Datorren urriaren 2an, 19:30etan, Jose Antonio Pagolaren hitzaldia izango dugu, Kepa Apostolu deunaren parrokian, "Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción" izenburuarekin.
Gonbidatuta zaudete denak.
Konferentziako gidoia.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 26. Igandea (A)
EBANJELIOA
Damutu eta joan egin
zen.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 21, 28-32
Aldi haietan, Jesusek esan zien abadeburu eta
herriko zaharrei: «Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme zituen.
Batarengana joan eta esan zion: “Seme, hoa gaur mahastira lanera”. Hark
erantzun zion: “Ez dut nahi”; baina handik berehala damutu eta joan egin zen.
Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun:
“Banoa, jauna”; baina ez zen joan. Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen
aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun zioten.
Jesusek esan zien: «Benetan diotsuet:
Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren
erreinuan. Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari
dagokion jokabidea azalduz, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta
emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete
aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.
Jaunak esana
HOMILIA
2014ko irailaren 28a
GURE AURRETIK
Behin batean, hitz latz hauek bota zizkien Jesusen bere herriko gidari erlijiosoei: «Ziur esan nahi dizuet, zerga-biltzaileek eta emakume prostituituek aurrea dizuetela Jainkoaren erreinurako bidean». Duela urte batzuk egiaztatu nuen Jesusen hitz hauek ez direla ahoberokeria bat.
Lurralde desberdinetako emakume prostituituren talde batek, Ahizpa Oblata batzuk lagun zituztela, gogoeta egin zuten Jesusez; Jesus. Hurbiltze historikoa izeneko liburua zuten laguntzaile. Oraino hunkiturik nauka, arima xume eta bihotz oneko emakume hauengan, Jesusek duen indarrak eta tiramenak. Gogora ditzadan haien testigantza batzuk.
«Zikin sentitu nintzen, hutsik eta gauza hutsal, mundu osoak erabiltzen ninduen. Orain, bizitzeko gogoa sentitzen dut, zeren Jainkoak asko baitaki nire sufrimenaz… Nire barnean dago Jainkoa. Bai, nire barnean dago Jainkoa. Nire barnean dago Jainkoa. Jesus honek ulertzen dit!...».
«Orain, etxera iristean lanaren ondoren, ur oso beroz garbitzen naiz, neure azaletik zikina kentzeko, eta ondoren otoitz egiten diot Jesusi, hark, bai, hark ulertzen didalako eta asko dakielako nire sufrimenaz… Jesus, bizieraz aldatu nahi dut, gida nazazu, zuk bakarrik ezagutzen duzu nire geroa…».
«Egun osoan eskatzen diot Jesusi, aparta nazala bizimodu honetatik. Zerbait gertatzen zaidan guztietan, dei egiten diot eta laguntzen dit berak. Nigandik hurbil dago bera, zoragarria da… Eskutik narama, bere besoetan hartzen nau berak, haren presentzia sentitzen dut…».
«Egunsentian hitz egiten dut berarekin. Hobeto entzuten dit berak orduan, zeren ordu hauetan jendea lo baitago. Hemen da bera, ez dago lo. Hemen dago bera beti. Ateak itxirik, belauniko jarri eta eskatzen diot, merezi dezadala nik beraren laguntza, barka diezadala, beragatik borroka egingo dudala…».
«Behin batean, plazan nengoen, paretaren kontra, eta esan nion: Oi, ene Jainkoa, honetarako bakarrik balio ote dut, ba, nik? Prostituziorako bakarrik?... Orduan sentitu nuen Jainkoak bere besoetan hartzen ninduela, ulertu duzu?, ni aldaraziz. Une hartan izan zen. Hainbesteraino, non ezin bainaiz ahaztu, Ulertu duzu?…».
Nik orain Jesusekin hitz egiten dut eta esaten diot: hemen nauzu, zatozkit lagun. Zuk ikusi zenuen nire lagunari gertatua (hotel batean hil zuten lagun batez ari zen). Haren alde erregutzen dizut, eta nire lagunei ezer txarrik ez gertatzeko erregutzen dizut. Nik ez dut hitz egiten, baina haientzat erregutzen dizut, pertsona baitira haiek ere ni bezala…».
«Haserre bizi nago, triste, mindurik, ukaturik, ez nau inork maite, ez dakit nori bota errua, edo hobe izango litzateke jendea eta neure burua gorrotatzea, edo mundua. Begira, haurra nintzenetik sinetsi nuen zugan eta bide eman duzu hau guztia niri gertatzeko… Beste aukera bat eman nahi dizut orain ni babesteko. Beno, barkatzen dizut, baina ez nazazu eskutik utzi gehiago…»
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko irailaren 25a
ERLIJIOAREN ARRISKUA
Jesusek egun batzuk daramatza
Jerusalemen, tenpluaren inguruan ibilki. Kalean ez du aurkitu Galileako
herrixketako harrera adiskidetsurik. Bidean gurutzatzen dituen buruzagi
erlijiosoek itzala kendu nahi diote hiriburuko jende xumearen aurrean. Eta ez
dute atsedenik izango gurutzera eraman arte.
Jesusek, halere, ez du galtzen
bakerik. Nekaezineko pazientziaz jarraituko du jendeari konbertsiora deituz.
Haiek ikustean burura etorri zaion pasadizo xume bat kontatu die: aita batek bi
semeei familiaren mahastira lanera joateko egin dien eskariarena.
