Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
San Pedro eta San Pablo, apostoluak (C)
EBANJELIOA
Pedro zara zu, Jainkoaren erreinuko giltzak emango
dizkizut.
Mateo 16,13-19
Garai
hartan, Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere
ikasleei:
–Gizonaren
Semea nor dela dio jendeak?
Haiek
erantzun:
–Batzuek
Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren
bat.
Jesusek
galdetu zien:
–Eta zuek,
nor naizela diozue?
Simon Pedrok
erantzun:
–Zu Mesias
zara, Jainko biziaren Semea.
Orduan,
Jesusek esan zion:
–Zorionekoa
zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko
nire Aitak baizik. Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren
gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du
menderatuko.
Jainkoaren
erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik
geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.
Jaunak
esana.
HOMILIA
2014ko ekainaren 29a
JESUSEK BAKARRIK ERAIKITZEN DU ELIZA
Pasadizoa
Filiporen Zesareako lurralde paganoan gertatu da. Jesusek jakin nahi du berari
buruz jendeak zer esaten duen. Herrian diren iritzi desberdinen berri jakin
ondoren, bere ikasleei galdetu die zuzenean: «Eta zuek, nor naizela diozue?»
Jesusek ez
die galdetu zer iritzi duten mendiko hitzaldiaz edota Galileako herrietan ari
duen jarduera sendatzaileaz. Jesusen ikasle izateko, Jesusi berari atxikitzea
da gauza erabakitzailea. Horregatik, beragan zer atzeman edo ikusi duten jakin
nahi du.
Simon Pedrok
hartu du hitza eta guztien izenean erantzun dio, era solemnean: «Mesias zara
zu, Jainko biziaren Semea». Jesus ez da profeten artean beste bat gehiago.
Jainkoak bere herri hautatura igorri duen azken Bidalia da. Are gehiago, Jainko
biziaren Semea. Orduan, Jesusek, Aitagandik bakarrik etor dakiokeen aitorpen
hartaz zorionak eman ondoren, esaten dio: «Eta, orain, nik diotsut: Pedro zara
zu eta harri honen gainean eraikiko dut neure Eliza».
Oso zehatzak
dira hitzak. Eliza ez da Pedrorena, baizik Jesusena. Eliza eraiki, ez du Pedrok
eraikitzen, baizik Jesusek. Pedro, soil-soilik, «harria» da, zeinen gainean
kokatzen baita Jesus eraikitzen ari den «etxea». Irudiak hau iradokitzen du:
Pedroren zeregina Elizari egonkortasuna eta sendotasuna ematea dela: arduratzea,
alegia, Jesusi eraikitzeko aukera emateko, jarraitzaileek desbideratzerik edota
murrizketarik ezar ez dezaten.
Frantzisko
aita santuak ondo daki, bere egitekoa ez duela «Kristoren lekua hartzea»,
baizik arduratzea, gaur egungo kristauek Kristorekin topo egin dezaten. Horixe
du bere kezka handia. Pedroren ondorengoaren zerbitzua hartzean berean esan
zuen: «Elizak Jesusengana eraman behar du jendea. Jesus da Elizaren erdigunea.
Noizbait gertatu balitz Elizak ez duela Jesusengana eramaten, Eliza hila izango
litzateke».
Horregatik,
etapa ebanjelizatzaile berri baten egitaraua publiko egitean, bi xede proposatu
ditu. Lehenik eta behin, Jesusekin topo egitea; izan ere, hark eraberritu
ditzake, bere berritasunarekin, gure bizitza eta gure elkarteak … Jesu Kristok
eten ditzake, orobat, bera hesitzeko erabili nahi izango genituzkeen eskema
aspergarriak».
Bigarren,
erabakitzailetzat jotzen du Frantziskok «iturburura jo eta Ebanjelioaren
jatorrizko freskotasuna berreskuratzea»; izan ere, saiatzen garen bakoitzean,
bide berriak sortzen dira, metodo berriak, seinale esanguratsuagoak, esanahi
berriz hornitutako hitzak, gaur egungo munduarentzat». Tamalgarria izango
litzateke, Eliza eraberritzeko Aita Santuak egin digu gonbita gure
kristau-elkarteetara ez iristea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
PEDROREN ZERBITZUA
Jesus
hizketan ari da ikasleekin Filipoko Zesarean, Jordan ibaiaren sorburutik
hurbil. Pasadizo hau inportantea da Mateoren ebanjelioan. Segur aski, ikasleek
bi gauza hauek nahas ez ditzaten nahi du: Jesusengandik jaiotzen ari diren
«elizak» eta berari buruz iritzi-mota guztiak bizi dituzten judu-elkarteak
nahas ez ditzaten.
Lehenik eta
behin, Elizaren erdigunean zein dagoen argitu behar da. Zuzenean galdetu die
Jesusen ikasleei: «Zuek, zein naizela diozue?» Pedrok erantzun dio guztien
izenean: «Mesias zara zu, Jainko biziaren Semea». Sumatu du, alegia, Jesus ez
dela itxaro duten Mesias bakarrik. «Jainko biziaren Semea» da. Bizia den
Jainkoa da, bizi den ororen iturria eta jatorria. Jesusen misterioa atzeman du
Pedrok haren hitz eta keinuetan, jendeari osasuna, barkazioa eta bizi berria
ematen dioten haietan.
Zorionak
eman dizkio Jesusek: «Zorionekoa zu… hori zeruko nire Aitak bakarrik azaldu
ahal izan baitizu». Ez da Jesusenganako fede hori iratzar dezakeen «haragizko
eta hezurrezko» gizakirik. Gauza horiek Aitak xumeei agertzen dizkie, eta ez
jakintsuei eta adituei. Jesusen jarraitzaile xume horietakoa da Pedro,
Aitarekiko bihotza irekirik bizi diren horietakoa. Hori da Pedroren
handitasuna, baita benetako fededun ororena ere.
Ondoren,
promes nabarmen hau egin du Jesusek: «Pedro zara zu eta harri honen gainean
eraikiko dut nik neure Eliza». Eliza ez du eraiki edozein batek. Jesusen berak
eraiki du. Jesusek berak dei egin die bere ikasleei, Jesusek berak bildu ditu
bere inguruan. Berea du Jesusek Eliza. Harengandik jaio da.
Baina Jesus
ez da zoroa, ez du eraiki hondar gainean. Pedro izango da Eliza honen «arroka».
Ez, noski, Pedroren izaeraren sendotasuna eta irmotasuna direla medio, zeren,
zintzoa eta grinatsua den arren, iraupenik gabea eta kontraesanekoa baita. Bere
indarra Jesusenganako bere fede xumetik datorkio. Fededunen eredu da Pedro, eta
Jesusekiko egiazko fedearen eragile da.
Hau da
Pedrok eta haren ondokoek Jesusen Elizari egiten dioten zerbitzu handia. Pedro
ez da «Jainko biziaren Semea», baizik «Jonasen semea». Eliza ez da Pedrorena,
baizik Jesusena. Jesus dago erdigunean. Jesus bakarrik ari da Eliza eraikitzen
bere Espirituaren bidez. Baina Pedro gonbit hau egiten ari zaigu: bizi
gaitezela Aitaren errebelazioari irekirik, bizi gaitezela Jesus ahaztu gabe eta
har dezagula haren Eliza zinezko fedez.
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.