Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Eguberri ondoko 2. Igandea (B)
EBANJELIOA
Eta Hitza gizon egin
zen
eta gure artean jarri bizitzen.
eta gure artean jarri bizitzen.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Juan liburutik 1, 1-18
Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.
eta Hitza Jainko zen.
Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan
zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren
mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin
behar zuena baizik.
Hitza zen egiazko argia,
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
Munduan zegoen
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
Bere etxera etorri zen,
baina beretarrek ez zuten onartu.
baina beretarrek ez zuten onartu.
Onartu zuten guztiei, ordea,
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
Hauek ez dira giza odolekoak,
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
Eta Hitza gizon egin zen
eta gure artean jarri bizitzen.
eta gure artean jarri bizitzen.
Ikusi dugu haren Jainko-aintza,
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu
eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni
baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».
Izan ere, guztiok hartu dugu
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
Legea Moisesen bidez eman zen;
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015ko urtarrilaren 4a – (B)
JAINKOA ONARTU
Jesus Galilean agertu,
judu-herriak krisialdi sakona bizi zuenean agertu zen. Denbora asko zeramaten
Jainkoaren urruntasuna sentitzen. Zerua «itxia» zegoen. Ematen zuen murru
ikusezin bezalako batek eragozten ziola Jainkoari bere herriarekin komunikatzea.
Inor ez zen gai Jainkoaren ahotsa entzuteko. Jada ez zen profetarik. inork ez
zuen hitz egiten espirituaren eraginez.
Gauzarik latzena, Jainkoa beraiez
ahaztu egin zelako sentsazioa zen. Jada ez zitzaizkion axola Israelen arazoak.
Zergatik jarraitzen zuen ezkutuan? Zergatik zegoen hain urrun? Segur aski,
israeldar asko gogoratzen zen Jainkoari otoitz egiten zion antzinako profeta
baten errezo suhar honetaz: «Ai, zerua urratu eta jaitsiko bazina».
Markosen ebanjelioa entzun zuten
lehenengoak harriturik gelditu ziren, inondik ere. Markosen kontakizunaren
arabera, Jordango uretik irten orduko, bataiatua izan zelarik, Jesusek «zerua
urratzen ikusi zuen» eta «Jainkoaren espiritua bere gainera jaisten zela»
sumatu. Azkenean, posible zen Jainkoarekin topo egitea. Jainkoaren espirituaz
betea zen gizon bat zebilen lurrean. Jesus zuen izena eta Nazaretekoa zen.
Jesusen gainera jaitsi den
espiritu hori Jainkoaren arnasa da, bizia kreatzen duena, bizidunak berritzen
eta sendatzen dituen indarra, dena eraldatzen duen maitasuna. Horregatik bizi
da Jesus bizitza askatzeari emanik, bizitza sendatzeari eta gizakoiago
bihurtzeari emanik. Lehen kristauek ez zuten nahi bataiatzailearen ikasleekin
nahastu zitzaten. Kristau haiek sentitzen zuten, Jesusek bere espirituaz bataiatu
zituela.
Espiritu hori gabe, dena da
itzaltzen kristautasunean. Galdu egiten da Jainkoarekiko konfiantza. Fedea
ahuldu egiten da. Jesus iraganeko pertsonaia huts bilakatzen da, ebanjelioa
hildako letra bihurtzen da, maitasuna hoztu egiten da eta Eliza erakunde
erlijioso bat gehiago bihurtzen.
Jesusen espiritua gabe,
askatasuna itorik gertatzen da, poza itzalia, ospakizuna ohitura bihurtua,
elkartasuna hautsia. Espiritua gabe, misioa ahaztu egiten da, esperantza hil,
ikara hazi, Jesusi jarraitzea eskastasun erlijioso bihurtzen da.
Gure arazorik handiena Jesusez
ahaztea da eta haren espirituaz ardurarik ez izatea. Ikusmolde okerra da
pentsatzea, Jesusen espirituarekin bakarrik lor daitekeena, antolatzearekin,
lanarekin, debozioarekin edo askotariko estrategiekin lortuko dela. Sustraira
itzuli beharra dugu, ebanjelioa bere freskotasun eta egiatasun betean
berreskuratu beharra, Jesusen espirituaz bataiatu beharra.
Ez gaitezen engaina. Espiritu
horri biziberritu eta birkreatu gaitzan uzten ez badiogu, kristauok ez dugu
izango ekarpen garrantzizkorik gaur egungo gizartearentzat, eta badakigu zein
egoeratan dagoen: barnetasunik gabe, maitasun solidariorako gai ez, egundoko
esperantza-premian.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2014ko urtarrilaren 5a – (A)
BERRESKURATU EBANJELIOAREN FRESKOTASUNA
Joanen
ebanjelioaren hitzaurrean, oinarrizko bi baieztapen datoz; kristau-fedea
erro-errotik berrikustera eta bizitzera behartzen gaituzte; hogei mendeetan,
Jesusen Ebanjelioari leialtasun koxkorra agertuz, bizi izandako hainbat
desbideratze, murrizketa eta ikusmira baztertzeko.
