Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 22. Igandea (B)
EBANJELIOA
Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 7,1-8.14-15.21-23
Denbora haietan,
fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion
Jesusi, eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin
egiten zutela, eskuen garbikuntza egin gabe, alegia. Izan ere, fariseuek, eta
juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe,
zaharren ohiturari tinko eutsiz. Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten
garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola
edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.
Horrela bada,
galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi:
– Zergatik ez
dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute
esku kutsatuekin?
Jesusek erantzun
zien:
– Itxurazaleok
halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi
zuenean:
Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza;
alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza;
alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
«Zuek, Jainkoaren
agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».
Jesusek berriro
jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi! Ez da deus
ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik
ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».
Izan ere,
barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak,
hilketak, adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria,
bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. Gaiztakeria guztiok barrutik
irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko abustuaren 30a
EZ LOTU ITXUKI GIZA TRADIZIOEI
Ez
dakigu ez non ez noiz gertatu zen liskar hau. Jesusek bizi duen giroa soilik
iradoki nahi du ebanjelariak: lege-maisuek, tradizioen betetzaile estu diren
horiek, maitasunaren Profeta den Jesusek beren bizitzan sarrarazi nahi lukeen
berritasunari itsuki uko egiten dioten horiek inguraturik bizi duen giroa.
Fariseuek
haserre begi-ematen dute nola ari diren jaten Jesusen ikasleak esku lohiekin.
Ezin jasan dute: «zergatik ez zaizkie
lotzen zure ikasleak arbasoen tradizioei? » Ikasleez mintzo badira ere,
Jesusi berari eraso diote. Eta arrazoi dute. Jesus da tradizio horiekiko
obedientzia itsua hausten ari dena; izan ere, bere inguruan «askatasun-eremu
bat» ari da sortzen, non funtsezkoa maitasuna izango baita.
Erlijio-maisuen
talde horrek ez du ezer ulertu Jesus aldarrikatzen ari zaion Jainkoaren
erreinuaz. Horien bihotzean ez da errege Jainkoa. Legeak, arauek, tradizioek
markaturiko ohiturek eta hazkundeek jarraitzen dute errege horien baitan.
Horientzat, «arbasoek» ezarria betetzea da funtsezkoa. Ez zaie axola jendearen
ona. Ez zaie axola «Jainkoaren erreinua eta haren zuzentasuna bilatzea».
Larria
da okerra. Horregatik, gogor erantzun die Jesusek: «Jainkoaren agindua baztertu duzue, giza tradizioari itsuki lotzeko».
Lege-maisuak begirunez mintzo dira «arbasoen tradizioaz», eta jainkozko
aginpidea aitortzen diote. Jesusek, aldiz, «giza tradiziotzat» hartu du. Ez da
nahastu behar sekula Jainkoaren nahia gizakien fruitu den zerbaitekin.
Gaur
ere oker larria izango litzateke Eliza gure aurrekoen giza tradizioen preso
gelditzea, gauza guztiak Jesu Kristogana, geure Maisu eta Jaun bakarragana,
sakonki itzultzeaz ari zaizkigun bitartean. Ardurazkoa ez dugu izan behar
iragana bere hartan gordetzea, baizik honetarako gai izango liratekeen Eliza
eta kristau-elkarteak sorrarazteko bideak egiten saiatzea: egungo gizartean
Ebanjelioa leial berregiteko eta Jainkoaren erreinuaren egitasmoa eguneratzeko
gai izango liratekeenak.
Gure
erantzukizun nagusia ez da iragana errepikatzea, baizik gure egunotan posible
bihurtzea Jesu Kristo onartze hori, giza tradizioen bidez, beneragarrienak
izanik ere, ezkutatu eta ilundu gabe.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012 irailaren 2a
JAINKOAREN ARRANGURA
Galileako
fariseu-taldetxo bat Jesusi hurbildu zaio jarrera kritikoan. Ez datoz bakarrik.
Lagun dituzte lege-maisu batzuk, Jerusalemetik etorriak, herrixketako
landa-jende xumearen ortodoxia defenditzeko kezkaz, inondik ere. Arriskutsua da
Jesusen jarduera. Zuzendu beharra dago.
Ohartu
dira ezen, kasu batzuetan, Jesusen ikasleek ez dutela errespetatzen arbasoen
tradizioa. Ikasleen portaeraz mintzo badira ere, Jesusentzat da galdera;
badakite, izan ere, hark irakatsi diela askatasun harrigarri hartaz bizitzen. Zer
dela eta?
Isaias
profetaren hitz batzuekin erantzun die Jesusek, bere mezua eta jarduera oso
ondo argitzen duten hitzekin. Jesusek bere-bere egiten dituen hitz horiek
arretaz entzun beharrekoak ditugu; hain zuzen, gure erlijioaren funtsa den
zerbaiti dagozkio. Profetaren arabera, hauxe da Jainkoaren arrangura edo kexua.
«Herri
honek ezpainez ohoratzen nau, baina bihotza nigandik urrun du». Hauxe da, beti,
erlijio guztien arriskua: Jainkoari ezpain-puntaz kultu ematea, formulak
errepikatuz, salmoak esanez, hitz ederrak ahoskatuz; bitartean gure bihotza
«urrun da harengandik». Alabaina, Jainkoari atsegin zaion kultua bihotzari
dariona da, barne-atxikimenduari, gure erabakien eta egitasmoen jaiotze-puntu
den pertsonaren barne-barneko erdiguneari dariona.
«Ematen
didaten kultua hutsala da». Gure bihotza Jainkoagandik urrun dagoenean, gure
kultua mamirik gabeko gertatzen da. Bizia falta ohi zaio, Jainkoaren Hitza
egiaz entzutea, anai-arrebekiko maitasuna. Erlijioa azaleko zerbait bihurtzen
da, ohikeriaz betea, Jainkoari leial zaion bizitzaren fruituak falta dituena.
«Irakasten
duten doktrina giza agindu da». Erlijio guztietan izan ohi dira «gizatar» diren
tradizioak. Arauak, ohiturak, debozioak: kultura jakin batean erlijiotasuna
bizitzeko sortuak. On handia egin lezakete. Baina kalte handia egiten dute
Jainkoaren Hitza entzutetik arreta gabetzen edo urruntzen gaituztenean. Ez zaie
eman behar sekula lehentasuna.
Isaias
profetaren aipamena bukatzean, oso larriak diren hitz hauekin laburbildu du
Jesusek bere pentsamendua: «Alde batera uzten duzue Jainkoaren agindua,
gizon-emakumeen tradizioari lotzeko». Giza tradizioei itsu-itsu lotzen
gatzaizkienean, arrisku hau izan ohi dugu: maitasunaz ahaztu eta Jesusi,
Jainkoaren Hitz haragitu horri, jarraitzetik apartatzekoa. Kristau-erlijioan
lehenengo gauza Jesus da beti eta maitasunerako haren deia. Soilik, ondoren
datoz giza tradizioak, inportanteenak iruditu arren. Ezin ahaztu genezake
sekula zein den funtsa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009 abustuaren 30a
EZ LOTU ITXUKI GIZA TRADIZIOEI
(2015eko
abustuaren 30a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.