Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 21. Igandea (C)
EBANJELIOA
Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, eta Jainkoaren erreinuko
mahaikide izango.
+ Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 13,22-30
Jerusalemera bidean
zihoan Jesus, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakatsiz.
Batek esan zion:
– Jauna, gutxi izango al
dira salbatuko direnak?
Jesusek erantzun zuen:
– Saia zaitezte ate
estutik sartzen. Egia esan, askok sartu nahi izango dute, eta ezin izango.
Etxeko nagusiak jaiki
eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok behin eta berriro atea joko diozue,
«Ireki, Jauna» deiadarka, baina hark erantzungo dizue: «Ez dakit nongoak
zareten».
Orduan, honela hasiko
zatzaizkiote: «Zurekin jan eta edanak gara, eta zuk gure plazetan irakatsi izan
duzu». Baina hark erantzungo dizue: «Ez dakit nongoak zareten. Alde niregandik,
gaizkileok!»
Orduan, negarra eta
hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak
Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtiak ikustean.
Asko etorriko dira sortaldetik
eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide
izango.
«Begira, orain azkeneko
den zenbait, lehenengo izango da orduan, eta orain lehenengo den zenbait,
azkeneko».
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko abustuaren 21a
EZ DU BALIO EDOZEIN GAUZAK
Jesus
Jerusalemerantz doa. Haren ibilera ez da bere eginbehar erlijiosoak betetzera
tenplura doan erromesarena bezalakoa. Lukasek dakarrenez, «irakatsiz» zeharkatzen ditu Jesusek hiriak eta herrixkak. Badu
zerbait jende hari komunikatu beharra: Aita ona da Jainkoa, guztiei eskaintzen
die salbazioa. Guztiak gonbidatzen ditu haren barkazioa onar dezaten.
Guztiak
harriarazten ditu Jesusen mezuak. Pozak betetzen ditu bekatariak, Jainkoaren
atzeman ezineko onberatasunaz hitz egiten hari entzutean: berek ere espero
dezakete salbamena. Fariseuen alderdikoek, alabaina, kritikatu egiten dute
haren mezua; orobat zerga-biltzaileei, prostitutei eta bekatariei eskaintzen
dien harrera ona ere: ez ote da ari Jesus lasaikeria erlijioso eta moral
onartezin bati bide ematen?
Lukasek
dakarrenez, ezezagun batek eten du Jesusen ibilera eta zenbat salbatuko diren
galdetu dio: gutxik batzuk?, asko?, guztiak?, zuzenak bakarrik? Jesusek ez dio
zuzeneko erantzunik eman. Garrantzizkoa ez da zenbat jende salbatuko den.
Inporta duena bizitzan jarrera argia eta erantzulea izatea da, Jainko On horren
salbazioari harrera ona eskaintzeko. Guztiei esan die Jesusek: «Ahalegindu zaitezte ate estutik sartzen».
Horrela,
bere mezua lasaikeriarako gonbitetzat hartu dutenen erreakzioa errotik moztu
du. Aitari burla egitea izango litzateke lasaikeria hori. Salbamena ez da
Aitagandik axolagabe hartzen den zerbait. Ez da hautatu batzuen pribilegioa
ere. Ez da aski Abrahamen seme edo alaba izatea. Ez da aski Mesias ezagutu izana.
Jainkoaren
salbamenari harrera ona egiteko, beharrezkoa da ahalegina, borroka, Aita
imitatzea, haren barkazioan konfiantza izatea. Jesusek ez dakar beherapenik
horretaz guztiaz: «Izan errukitsu zuen
Aita errukitsu den bezala»; «ez inor epaitu eta ez zaituzte Jainkoak epaituko»;
«barkatu hirurogeita hamarretan zazpi aldiz» zuen Aitak bezala; «bilatu
Jainkoaren erregetza eta haren zuzentasuna».
«Ate estutik sartzea» delako gonbit hori zuzen ulertzeko, Joanen ebanjelioan
irakur ditzakegun Jesusen hitz hauek hartu behar ditugu gogoan: «Neu naiz atea; norbait nigandik sartzen
bada, salbatuko da» (Joan 10,9). Ate estutik sartze hori «Jesusi jarraitzea» da, hura bezala
bizitzen ikastea; haren gurutzea leporatzea eta hura berpiztu duen Aitagan
konfiantza izatea.
