Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Garizumako 3. Igandea (B)
EBANJELIOA
Desegizue tenplu hau
eta hiru egunetan berreraikiko dut.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik 2, 13-25
Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta
Jerusalemera joan zen Jesus. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta
usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz
zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta
idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen.
Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea
merkatu-etxe».
Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri
zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.
Orduan, galdetu zioten judu-agintariek:
–Zer seinale ematen diguzu hori egiteko
aginpidea duzula frogatzeko?
Jesusek erantzun zien:
–Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan
berreraikiko dut.
Juduek ihardetsi zioten:
–Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu
hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?
Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari
zen. Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu
zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek
esandako hitza.
Pazko-jaian Jesus Jerusalemen zegoela, askok
sinetsi zuten harengan, egiten zituen mirarizko seinaleak ikusirik. Baina,
Jesus bera ez zen fidatzen haietaz, guztiak ezagutzen baitzituen, eta ez zuen
inoren aitorpen-beharrik, ongi ezagutzen baitzuen berak gizakiaren baitan
dagoena.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko martxoaren 8a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko martxoaren 11a
JESUSEN
HASARREA
Ikasleak lagun dituela, Jesus
Jerusalemera igo da lehenengoz, Pazko-jaiak ospatzera. Tenpluaren ingurura
iristean, ezusteko baten aurrean gertatu da. Idi, ardi eta uso-saltzaileak ari
dira erromesei animaliak eskaintzen, Jainkoaren ohorez opari egiteko behar
dituztenak. Baita diru-trukatzaileak ere, beren mahaian eseririk, apaizek
onartzen duten moneta ofizial bakarraren eta moneta paganoaren kanbioarekin
trafikatzen.
Sutan jarri da Jesus. Kontalariak
era grafikoan adierazi du Jesusen erreakzio hori: zigor batez leku sakratutik
kanpora bota ditu animaliak, trukatzaileen mahaiak irauli ditu monetak lurrera botaz,
eta oihuka esan du: «Ez bihurtu merkatu ene Aitaren etxea».
Arrotz
sentitu da Jesus leku hartan. Bere begiz ikusi duenak ez du ezer ikustekorik
Aitari eman beharreko egiazko kultuarekin. Tenpluko erlijioa negozio bihurtu
dute, zeinetan apaizek sarrera ona bilatzen baitute eta erromesek Jainkoa
«erosi» nahi baitute beren eskaintzekin. Jesusi, segur aski, Oseas profetaren
hitzak etorri zaizkio gogora, bere bizitzan behin eta berriz errepikatu
dituenak: «Hona zer dioen Jainkoak: Maitasuna nahi dut nik eta ez opariak».
Tenplu
hura ez da Jainko Aitaren etxea, guztiak anai-arreba bezala biltzen diren
etxea. Jesusek ezin ikusi du han bere jarraitzaileekin eratuz joan nahi duen
«Jainkoaren familia». Hura ez da merkatua baizik, non bakoitzak bere negozioa
egin nahi baitu.
Ez
pentsa Jesus erlijio primitibo bat, gutxi garatua, kondenatzen ari denik.
Sakonagoa da haren kritika. Jainkoa ezin izan da probetxuz eta egoismoz ehotako
erlijio baten babesle eta estaltzaile. Aita da Jainkoa, eta eman dakiokeen
kultu bakarra, giza elkartea solidarioago eta haurrideago egiten saiatzen den
hura da.
Kasik
konturatu gabe, guztiok bihur gaitezke gaur egun «saltzaile eta trukatzaile»,
nork bere probetxua bilatuz baizik bizitzen ez dakigula. Mundua merkatu handi
bihurtzen ari gara, non erostea eta saltzea baita arazo guztia; Jainkoaren
Misterioaren erlazioa bera ere merkatu-ikuspegiz bizitzeko arriskua dugu.
Guztiok
«Aitaren etxean» gaudela sentitzeko moduko gune bihurtu behar ditugu geure
kristau-elkarteak. Etxe onargarri eta beroa, inori ateak ixten ez dizkiona,
inor baztertzen eta bereizten ez duena. Etxe bat, non Jainkoaren seme-alabarik
ezinduenaren sufrimenduari entzuten ikasten baitu, eta ez norberaren probetxua
bakarrik. Etxe bat, non Aitari bezala deitzen ahal baitiogu Jainkoari, haren
seme-alaba garela sentitzen dugulako eta anai-arreba bezala bizitzen saiatzen
garelako.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko martxoaren 15
Izenburua
(2015eko martxoaren 8a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.