Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 10. Igandea (C)
EBANJELIOA
Gazte, zuri diotsut: Jaiki!
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 7,11-17
Ondoren, Nain izeneko
herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela.
Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra,
zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean,
errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik».
Aurreraturik, hilkutxa
ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri
diotsut: Jaiki!»
Jaiki zen hildakoa eta
hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. Denak beldurrak hartu zituen,
eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean».
Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da ».
Judea eta inguruko
lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko ekainaren 5a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko ekainaren 9a
SUFRIMENDUA AINTZAT HARTU BEHARRA
Jesus
Nainera iritsi da, herrixka horretan gertaera triste bat bizi dute. Hontan,
Jesus bidez dator, ikasleak eta jendetza handi bat bidelagun dituela.
Hileta-segizioa irten da herrixkatik hilerrirantz. Ama alargun bat, auzokoak
lagun, bere seme bakarrari lur ematera doa.
Hitz
gutxitan, emakume horren egoera tragikoa deskribatuko digu Lukasek. Alarguna
da, ez du gizonezkoek kontrolatzen duten gizarte hartan zainduko eta babestuko
lukeen senarrik. Seme bakarra zuen, baina hau ere hil zaio. Emakumeak ez du
ezer esaten. Soilik, negar egiten du. Zer izango da hartaz?
Ustekabekoa
izan da topo egitea. Nainen ere Jainkoaren Berri Ona hots egitera zetorren
Jesus. Nola erreakzionatuko du orain? Kontakizunaren arabera, «Jaunak begiratu
zion,hunkitu zen eta esan zion: Ez dezazula negarrik egin». Nekez deskriba
daiteke hobeto Jainkoaren errukiaren Profeta.
Emakumea ez
du ezaguna, baina astiro jarri zaio begira. Jabetu da haren minaz eta
bakardadeaz, eta hezurretaraino hunkitu da. Emakume hura lur joa ikustea
bihotzeraino iritsi zaio. Bat-batekoa izan da Jesusen erreakzioa: «Ez dezazula
negarrik egin». Jesusek ezin ikusi du inor ere negarrez. Esku hartu beharra du.
Ez da hasi
buruari jiraka. Hilkutxara hurbildu, segizioa geldiarazi eta hildakoari diotso:
«Mutikoa, hiri ari natzaik, jaiki hadi». Gaztea zutitu eta hitz egiten hasi
denean, Jesusek «amari eman dio», negar egiteari utz diezaion. Elkarrekin dira
berriro ama-semeak. Ama ez da jada bakarrik egongo.
Gauza xume
dirudi honek guztiak. Kontakizunak ez du azpimarratu Jesusek egin berria
duenaren mirarizko alderdia. Soilik, hartan Jainkoaren errebelazioa ikustera
gonbidatzen ditu irakurleak, errukiaren Misterio eta biziaren Indar den
aldetik, herioaren beraren eskuetatik libratzeko gai den aldetik. Jainkoaren
errukiak du bihurtzen Jesus hain sentibera jendearen sufrimenduaren aurrean.
Ahalik eta
lasterren berreskuratu beharra dugu Elizan errukia, Jesusen jarraitzaileen
biziera berezi bezala. Izen ona galarazi dion sentimendu- eta moraltasun-gexala
darion ikusmoldetik liberatu beharra dugu errukia. Zuzentasuna berekin duen
errukia da Jesusen agindu handia: «Izan errukitsu zuen Aitak duen errukiaz».
Inoiz baino
beharrezkoagoa dugu gaur egun erruki hau. Botere-mailatik, beste edozein gauza
hartzen da kontuan biktimen sufrimendua baino lehen. Mindunik eta galtzailerik
ez balego bezala jokatu ohi da. Jesusen elkarteetatik haserre handi baten
garrasiak atera behar du: errugabeen sufrimendua aintzat hartu behar da; ezin
onartu da gizartean gauza normala bailitzan, zeren onartezina baitu Jainkoak.
Hark ez du ikusi nahi inor ere negarrez.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.