Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 4. Igandea (A)
EBANJELIOA
Zorionekoak bihotzez behartsu direnak.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 5, 1-12a
Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen.
Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien
irakasten:
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek
baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu
Jainkoak kontsolatuko.
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira
jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko
gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu
Jainkoak erruki izango.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute
ikusiko Jainkoa.
«Zorionekoak
bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
«Zorionekoak
Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak zuek,
niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka
erabiliko zaituztetenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria
zeruan.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko urtarrilaren 29a
ELIZA EBANJELIKOAGO BAT
Zoriontasunak
idaztean, Mateok, Lukasek ez bezala, Jesusen jarraitzaileak izan behar dituen
ezaugarriak adieraztea du gogoan. Horra zergatik duten zoriontasun horiek
hartarainoko garrantzia guretzat, gizarte sekularizatu batean Elizak bere
izaeraren bila jardun behar duen garai honetan.
Ezin
proposatu da nolanahi Jesusen Berri Ona. Ebanjelioa beronen araberako
jarreratik bakarrik zabal daiteke. Aitarengana erromes doan bitartean Elizak
izan behar duen jarreraren espiritua agertzen digute zoriontasunek. Norberaren
eta elkartearen konbertsio-jarreraz entzun behar ditugu. Horrela bakarrik ibil
gintezke etorkizunerako bidean.
Zorionekoa
«gogoz pobre» eta bihotz-xume den Eliza, jauntxokeriarik eta harrokeriarik
gabe, aberastasunik eta distirarik gabe diharduena, sostengu guztia Jesusen
aginpide apala duena. Halakoarena da Jainkoaren erreinua.
Zorionekoa
negar dagitenekin «negar dagien» Eliza, pribilegioak eta boterea kentzen
dizkiotenean sufritzen duena, hobeto partekatu ahal izango baitu galtzaileen
zoria eta Jesusena berarena. Egun batean Jainkoak kontsolatuko du.
Zorionekoa
bere burua indarrez, bortxaz eta jendea mendean hartuz ezartzeari uko egin dion
Eliza, beti bere Maisu eta Jaunaren otzantasuna biziz. Egun batean agindutako
lurra heredatuko du.
Zorionekoa
bere baitan eta mundu osoan «zuzenaren gose eta egarri den Eliza; bilatuko du
bere konbertsio propioa eta lan egingo du bizitza duinago eta zuzenago baten
alde gizon-emakume guztientzat, azkenak direnei lehentasuna emanez. Halakoaren
antsia aseko du Jainkoak.
Zorionekoa
Eliza gupidatsua, zorroztasunari uko egin eta errukia nahiago duena
sakrifizioak baino; halakoak harrera eskainiko die bekatariei eta ez die
ezkutatuko Jesusen Berri Ona. Berak Jainkoaren errukia eskuratuko du.
Zorionekoa
«bihotz garbiko» eta jokabide gardeneko Eliza, bere bekatuak ezkutatzen ez
dituena, ezkutukeria eta anbiguotasuna sustatzen ez dituena; izan ere, Jesusen
egiaren bidea egingo du. Egun batean ikusiko du Jainkoa.
Zorionekoa
Eliza, «bakearen alde lan egiten duena» eta gerlaren aurka borroka egiten,
bihotzak bateratzen eta kidetasuna ereiten duena; izan ere, munduak ezin eman
duen Jesusen bakea kutsatuko du. Jainkoaren alaba izango da.
Zorionekoa
Eliza, zuzentasuna dela-eta etsaitasuna eta pertsekuzioa jasaten dituena,
martiritzari uko egin gabe; jakingo baitu biktimekin negar egiten eta ezagutuko
baitu Jesusen gurutzea. Halakoarena da Jainkoaren erreinua.
Gaur egungo
gizartea ezagutu beharrean da zoriontasunen espiritu honek ukitutako
kristau-elkarteak. Eliza ebanjelikoak bakarrik du aginpiderik eta
sinesgarritasunik Jesusen aurpegia gaur egungo gizon-emakumeei azaltzeko.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko otsailaren 2a
ELIZA EBANJELIKOAGO BAT
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urtarrilaren 30a
ELIZA EBANJELIKOAGO BAT
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.