Lehenengoak garbi esan dio aitari
ezetz: «Ez dut nahi». Ez dio eman inolako argibiderik. Halere,
geroago hausnartu eta konturatu da aitari uko egiten ari dela, eta, damuturik,
mahastira doa.
Bigarrenak begirunez erantzun dio
aitari: «Banoa, Jauna». Haren gogoa betetzeko prest dela ematen
du, baina handik laster ahaztu egin da esandakoaz. Ez du pentsatzen ere
aitagan. Dena hitz huts da. Ez doa mahastira.
Mezua ulertu ez dutelakoan, «herriko
apaiz nagusi eta zaharrengana» zuzenduz, Jesusek zuzenean eta zirikatzaile
aplikatu die parabola: «Benetan diotsuet: zerga-biltzaileek eta
prostitutek aurrea hartuko dizuete Jainkoaren Erreinuan». Aitaren
egitasmoan ageri duten aurkaritza ikusarazi nahi die.
Halere, haiek dira erlijioaren
«profesionalak»: tenpluko Jainkoari «bai» handi bat esan diotenak, kultuko
espezialistak, legearen guardiak. Baina ez dute sentitzen konbertsio-beharrik.
Horregatik, Jainkoari bidea prestatzera Joan profeta etorri denean, «ez» esan
diote; Erreinuan sartzera konbidatuz, Jesus etorri denean, «ez» esanez jarraitu
dute.
Aitzitik, «bakatuaren
profesional» dira zerga-biltzaileak eta prostitutak ; haiek izan dira erlijioaren
Jainkoari «ez» handia esan diotenak; legearen eta kultu santuaren eremutik
kanpo jarri direnak. Halere, haien bihotza irekia da konbertsiorako. Joan
etorri denean, sinetsi diote; Jesus etorri denean, onartu dute.
Erlijioak ez darama beti Aitaren
nahia egitera. Gerta liteke nork bere burua seguru sentitzea betebehar
erlijiosoak betetzeari dagokionez; baita ohitzea ere konbertitu eta kanbiatu
beharrik ez duela pentsatzera. Erlijiotik urrun direnek egin behar izaten dute
hori. Horregatik da hain arriskutsua Ebanjelioa entzutearen ordez
otoitz-zaletasun erlijiosoa jartzea.Jesusek esana da: «Ez dira sartuko
Jainkoaren Erreinuan “Jauna, Jauna” esango didaten guztiak, baizik zeruko nire
Aitaren nahia egingo dutenak».
José Antonio Pagola
HOMILIA
2008ko irailaren 28a
AURREA HARTU DIETE
Hain xumea da parabola, non ez baitu ematen Jesus
bezalako profeta handi baten dina den. Halaz guztiz, ez da esana Jesusen
inguru-minguru korrika dabiltzan haur batzuentzat, baizik tenplura hurbiltzen
denean erasoka hartzen duten «herriko apaiz nagusi eta zaharrentzat».
Kontakizunaren arabera, bere mahastira lanera
joateko eskatu die aitak bere bi semeei. Lehenak zakar erantzun dio: «Ez dut
nahi», baina ez da ahaztu aitaren esanaz eta han doa lanera mahastira.
Bigarrenak prestutasun miresgarriz erantzun dio: «Bai, banoa, aitta»;
baina dena hitz huts gertatu da. Inork ez du ikusiko mahastian lanean.
Parabolaren mezua argi dago. Jesusi entzuten dioten
zuzendari erlijiosoak ere ados dira. Baina, Jainkoaren aurrean, garrantzizkoa
ez da «hitz egitea», baizik «betetzea». Zeruko Aitaren gogoa
betetzeko, gauza erabakigarria ez dira hitzak, promesak eta otoitzak, baizik
egintzak eta eguneroko bizitza.
Gauzarik harrigarriena Jesusek parabola zeini
egokitu dion da. Ezin gogorrago dira haren hitzak. Mateo ebanjelariak bakarrik
jaso ditu, baina dudarik gabe Jesusek esanak dira. Jesus bakarrik baliatu ahal
zen halako askatasunaz zuzendari erlijiosoen aurrean: «Garbi diotsuet:
zerga-biltzaileek eta prostituituek aurrea hartu dizuete Jainkoaren erreinurako
bidean».
Bere esperientziatik mintzo da Jesus. Zuzendari
erlijiosoek «bai» esan diote Jainkoari. Lehenak dira hartaz, haren legeaz eta
haren tenpluaz hitz egiten. Baina, «Jainkoaren erreinua eta haren
zuzentasuna bila dezaten» Jesusek eskatu dienean, sorgor bihurtu dira haren
mezuarekiko eta ez dute hartu harako bidea. Eta, Jesusi muzin eginez, «ez» esan
diote Jainkoari.
Zerga-biltzaileek eta prostituituek «ez» esan diote
Jainkoari. Jende hau legez kanpo bizi da, tenplutik baztertu egin dute. Halere,
Jesusek Jainkoaren adiskidetasuna eskaini dienean, entzun egin dute haren deia
eta bihotz-berritzera jo. Jesusentzat ez da zalantzarik: Zakeo
zerga-biltzaileak, bere malkoz Jesusi oinak busti dizkion prostituituak eta
beste hainbat jendek... aurrea hartu diete «Jainkoaren erreinurako bidean».
Bide horretan aurrea hartzen dutenak ez dira
hotsandiko fede-aitorpenak egiten dituztenak, baizik Jesusi bihotza ireki eta,
Jainkoaren egitasmoa betetzen saiatze aldera, bihotz-berritzeko urratsak sendo
egiten dituztenak.
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.