Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaunaren Piztueraren Pazko Igandea (B)
EBANJELIOA
Jesusek hildakoen artetik piztu behar zuela.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik 20, 1-9
Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira
joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi
zuen.
Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite
zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute
Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten».
Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea
eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea
Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura
begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez
zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira.
Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia
ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean
aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo
iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen. Izan ere, ordu arte ez zuten ikasleek
ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hildakoen artetik piztu behar zuela,
alegia.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko apirilaren 5ean
ZOAZTE GALILEARA. HAN IKUSIKO DUZUE
Pazko
Gaubeilan irakurri ohi den ebanjelio-pasarteak garrantzi aparta du.
Gurutziltzatu dutena Jainkoak piztu duelako albiste handia dakarkigu; horrez
gainera, ordea, hura ikusteko eta harekin topo egiteko zein bide egin
adierazten digu.
Jesus
ahantzi ezin duten hiru emakume miresgarriz mintzo zaigu Markos: Maria
Magdalena, Santiagoren Maria eta Salome. Bihotzean asmo zoro hau sortu zaie,
maitasun grinatsutik bakarrik sor daitekeena: «usain gozoko ukenduak erostea,
Jesusen gorpua gantzutzeko».
Eta
gauza harrigarria: hilobira iristean, irekia da. Gehiago hurbiltzean, berriz,
«gazte bat ikusi dute zuriz jantzia», beren harriduratik lasaiarazi eta inoiz
pentsatuko ez zutena agertu diena.
«Nazareteko Jesusen,
gurutziltzatuaren, bila zabiltzate?» Oker
zabiltzate hildakoen artean haren bila. «Ez
da hemen». Jesus ez da beste hildako bat gehiago. Ez da zertan negar egin
hartaz, hari omenaldia egiteko. «Piztu da». Bizirik da betiko. Ezin aurkitu
izango dute sekula hildakoen artean, izandakoen, zendutakoen artean.
Baina,
hilobian ez bada, non aurkitu? Non egin genezake topo harekin? Jesusek berak
esana ziena gogorarazi die gazteak emakumeei: «Zuen aurretik doa Galileara. Han
ikusiko duzue». Berpiztua «ikusi» ahal izateko, Galileara itzuli beharra dute.
Zergatik? Zertarako?
Berpiztua
ezin ikusi ahal da, haren ibilbidea bera egin gabe. Hura gure artean
bizi-bizirik sentitu ahal izateko, abiapuntura itzuli behar da, eta Jesus
gurutzera eta piztuerara eraman duen bizitzaren esperientzia egin behar da.
Horrela egin ezean, doktrina txundigarria izanen da guretzat «Piztuera», dogma
sakratua izanen da, baina Jesus ez dugu sumatuko geure artean bizirik.
Galilea
izan da Jesusen jardueraren eszenatoki nagusia. Han ikusi dute ikasleek jendea
sendatzen, barkatzen, askatzen, onartzen, guztiengan esperantza berria
iratzartzen. Gauza bera egin behar dugu orain haren jarraitzaileok. Ez gaude
bakarrik. Aurretik doakigu berpiztua. Ikusiko dugu haren urratsei jarraitzen
badiegu. «Berpiztua» sumatzeko gauzarik erabakitzaileena, ez da teologia
ikastea, ezta liturgi ospakizuna ere, baizik Jesusi fedez jarraitzea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko apirilaren 8an
ESPERANTZAREN
MISTERIOA
Berpiztuagan sinestea, uko egitea
da gure bizitza egundoko bi hutsuneren arteko parentesi labur bat bakarrik dela
onartzeari. Jainkoak berpiztu duen Jesus sostengutzat hartuz, sumatzen dugu,
desiratzen dugu eta sinesten dugu Jainkoa bere betera bideratzen ari dela
Gizadiaren bihotzak eta kreazio osoak duen biziaren, zuzentasunaren eta
bakearen irrika.
Berpiztuagan sinestea, kontra
egitea da geure indar guztiz gizon-, emakume- eta haur-multzo kontaezineko
hori, bizitza honetan soilik miseria, umilazioa eta sufrimendua ezagutu duen
hori, betiko ahaztua gelditzeari.
Berpiztuagan sinestea, konfiantza
jartzea da bizi batean, zeinetan ez baita izango jada, ez pobretasunik ez
oinazerik, zeinetan ez baita izango inor triste, ez baitu inork izango zertan
negar egin. Azkenean ikusi ahal izango ditugu beren egiazko aberrira iristen
patera koxkorretan datozenak.
Berpiztuagan sinestea,
esperantzaz hurbiltzea da hainbat eta hainbat osasunik gabeko, gaixo kroniko,
ezindu fisiko eta psikiko, depresioak jotako, bizitzeaz eta borroka egiteaz
nekatutakoengana. Egun batean ezagutuko dute zer den bakean eta osasun betean
bizitzea. Entzungo dituzte Aitaren hitz hauek: «Sar zaitez betiko zeure
Jaunaren gozamenean».
Berpiztuagan sinestea, ez
etsitzea da Jainkoa betiko «ezkutuko Jainkoa» izango dela, ezin gozatuko
dugularik haren begiratuaz, haren txeraz, haren besarkadaz. Betiko aintzatsu
haragiturik aurkituko dugu Jesusengan.
Berpiztuagan sinestea, konfiantza
izatea da ezen mundua gizatasun handiagoko eta zoriontsuago bihurtzeko gure
ahaleginak ez direla hutsunean galduko. Egun zoriontsu batean, azkenak
lehenengo izango dira eta prostituituek aurrea hartuko digute Erreinuan.
Berpiztuagan sinestea, jakitea da
ezen, hemen erdizka gelditu den guztiak, ezin izan denak, geure trakeskeriaz
edo bekatuaz hondatu izan dugunak, guztiak lortuko duela Jainkoagan bere
betearen betea. Ez da galduko maitasunez bizi izan dugunetik ezer edo
maitasunez uko egin izan diogunetik ezer.
Berpiztuagan sinestea, espero
izatea da ezen, ordu pozgarriak eta esperientzia garratzak, pertsonengan eta
gauzetan utzi izan ditugun «aztarnak», guztiak antzaldatuko direla. Jada ez
dugu izango bukatzen den adiskidetasunik, amaitzen den jairik, tristura
dakarren agur egin beharrik. Jainkoa izango da dena denetan.
Berpiztuagan sinestea, sinestea
da ezen egun batean entzungo ditugula Apokalipsi liburuak Jainkoaren ahoan
jarri dituen ezin sinetsizko hitz hauek: «Neu naiz gauza guztien hasiera eta
azkena. Egarri denari, neuk emango diot doan biziaren uraren iturritik». Jada
ez da izango, ez heriotzarik ez lanturik, ez garrasirik ez nekerik; iraganeko
gauza izango da hori guztia.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko apirilaren 12an
ZOAZTE
GALILEARA. HAN IKUSIKO DUZUE
(2015eko apirilaren 5ea homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.