Hau
da lehenengo baieztapena: «Jainkoaren Hitza haragi egin da». Jainkoa ez da egon
mutu, bere misterioan betiko hesitua. Hitz egin digu. Baina ez zaigu agertu
kontzeptu eta doktrina arranditsuen bidez. Haren Hitza Jesusen biziera
bihozkoian haragitu da, jenderik xumeenak ere ulertu eta onartzeko eran.
Hau
dio bigarren baieztapenak: «Jainkoa ez du inork inoiz ikusi. Seme bakarrak,
Aitaren altzoan den hark, agertu digu». Teologoak asko mintzo gara Jainkoaz,
baina gutako inork ez du ikusi. Buruzagi erlijiosoak eta predikariak seguru
mintzo gara Jainkoaz, baina gutako inork ez du ikusi haren aurpegia. Jesusek
bakarrik, Aitaren Seme bakarrak soilik, adierazi digu nolakoa den Jainkoa, nola
maite gaituen eta nola saiatzen den guztientzat gizatasun handiagoko mundu bat
eraikitzen.
Bi
baieztapen hauek daude Frantzisko aita santuaren egitarau berritzailearen
hondo-ondoan. Horregatik nahi du Jesusen Ebanjelioan oinarrituriko Eliza bat,
«Ebanjelioaren muinari zuzenean lotuak ez diren» irakaspenetan edo ohituretan
korapilatu gabe. Horrela egin ezean, «hots egiten duguna ez da izango
Ebanjelioa, baizik eta aukera ideologiko jakin batzuetatik datozen doktrina edo
moral baten azpimarratzeak izango dira».
Argia
da Aita Santuaren jarrera. Jesusengan bakarrik agertu zaigu Jainkoaren errukia.
Horregatik, Ebanjelioaren lehen hots egite hark zuen indar eraldatzailera
itzuli beharra dugu, Jesusen Berri Ona lausotu gabe eta «errepikatzearen
errepikatzeaz bortxaz ezarri nahi den irakaspen-multzo handi batez obsesionatu
gabe».
Eliza
hau du gogoan Aita Santuak: Ebanjelioari bere indar erakargarria
berreskuratzeko modua emango diona, kristau-fedea ulertu eta bizitzeko beste
molde batzuez ilundu eta lausotu gabe. Horregatik, «Ebanjelioaren jatorrizko
freskotasuna berreskuratzera gonbidatzen gaitu»: gauzarik ederren, handien,
erakargarrien bezala eta, aldi berean, beharrezkoen bezala, Jesus hesitu gabe
«geure eskema aspergarrietan».
Ez
dugu zilegi, gaur egun, fedea bizitzea, geure kristau-elkarteetan Jesu
Kristoganako eta haren Ebanjeliorako konbertsiora eragin gabe, Aita Santuak
adierazten digun bezala. Berak eskatzen digu «bere orientabideak eskuzabal eta
adorez gauzatzeko, debekuetan eta beldurrean gelditu gabe».
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urtarrilaren 2a – (A)
JAINKOAREN GIZA AURPEGIA
Kristauek
ez dugu eskuratuko bizi dugun krisi erlijioso honetan beharrezkoa den adore
espirituala, ez badugu ikasten Jesusekiko atxikimena beste era batean bizitzen.
Jada ez da aski harremanak izatea oker ulertua dugun Jesus batekin, lainotsuki
atzemana, era abstraktuan aitortua edota giza lider bat gehiago bezala miretsia
den Jesus batekin.
Nola
berraurkitu, ordea, fede berrituaz Jesusen baitan den misterioa? Nola
berreskuratu haren berritasun bakarra eta ezinerrepikatua? Nola utzi haren
suzko hitzek astindu gaitzaten? Joanen ebanjelioaren hitzaurreak garrantzi
handiko konbentzimendu batzuk gogorarazten dizkigu.
Gauza
harrigarria gertatu da Jesusen baitan. Joanek hitz arduratsuz dio: «Jainkoaren
Hitza haragi egin da». Ez da gelditu isilik betiko. Bere burua agertu nahi izan
digu Jainkoak, ez errebelazioz edo agerpenez, baizik Jesus gizonagan haragi
eginez. Ez du haragia «jantzitzat» hartu, ez du giza itxura hutsa hartu. Jainkoa, egiaz, haragi argal egin da, ahul eta
zaurigarri, gurea bezalako haragi.
Kristauek
sinesten dugun Jainkoa ez da bizi aparte eta iritsezin bezala, bere Misterio
ezinatzemanean hesiturik. Gu bezalako gizaki batean topatzen ahal dugu. Harekin
harremanak izateko, ez dugu mundutik zertan irten. Ez dugu zertan ibili haren
bila geure bizitzatik at. Jesusengan aurkitzen dugu haragi eginik.
Honek
guztiak aukera ematen digu harekiko harremanak besterik ez bezalako sakontasun
nahastezinez bizi ahal izateko. Jainkoaren giza aurpegia da Jesus guretzat.
