Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 20. Igandea (B)
EBANJELIOA
Nire gorputza benetako janari da, eta nire odola benetako edari.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 6,51-58
Neu naiz zerutik
jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta
nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».
Hitz hauek
eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten:
– Nola eman
diezaguke honek bere gorputza jaten?
Jesusek esan
zien:
– Bene-benetan
diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue,
ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten
duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean. Zeren nire gorputza
benetako janari baita, eta nire odola benetako edari. Nire gorputza jaten eta
nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin. Bizia duen
Aitak bidali ninduen eta hari esker dut nik bizia; halaxe, ni jaten nauenak ere
niri esker izango du bizia. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek
jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren; ogi honetatik jaten duenak
betiko bizia izango du.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko abustuaren 16a
GOSE IZATEA DA GARRANTZIZKOA
Joan
ebanjelariak oso hizkuntza gogorraz baliatu da, Jesu Kristorekiko batasuna
janaritu beharra dugula azpimarratzeko. Horrela bakarrik sumatuko dugu hura
gure baitan bizi dela. Joanen arabera, ezinbestekoa da Jesus jatea: «Ni jango nauena nire bidez biziko da. »
Hizkuntza,
ordea, are bortitzagoa bihurtu da, Jesusen haragia jan eta haren odola edan
behar dela dioenean. Gordin gordina da testua: «Nire haragia benetako janaria da, eta nire odola benetako edaria. Nire
haragia jaten eta nire odola edaten duena nire baitan bizi da eta ni haren
baitan».
Baina
hizkuntza honek ez du jada inolako zirrararik eragiten kristauen artean.
Haurtzarotik entzuten ohituak garelarik, lehen jaunartzetik egiten ari garenari
loturik bizitzen jarraitzeko joera dugu. Denok ezagutzen dugu
kristau-ikasbidean ikasitakoa: jaunartzeko unean, Kristo presente gertatzen da
gugan eukaristia-sakramentuko grazia dela medio.
Zoritxarrez,
honetara muga daiteke guztia behin baino gehiagotan: otoitz-giroan pentsatu eta
onartutako dotrinara. Baina, sarritan, hauxe falta zaigu: Kristo geure bizitza
konkretuan haragitzearen esperientzia. Ez dakigu nola ireki geure barrua hari,
bere Espirituaz gure bizitza janaritu dezan eta gizatarrago eta ebanjelioaren
araberakoago eginez joan dadin.
Ogi
sagaratua hartzeko, sakramentu-erritua betetzera erdi oharkabean joatea baino
zerbait gehiago da Kristo jate hori. Kristorekin bat egite horrek fede-egintza
eskatzen du eta indar bereziko irekitasuna, batez ere sakramentuz jaunartzean
bizi beharrekoa, baina baita Jesusekiko bizi-harremanetako beste esperientzia
batzuetan ere.
Jesusen
gose izatea da garrantzizkoa. Sakon sakonetik harekin topo egin nahi izatea.
Haren egiari geure barrua irekitzea, bere Espirituaz markatu gaitzan eta gugan
den alderik hobena indartu dezan. Oraino ebanjelizatu gabe diren gure bizitzako
aldeak argitu eta eraldatu ditzan uztea.
Orduan,
Ebanjelioaren alderik egiazkoenera, xumeenera eta benetakoenera itzultzea
izango da Jesus janaritzetzat hartze hori: haren jarrerarik oinarrizkoenak eta
funtsezkoenak baitaratuko ditugu; harekin bizitzearen sena piztuko da gugan;
geure ikasle- eta jarraitzaile-kontzientzia piztuko zaigu, hura geure bizitzako
zilbor bihurtzeko. Jesusez janaritzen den kristaurik ez bada, gogogabeturik
gertatuko da Eliza, erremediorik gabe.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko abustuaren 19a
JESUS GURE JANARI
Joanen
kontakizunaren arabera, juduek beste behin, gauza fisiko eta materialez
haratago joan ezinik, eten egin diote Jesusi, honek darabilen hizkuntza
oldarkorraz eskandalizaturik: «Nolatan ematen ahal digu honek bere haragia
jateko?» Jesusek ez du atzera egin, baizik eta eduki sakonago bat eman die bere
hitzei.
Haren
adierazpenaren muinak bide ematen digu lehen kristau-elkarteek eukaristia
ospatzean bizi ohi zuten esperientzian murgiltzeko. Jesusen arabera, ikasleek,
beragan sinetsi ez ezik, janari eta elikagaitzat hartu behar dute bera.
Segidako
hitzek hitz horien funtsezko eta ezinbesteko izaera azpimarratzen dute: «Nire
haragia benetako janaria da eta nire odola benetako edaria». Ikasleek, Jesus
janaritzat hartzen ez badute, gauza asko egin eta esan ahalko dituzte, baina
ezin ahaztuko dira haren hitz hauez: «Ez duzue bizirik zeuen baitan».
Geure
baitan bizia ukan ahal izateko, Jesus janaritzat hartu beharra dugu, haren
bizi-arnasaz elikatu beharra, haren jarrera eta haren bizi-irizpideak barneratu
beharra. Hauxe da eukaristiaren sekretua eta indarra. Jende honek bakarrik
ezagutzen du hori: harekin bat egiten duenek eta Aitarekiko haren grinaz eta
Aitaren seme-alabekiko haren maitasunaz elikatzen denek.
Jesusen
hizkuntzak indar adierazkor handia du. Bera janaritzat hartzen dakienari,
promes hau egin dio: «Nigan du horrek bizilekua eta nik horrengan». Eukaristiaz
elikatzen denak sentitzen du Jesusekiko bere erlazioa ez dela kanpoko zenbait.
Jesus ez da imitatzen dugun kanpoko bizi-eredu bat. Barnetik janaritzen du gure
bizitza.
Jesus
geure «bizileku» izatearen esperientzia honek eta gu Jesusen «bizileku» izaten
uztearen esperientzia honek errotik eralda dezake gure fedea. Bien arteko truke
horrek, hitzez nekez adierazi den elkartasun estu horrek, eratzen du ikasleak
Jesusekin duen erlazioa. Horretan datza Jesusi jarraitzea, haren bizi-indarra
sostengu dugula.
Jesusek
eukaristian ikasleei eskualdatzen dien bizia, Aitagandik, bizi betearen
Iturburu agorrezin den harengandik, berak hartu duen bizia da. Gure hiltze
biologikoaz galtzen ez den bizia da. Horregatik ausartu da Jesus bereei promes
hau egitera: «Ogi hau jaten duena betiko biziko da».
Dudarik
gabe, kristau-fedearen krisiaren seinalerik larriena, gure artean, igandeko
eukaristia modu jeneralizatuan alde batera utzi izana da. Jesus maite
duenarentzat mingarria da behatzea, nola ari den eukaristia bere
erakarmen-indarra galtzen. Baina are mingarriagoa da ikustea, erreakzionatzera
ausartu gabe bizi dugula Elizatik gertaera hau. Zer dela eta?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko abustuaren 16a
GOSE IZATEA DA GARRANTZIZKOA
(2015eko
abustuaren 16a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.