Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 20. Igandea (C)
EBANJELIOA
Bakerik, baizik eta zatiketarik ez ekartzera ez naiz etorri.
+ Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 12,49-53
«Lurrean sua jartzera
etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko piztua balego! Heriotza-uretan murgildu
behar dut, eta hau nire larria hori bete arte!
«Munduari bakea ematera
etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik. Zeren
hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrekin banaturik egongo
baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea
aitaren aurka, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba
errainaren kontra eta erraina amaginarrebaren kontra».
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko abustuaren 14a
SU EMAN
Aski ugari
dira, ongizatearen munduan sakon erroturik, kristautasuna honela ikusten duten
kristauak: legea eta ezarritako ordenua mantentzeaz arduratu beharko lukeen
erlijio bezala, ezertan aldatu gabe.
Horregatik,
arrotz gertatzen zaie Jesusi entzutea, ez immobilismora eta kontserbatismora
gonbidatzen duten esaerak, baizik gizartea sakon eta errotik eraldatzera: «Munduari su ematera etorri naiz eta ai
sutan balego jada… Uste al duzue munduari bakea ekartzera etorri naizela? Ez
horixe, baizik zatiketa».
Ez da erraz
imajinatzea Jesus sua dakarren norbait bezala, horrenbeste gezur, indarkeria
eta injustizia suntsitzeko. Mundua eraldatzeko Espiritu bezala, errotik, jendea
elkarren kontra jarriz eta zatituz egingo bada ere.
Jesusengan
sinesten duen pertsona ez da egoera baten aurrean etsitzen duen fatalista,
guztien gain patxada eta sasi-bakea bilatuz. Ez da gauzen egungo egoera
zuritzen duen immobilista, barru sortzailez eta solidarioz mundu hobe baten
alde lanik egiten ez duena. Ez da errebelde bat ere, erresuminak eraginda dena
jo eta hautsi nahi duena, bota dituenen lekuan bera jartzeko.
Jesus ulertu
duenak, erabateko aldaketan parte hartzeko grinaz eta ametsez dihardu. Bere
bihotzean darama «iraultza» benetako kristauak. Estatu-kolpea, edozein
gobernu-aldaketa, matxinada edo txandatze politiko ez den iraultza bat da,
baizik eta gizarte zuzenago baten bilaketa.
Sarritan
defenditu ohi dugun ordenua, desordenua izaten da artean. Zeren ez baitugu
lortu gose diren guztiei jaten ematea, ezta pertsona ororen eskubideak defenditzea
ere; are gehiago, ez baitugu lortu gerlak saihestea edo arma nuklearrak
suntsitzea.
Iraultza
ekonomikoak baino iraultza sakonago baten beharra dugu. Gizakien eta herrien
kontzientzia eraldatuko duen iraultza bat. H. Marcusek idatzi zuen ezen mundu
bat behar dugula «zeinetan ez baita jada lekurik izango konpetentziarentzat,
gizabanakoen elkarren kontrako borrokarako, engainuarentzat, ankerkeriarentzat
eta masakrearentzat».
Jesusen
jarraitzailea, hark piztutako sua munduan gero eta gehiago indartuz joan dadin
bila bizi da. Baina, ezer baino lehen, errotiko eraldaketa eskatzen dio bere
buruari. «Soilik, zinezko izatea eskatzen zaie kristauei. Hau da egiaz
iraultza» (E. Mounier).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko abustuaren 18a
SURIK GABE EZIN
Estilo
garbiro profetikoan, ezohiko hitz hauez laburbildu du Jesusek bere bizitza
osoa: «Munduan sua piztera etorri naiz, eta ai balego jada sutan!» Zertaz
mintzo da Jesus? Haren hizketaren izaera enigmatiko horrek erantzuna norabide
desberdinetan bilatzera eraman ditu exegetak. Nolanahi ere, Jesusen misteriora
suharkiago eta grinatsuago hurbiltzera gonbidatzen gaitu «suaren» irudi horrek.
Jesusek bere
barruan duen sua Jainkoarekiko grina da eta sufritzen ari direnekiko errukia.
Ezin jarri izango da agerian inoiz ere haren bizitza guztia arnasten duen
atzeman ezineko maitasun hori. Haren misterioa ezin hesituko da sekula, ez
formula dogmatikoetan, ez jakintsuen liburuetan. Ezin idatziko du inork ere
Jesusez behin betiko libururik. Jesusek erakarri eta erre egiten du, larritu
eta garbitu. Ezin jarraitu ahal izango dio inork ere Jesusi bihotza itzalirik
edo zaletasun epel edo aspertu batez.