Jesusen onberatasunezko keinuetan gizakiari dagokion moduan ari zaigu
Jainkoa agertzen: nolakoa den eta gu
nola maite gaituen. Jesusen hitzetan Jainkoaren ahotsa entzuten dugu, haren
deiak eta haren promesak. Jesusen egitasmoan Aitaren egitasmoa aurkitzen dugu.
Hau
guztia modu bizian eta konkretuan behar dugu hartu. Hor dago Jesusen
sentiberatasuna gaixoengana hurbiltzean, haien gaitzak sendatu eta haien
sufrimena arintzean: sufritzen ikusten gaituenean Jainkoak nola begiratzen
digun agertzen du horrek, eta sufritzen ari direnen aurrean guk nola jokatzea
nahi duen. Hor dago Jesusen adiskidetasunezko harrera bekatariei, prostituituei
eta pertsona gogaikarriei: nola ulertzen gaituen eta nola barkatzen digu agertzen
du horrek, eta nola nahi duen guk barkatzea iraintzen gaituztenei.
Horregatik
dio Joanek Jesusez ari dela: «graziaz eta egiaz betea». Harengan Jainkoaren
doako grazia dakusagu, gainezka ari dena. Harengan Jainkoaren zinezko
maitasuna, sendoa eta leiala onartzen dugu. Kristau ez-gutxik bere fedea era
nahasian-edo bizi duen aldi honetan, zer sinetsi eta zeinengan konfiantza jakin
gabe, ez da gauza inportanteagorik kristau-elkarteen erdigunean Jesus
Jainkoaren giza aurpegi bezala ipintzea baino.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010eko urtarrilaren 3a – (C)
JESUS BERRIRO GEURE EGIN
Fededunok
irudi asko eta askotarikoak izan ohi ditugu Jainkoaz. Haurtzarotik hartaz
ikusmoldea eginez joan gara; horretan, batez ere, katekistei eta predikariei
entzun izan dugunak baldintzatu gaitu, eta etxean eta ikastetxean irakatsi
digutenak, edota ospakizun eta egintza erlijiosoetan bizi izan dugunak.
Jainkoaz
sortu izan ditugun irudi hauek guztiak ez-beteak dira eta eskasak; behin eta
berriz, bizitzan, irudi horiek garbi egiten saiatu beharra izan dugu. Ezin
ahaztu dugu hori. Joanen ebanjelioak biribilki gogorarazi digu biblia-tradizio
osoa kutsatzen duen konbentzimendu hau: «Jainkoa ez du inork inoiz ikusi».
Teologoak
asko mintzo dira Jainkoaz, gehiegi ere bat, gehienetan: ematen du dena dakitela
hartaz; egiaz, ordea, teologo bakar batek ere ez du ikusi Jainkoa. Gauza bera
esan behar da predikariez eta gidari erlijiosoez: segurtasun ia erabatekoaz
mintzo ohi dira; ematen du ezen beren barruan ez dutela inolako dudarik; egiaz,
ordea, haietako inork ez du ikusi Jainkoa.
Beraz,
nola garbi egin Jainkoaz ditugun irudiak, haren misterio santua ez
desitxuratzeko? Joanen ebanjelio berak gogorarazten digu Jainkoaz
kristau-fedeak duen konbentzimendua
zertan sostengatzen den. Jesusek bakarrik, Jainkoaren Seme bakarra den horrek
«eman du ezagutzera». Inon ez digu agertzen Jainkoak bere bihotza, ez erakusten
bere aurpegia Jesusen baitan bezala.
Jainkoak
ez digu agertu bere burua irakaspen eta formula teologikoez, baizik Jesusen
maitasun-bizitzaz, haren portaeraz eta mezuaz, heriotzarainoko bere
buru-eskaintzaz eta piztueraz. Jainkoagana hurbildu nahi badugu, gizonagana
hurbildu beharra dugu zeinengan atera baitzaigu bidera.
Kristautasunak,
Jesusi ezjakinarena egin eta hura alde batera uzten duenean, egiazko Jainkoaz
urruntzeko arriskua bizi ohi du;
gainera, haren ordez, irudi nahasgarriak hartzeko arriskua izan ohi du: haren
aurpegia desitxuratzen duten irudiak; beste mundu bat, libreagoa, zuzenagoa eta
haurridetsuagoa eraikitzeko egitasmoan parte hartzea eragozten diguten irudiak.
Horregatik dugu hain premiatsua Jesus berriro geure egitea.
Ez da
aski Jesus teoriaz edo doktrinaz aitortzea. Guztiok dugu ebanjelioetara era
zehatzagoan eta bizi-giroan hurbilduz Jesus ezagutu beharra, haren egitasmoaren
ildoari atxiki beharra, haren espirituak anima gaitzan utzi beharra, Aitarekin
dituen harremanetan bat egin beharra, egunez egun hari hurbiletik jarraitu
beharra. Horixe da bere fedea garbi eginez bizi den elkarte baten zeregin
zoragarria.
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.