik piztu arte».
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko martxoaren 16a
JESUSI ENTZUN
Eskuarki
«Jesusen antzaldaketa» deitu ohi dugun kontakizun korapilatsu honen erdigunea
Ahots batek hartzen du; «hodei distiratsu» berezi batetik datorren Ahotsa da.
Biblian sinbolotzat hartzen da hodeia, agertzen eta, aldi berean, ezkutatzen
zaigun Jainkoaren misteriozko presentziaz hitz egiteko.
Ahotsak
hitz hauek jaulki ditu: «Nire Semea da hau, nire maitea, nire kuttuna. Entzun
berari». Ikasleek ez dute nahastu behar Jesus beste inorekin, ez Moisesekin eta
Eliasekin ere, Itun Zaharraren ordezkari eta lekuko diren horiekin, alegia.
Jesus bakarrik da Jainkoaren Seme maitea, bere aurpegia «eguzkia bezala
distiratsu» duena.
Alabaina,
Ahots horrek badio beste zerbait ere: «Entzun berari». Antzina, Jainkoak bere
borondatea Legeko «hamar aginduen» bidez agertu zuen. Orain, Jainkoaren
borondatea agindu bakar honek laburtzen eta zehazten du: Jesusi entzun.
Entzuteak eratzen du jarraitzaileen eta Jesusen arteko egiazko harremana.
Hau
entzutean, ikasleak lurrera erori dira «izuturik». Txunditurik daude
Jainkoarekin izan duten hurbil-hurbileko esperientzia hartaz; aldi berean,
ordea, izuturik daude entzun dutenaz: bizi ahalko ote dira Jesusi bakarrik
entzunez, Jainkoaren misteriozko presentzia harengan bakarrik aitortuz?
Orduan,
Jesusek «hurbildu eta, ukituz, esaten die: Jaiki zaitezte. Ez beldur izan».
Badaki Jesusek beraren giza hurbiltasuna sentitu beharra dutela ikasleek:
beharrezkoa dutela beraren eskua ukitzea, eta ez bakarrik beraren aurpegiaren
jainkozko distira ikustea. Geure barnearen hondoko isiltasunean Jesusi entzuten
diogun bakoitzean, hau digute esaten haren lehen hitzek: Jaiki zaitez, ez
beldur izan.
Jende
askok entzutez bakarrik ezagutzen du Jesus. Haren izena ezagun-ezaguna dute
agian; baina hartaz dakitena, haurtzaroko oroitzapen eta irudipen batzuetara
mugatzen da. Are gehiago, kristau direla esan arren, beren bihotzean Jesusi
entzun gabe bizi dira. Eta, esperientzia hori gabe, ezin ezagutu ahal da
Jesusen besterik ez bezalako bakea, ezta gure bizitza arnasteko eta
sostengatzeko duen indarra ere.
Fededun
batek, Jesusi entzutera ematen dionean, bere bihotzaren barnean honelako
zerbait entzuten du beti: «Ez beldur izan. Utzi zeure burua, xume-xume,
Jainkoaren misterioan. Aski duzu zeure fede arin hori. Ez kezkatu. Entzuten
badidazu, konturatuko zara Jainkoaren maitasuna beti zuri barkatzen bizitzea
dela. Eta, hau sinesten baduzu, aldatuko da zure bizitza. Nabarituko duzu bakea
zeure bihotzean».
Apokalipsi
liburuan hauxe irakur daiteke: «Hara, atean nauzu, deika; norbaitek nire ahotsa
entzun eta irekitzen badit, sartuko naiz haren etxera». Kristauen eta
ez-kristauen atean jotzen du Jesusek. Ireki diezaiokegu atea edota uko egin
diezaiokegu. Alabaina, ez da gauza bera Jesusekin ala hura gabe bizitzea.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko martxoaren 20an
JESUSEN
BELDUR
«Jesusen antzaldatzea» delako
pasadizoa ustekabean bukatu da. Goitiko ahots batek beldurtu egin ditu
ikasleak: «Ene Seme kuttuna da hau», aurpegia antzaldatua
du. «Entzun honi». Eta ez
Moisesi, legegileari. Ez Eliasi, profetari, Entzun Jesusi. Honi bakarrik.
«Hori entzutean, ikasleak ahuspez erori dira, izuturik».
Beldurra sartu die Jainkoaren misterioaren
aurrez aurre gertatzeak, baina baita aurrerantzean Jesusi bakarrik entzunez
bizi beharrak ere. Ez-ohikoa da pasadizoa: Jesusen ikasle maiteenak lurrean
erorita, beldurrak jota, Jainkoaren ahotsaren aurrean zer erantzun jakin gabe.
Hunkigarria da Jesusen jarduera: «Hurbildu egin
zaie» haren presentzia adiskidetsua senti dezaten. «Ukitu egin
ditu» kemena eta konfiantza emateko. Eta hitz ahaztezin hauek esan
dizkie: «Jaiki. Ez beldur izan». Zutik, eta jarrai niri. Ez beldur
izan niri entzunez bizitzeari.
Jada neke da ezkutatzea. Elizan beldurra dugu Jesusi
entzuteko. Beldur estalia da; zurrundu egiten gaitu eta eragotzi Jesusen, gure
Jaun bakar horren, urratsen ondoren bizitzea bakean, konfiantzaz eta ausardiaz.
Beldurra diogu berrikuntzaren, baina ez egungo
gizon-emakumeengandik gero eta urrunago jartzen gaituen zurruntasuni.
Esan liteke, kanbio sakoneko aldi honetan egin behar
dugun gauza bakarra iraganari eutsi eta hura errepikatzea dela. Zer da, ordea,
beldur horren azpian? Jesusekiko leialtasuna ala beldurra Ebanjelioko «ardo
berria» «zahagi berrietan» jartzeko?
Beldurra diegu ospakizun biziago eta sortzaileagoei;
gaur egungo fededunen adierazle izango liratekeenei; baina gutxiago kezkatzen
gara kristau on asko asperturik ikusteaz, zeinek ezin baitute bat egin, ez
zirrararik sentitu ohiko ospakizunetan. Leialago ote gara Jesusekin, arau
liturgikoetan zorrotz izanez, ala beldurra e ematen digu «haren oroitzapena»
egin behar izateak geure fedea modu egiatiago eta sortzaileagoan ospatuz?
Beldurra diegu fededunen
askatasunari. Kezka ematen digu Jainkoaren herriak hitza berreskuratu eta bere
ametsak ozenki esan ahal izateak, edota laikoek beren erantzukizuna beren gain
hartzeak kontzientziaren ahotsari jarraituz.
Batzuengan handitu egin da
errezeloa erlijioso eta erlijiosei dagokiene erez, Jainkoagandik hartu duten
karisma profetikoari nola leial izango bila dabiltzalako. Beldurra izan behar
ote dugu Espiritua gure elizei esaten ari zaiena entzuteko?
Bere Elizan Jesusek bizirik
jarraitzen du, baina haren presentzia fede handiagoaz hartu beharko genuke eta
haren hitz hauek beldur gutxiagoz hartu: «Jaiki. Ez beldur izan».
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.