Jesusi
jarraitze honetan, ez du balio edozein gauzak, ez dira guztiak gauza bera;
leial erantzun behar zaio Aitaren maitasunari. Jesusek eskatzen duena ez da
legekeriazko zorrozkeria, baizik Jainkoa eta haurridea errotik maitatzea.
Hargatik, haren deia eskakizun-iturri da, baina ez estutasun-iturri. Beti
irekia den atea da Jesu Kristo. Ezin du itxi inork. Geuk bakarrik itxiko dugu,
haren barkazioari atea ixten badiogu.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko abustuaren 25ea
KONFIANTZA, BAI. ARINKERIA, EZ
Gizarte
modernoa gero eta indar handiagoz ari da ezartzen biziera jakin bat,
berehalakoaren pragmatismoak markatua. Ozta-ozta dute interesik bizitzako
galdera handiek. Ez dugu jada ez ziurtasun sendorik, ez konbentzimendu sakonik.
Apurka apurka, izaki hutsal ari gara bihurtzen, topikoz beteriko, unean uneko
ongizatea eta segurtasuna baino harago, gure eguneroko bizitza arnastu
lezaketen barne-funtsik eta idealik gabeko.
Guztiz
esanguratsua da behatzea kristau ez gutxik duen jarrera orokortua «betiko
salbamenaren» arazoari dagokionez, duela oso gutxi hartaraino kezkatzen
zuelarik; aski jendek ezabatu egin du arazo hori bere kontzientziatik; batzuk,
ezin dakigu zein arrazoiz, «azken zoriontsu» baten eskubidedun sentitzen dira;
beste batzuek ez dute gogoratu nahi halako kaltea egin dien esperientzia
erlijiosorik.
Lukasen
kontakizunaren arabera, ezezagun batek gizarte erlijioso hartan ohikoa zen
galdera hau egin dio Jesusi: «Gutxi al dira salbatuko direnak?» Jesusek ez dio
erantzun galderari zuzenean. Ez du gustuko horrelako arazo antzuren inguruan
espekulatzea, garaiko maisu batzuek oso atsegin bazuten ere. Zuzenean, hondora
doa eta funtsezkora: nola jokatu behar dugu Jainkoak guztiei eskaintzen digun
salbaziotik kanpo ez gelditzeko?
«Saia
zaitezte ate estutik sartzen». Hauek dira esan dizkien lehen hitzak. Jainkoak
guztiei ireki dizkigu betiko biziaren ateak, baina saiatu eta ahalegindu
beharra dugu hartatik sartzeko. Hau da jarrera sanoa. Jainkoagan konfiantza,
bai; arinkeriarik, ardura-ezik, sasi-segurtasunik, ez.
Hau
azpimarratzen du Jesusek batik bat: ez gaitezela engaina sasi-segurtasunarekin.
Ez da aski Israel herriko izatea; ez da aski Jesus bera ezagutu izana Galileako
bideetan. Funtsezkoa, orain berean sartzea da Jainkoaren erreinuan eta haren
zuzentasunean. Izatez, azken jaiotordutik kanpo geldituko direnak, hitzez hitz,
«injustizia praktikatzen dutenak dira».
Konfiantza
eta erantzukizuna ukaitera gonbidatu gaitu Jesusek. Jainkoaren erreinuko azken
jaiotorduan ez dira eseriko Israelgo patriarkak eta profetak bakarrik. Han
egongo dira munduko zoko guztietatik etorritako paganoak ere. Barruan egotea
ala kanpoan egotea, Jainkoak guztiei eskaintzen digun salbazioari bakoitzak
ematen dion erantzunaren baitan dagoke.
Esaera
batekin laburtu du Jesusek bere mezua. Jainkoaren erreinuari dagokionez,
«badira azkenak lehenengo izango direnak, eta lehenengoak azken izango
direnak». Argia da Jesusen oharpena. Gerta liteke, onartua izango den
segurtasuna duenik kanpoan gelditzea. Eta gerta liteke, itxuraz kanpoan
geldituko dela ematen duenik barruan gelditzea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2010ko abustuaren 22a
EZ DU BALIO EDOZEIN GAUZAK
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.