Haren hitzak
sutan jartzen du bihotza. Adiskidetasunez eskaintzen die bere burua
zokoratuenei, esperantza pizten du prostituituengan eta konfiantza
mespretxatuenak diren bekatariengan, borroka egiten du gizakiari kaltegarri
zaion ororen kontra. Gerla egiten die formalismo erlijiosoei, gizatasunik
gabeko zorroztasunei eta legea hertsiki interpretatzeari. Ez ezerk, ez inork
kateatzen ahal du askatasuna ongia egiteko. Ezin jarraitu ahal izango diogu
inoiz ere ohikeria erlijiosoan edo «zuzenaren» konbentzionalismoan biziz.
Jesusek
piztu egiten ditu gatazkak, ez ditu itzaltzen. Ez da etorri sasi-patxada
ekartzera, baizik tirabira, aurkaritza eta banaketa. Egia esateko, geure
bihotzean berean sartzen du gatazka. Ezin babestu gara haren deiaren kontra,
erritu erlijiosoen edo jarduera sozialean ezkutuaren atzean. Ez gaitu babestuko
haren begiratutik inongo erlijiok. Ez gaitu askatuko haren erronkatik inongo
agnostizismok. Egian bizitzera deika ari zaigu Jesus eta egoismorik gabe
maitatzera.
Haren sua ez
da galdu heriotzaren ur sakonetan murgildu denean. Bizi berri batera pizturik,
haren Espirituak sutan jarraitzen du historia guztian barna. Lehen
jarraitzaileek sutan sentitu dute beren bihotzean, hura bidelagun dutela haren
hitzak entzutean.
Non senti
daiteke gaur egun Jesusen su hori? Non suma genezake haren askatasun
kreatzailearen indarra? Noiz da sutan gure bihotza haren Ebanjelioa onartzean?
Non bizi gara era grinatsuan haren urratsei jarraituz? Gure artean
kristau-fedea galtzen ari dela ematen duen arren, Jesusek mundura ekarritako
suan bizirik jarraitzen du errauspean. Ezin utzi dugu guztiz itzaltzen.
Bihotzean surik gabe, ezin da Jesusi jarraitu.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
SU EMATEA
Nahikoak
kristauak dira, sakonki sustraituta egoera sozial erosoan, kristautasuna,
aldatu gabe, legea eta ezarritako ordena mantentzeaz arduratu behar duen
erlijioa hartzeko joera dute.
Jesusen
ahoan entzutea, horregatik, hain arraro gertatzen da aipaturiko gonbidatzen
dutela, ez inmobilismora eta kontserbadorismora, baizik eta gizartearen
transformazio sakon eta erradikalera: Munduan su ematera eta nahiago nuke
etorri naiz jada erretzen ari zedin ... Bakea mundura ekartzera etorri naizenik
pentsatzen duzue? Ez, baizik eta zatiketa».
Jesus
hainbeste lohikeria, gezurra, bortizkeria eta bidegabekeria hondatzera
zuzendutako su bat dakarren norbait bezala ikusterik ez zaigu erraz gertatzen.
Era erradikalean, mundua ere eraldatzeko Espiritu gaia kontura aurka ipintzea
eta pertsonak banatzea.
Jesusengako
fededuna ez da egoeraren aurrean, lasaitasuna eta bake faltsua, trabak traba,
bilatuz, esten duen pertsona fatalista. Gaurko gauza-ordena ez da justifikatzen
duen immobilista, adore sortzaile eta solidarioarekin mundu hobeagatik lan egin
gabe. Ez da matxino bat ere, gaitzondoak mugituta, hark berak dena botatzen du
behean onartzeko lurrera bota dituen haietako lekua.
Jesus ulertu
duena bizi da eta jokatzen du pasioak eta erabateko aldaketan laguntzeko helburuak
mugiarazita. Kristau handiak «iraultza» darama bere bihotzean. «Estatu-kolpea»,
gobernuko edozein aldaketa, matxinada edo txanda politikoa, baizik eta gizarte
bidezkoagoko bilaketa ez den iraultza.
Maiz,
babesten dugun ordena, desordena da oraindik. Behartsu guztiei jateko ematea,
pertsona guztiarentzako bere eskubideak ezta ere ez bermatzea, gerrak ere ez
ezabatzea edo arma nuklearrak hondatzea ez dugulako lortu.
Bira
ekonomikoak baino iraultza sakonagoa behar dugu. Gizonen eta herrietako kontzientziak
eraldatzen dituen iraultza. H. Marcuse-k mundu bat behar dugula idazten zuen
konpetentzia, banakoen borroka batzuk beste batzuen kontra, iruzurrak,
krudelkeriak eta jada sarraskiak ez dezaten arrazoi izatea».
Jesusi
jarraitzen duena, suharki bilatuz bizi da Jesusek piztutako sua mundu honetan
gero eta gehiago erre dadila. Baina, lehenago ezerk transformazio erradikala
hari berari ez diola eskatzen. «Benetakoak diren kristauei eskatzen zaie
soilik. Hau iraultza da egiazki». (E. Mounier).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.