Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 5. Igandea (A)
EBANJELIOA
Zuek
zarete munduarentzat argia.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 5, 13-16
Orduan, Jesusek esan zioten bere
ikasleei:
«Zuek zarete munduarentzat gatza.
Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio,
botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
«Zuek
zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.
Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik,
etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar
du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko otsailaren 5ea
IRTEN PERIFERIARA
Bi irudi
ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere
jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan
beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor
bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz»
izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».
«Lurraren
gatz zarete zuek». Galileako jende xumeak berez atzeman du Jesusen hizkuntza.
Mundu guztiak daki gatza, batez ere, janari gustua emateko dela eta janaria
usteltzetik gordetzeko. Modu berean, Jesusen ikasleek jendeari bizitza
ahogozatzera eragin behar diote, usteltzen utzi gabe.
«Munduaren
argi zarete zuek». Eguzkiaren argirik gabe, mundua ilunpean gelditzen da, eta
ezin izaten dugu norabidetu eta bizitzaz gozatu, ilunpean. Alabaina, Jesusen
ikasleek eskain dezakete behar dugun argia, norabidetzeko, bizitzaren azken
zentzuan sakontzeko eta esperantzaz bide egiteko.
Bi metafora horiek bat datoz
garrantzizko puntu batean. Gatza, ontzi batean aparte baldin badago, ez da
ezertarako on. Elikagaien artean jarri eta janariarekin nahasten denean
bakarrik ematen ahal dio gustua jaten dugunari. Gauza bera gertatzen da
argiarekin ere. Itxian eta ezkutuan badago, ezin argitzen ahal du inor.
Ilunpean direnekin dagoenean bakarrik argitzen eta norabidetzen ahal du.
Mundutik aparte legokeen Eliza bat ezin izaten ahal litzateke, ez gatz, ez
argi.
Frantzisko aita santuak ikusten
du gaur egungo Eliza bere baitan itxirik dagoela, beldurrak sorgorturik, eta
urrunegi arazo eta sufrimenduetatik, bizitza modernoari gustua eman ahal izateko
eta Ebanjelioaren zinezko argia eskaini ahal izateko. Bat-batekoa izan du bere
erreakzioa Aita Santuak: «Periferiara irten beharrean gara».
Behin eta berriz dio: «Nahiago
dut kalera irteteagatik elbarria, zauritua eta zikindua den Eliza bat, itxia eta
bere segurtasunari atxikitzearen aitzakiaz eta eroso bizi nahi izateagatik
gaixo den Eliza bat baino. Ez dut gogoko erdigune izateaz arduratzen den eta,
ondorioz, obsesio- eta prozedura-sare batean harrapatua gertatzen den Eliza
bat».
Kristau guztiei doakie
Frantziskoren deia. «Ezin geldi gintezke lasai geure elizen barnean, itxarote
zurrunean». «Bestearen aurpegiarekin topo egitearen arriskua bizitzera
gonbidatzen gaitu Ebanjelioak beti». Berak «topo egitearen kultura» deitzen
duen hori sarrarazi nahi du Elizan Aita Santuak. Konbentziturik dago «Elizak
gaur egun gaitasun hau behar duela: zauriak sendatzeko eta bihotzei berotasuna
emateko gaitasuna».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko otsailaren 9a
IRTEN
PERIFERIARA
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko otsailaren 6a
GATZA ETA
ARGIA
Ikasleek zoriontasunak bizi
badituzte, eragina izango du gizartean haien bizierak. Jesusek berak esan die
hori, ezin ahantzizko bi metafora z baliatuz. Erromak kontrolatzen duen inperio
boteretsu hartan talde ezdeusa ematen duten arren, «gatz izango dira lurrean»
eta «argi munduan».
Ez ote da hori uste barregarria?
Baina Jesusek berak argitu die nola gerta daitekeen. Gatzak ez du ematen gauza
handia denik; baina bere ondorioak izaten hasten da, hain juxtu, janariarekin
nahastu eta ezkutatu egiten dela ematen duenean. Gauza bera gertatzen da argi
bat pizten denean: soilik, ilunpean jartzean egiten ahal du argi.
Jesusek ez du buruan mundutik
aparte bizi den Eliza bat, bere erritu eta irakaspenetan ezkutatua, bere
zilborrari eta arazoei begira bizi dena. Jesusek jarraitzaile-talde bat
tartekatu nahi izan du giza historian, zoriontasunak biziz bizitza eraldatzeko
gai den talde bat.
Guztiek dakigu zertarako izan ohi
den gatza. Alde batetik, janariei ez die uzten galtzen. Bestetik, gustua ematen
die eta guk hobeto dastatu ahal izatea egiten du. Jatekoak onak dira, baina
galdu daitezke; badute gustua, zaporea, baina graziarik gabeko gertatzen ahal
zaizkigu. Gatza behar izaten dute.
Mundua ez da gaiztoa, baina
galbidean jar dezakegu. Bizitzak badu bere gustua, baina graziarik gabeko gerta
dakiguke eta gozorik gabeko. Zoriontasunak bizi dituen Elizak gizartea galdu ez
dadin parte hartzen du, gehiago gizagabetu ez dadin. Haren ebanjelioa bizi duten Jesusen ikasleek
biziaren benetako esanahia aurkitzen laguntzen dute.
Bada, alegia, arazo bat eta
jakinaren gainean jarri ditu Jesusek bere ikasleak. Gatza gezatzen bada, ez da
ezertarako on. Ikasleek beren ebanjelio-nortasuna galtzen badute, ezin emango
dute Jesusek nahi lukeen fruiturik. Kristautasuna galtzen uzten da. Eliza
desegina gertatzen da. Kristauak alferrik daudeke gizartean.
Gauza bera argiarekin. Guztiok
dakigu argitasuna sortzeko dela. Kristauek biziak duen esanahirik hondokoena
argitzen dute, baldin eta jendeak haiengan zoriontasunen «egintzak» ikus baditzake. Hargatik, ezin bizi daitezke
ezkutuan. Halere, ez dute jardun behar
jendeak ikus ditzan. Beren bizieraz argitasuna azaleratu behar dute gizartean,
zeruko Aitaren benetako aurpegia ikusi ahal dadin.
Ez da zilegi Elizaz baliatzea
geure gustuak eta lehentasunak asetzeko. Jesusek Eliza gatz eta argi izan dadin
nahi izan du. Ebanjelizatzea ez datza gaur egungo sekulartasunari mundutar
estrategiez aurre egitean. Are gutxiago Eliza «kontra-gizarte» bihurtzean.
Soilik, ebanjelioa bizi duen Elizak erantzun diezaioke Jesusen jatorrizko
desirari.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.