Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren Epifania (A)
EBANJELIOA
Sortaldetik Erregeari gurtzera gatoz.
+
Mateo 2, 1-12
Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes
erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren
Jerusalemen, galdezka:
–Non da juduen errege jaioberria? Haren
izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.
Berri honekin larritu egin zen Herodes
erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere. Orduan, herriko apaizburu eta
lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien.
Haiek erantzun zioten:
–Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen
profetak:
Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez,
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko dueña .
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko dueña .
Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean
deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. Gero, Belenera bidali
zituen, esanez: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren,
adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
Erregearen hitz hauek
entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta
biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien, haurra zegoen toki gainean
gelditu arte.
Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria
bere amarekin eta, ahuspezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz,
esku-erakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra .
Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra
ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko urtarrilaren 6a
ARGIARI ERANTZUN
Paul Tillich
teologo handiaren arabera, gizaki modernoaren tragedia handia sakontasunaren
alderdia galdu izanean datza. Gizakia jada ez da gai nondik datorren eta nora
doan galdetzeko. Ez daki galdetzen zer egiten duen eta bere buruaz zer egin behar
duen, bere jaiotzaren eta bere heriotzaren arteko tarte labur honetan.
Galdera
hauei gaur egungo gizon-emakume askok ez die jada erantzunik ematen. Are
gehiago, planteatu ere ez ditu egiten «sakontasunaren alderdi hori» jada galdua
duelako. Gaur egungo belaunaldiek ez dute jada adorerik arazo hauek
planteatzeko, iraganeko belaunaldiek planteatu izan dituzten seriotasun eta
sakontasunez. Nahiago dute ilunpean ibiltzen segi.
Horregatik,
geure garai honetan berriro gogora ekarri beharra dugu hau: fededun izatea,
beste ezer baino lehen, sutsuki galdera egitea dela geure bizitzaren zentzuaz
eta erantzunari irekirik egotea, nahiz ez ikusi artean argi eta zehatz.
Magoen
kontakizuna, Eliz Gurasoen ustetan, pertsona batzuek eman diguten etsenplu
handia izan da; hain zuzen, paganismoaren lainopean bizirik ere, federa dei
egiten zien argiari leial erantzuteko gai izan ziren. Beren jardueraz,
Kristoganako bideari leial ekiteko deia entzutera estu gonbidatzen gaituzten
pertsonak dira.
Geure
bizitza eskuarki existentziaren azalean gauzatu ohi dugu. Zeregin, harreman,
arazo, topaketa, askotariko betebeharrek harat-honat garabiltzate, eta bizitza
aurrera doakigu une bakoitza egin, esan, ikusi edo antolatu beharreko zerbaitez
betez.
Horrela,
arriskua izan ohi dugu geure nortasuna bera ere galtzeko, beste gauza askoren
arten gauza bat gehiago izateko eta norantz jo jakin gabe bide eginez
bizitzeko. Ba ote da gure bizitza norabidetzeko gai den argirik? Ba ote da gure
gurari eta ametsik sakon-sakonentzako erantzunik? Kristau-fedea bizitzetik,
bada erantzun bat. Argi horrek distira dagi jada Betleemen jaiotako Haur
horrengan.
Garrantzizko
gauza, ilunpean bizi garela konturatzea da, galdua dugula bizitzaren oinarrizko
zentzua. Hau aitortzen duena ez dagoke jada urrun bide zuzenaren bila hastetik.
Oxala, geure
egunerokotasunean galdua ez bagenu irekirik bizitzeko gaitasuna, dela gure
bizitza argitzen ahal lukeen edozein argiri, dela gure bizitzari sakontasuna
ematen ahal liokeen edozein deiri.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ikusi ere:
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.