Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
5. Pazko Igandea (A)
EBANJELIOA
Neu naiz bidea, egia
eta bizia.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik 14, 1-12
Egun hartan, Jesusek bere ikaslei esan zien:
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta
sinetsi niregan ere. Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz,
esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia
prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen
lekuan zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
Tomasek esan zion:
–Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin
bidea?
Jesusek erantzun:
–Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor
Aitarengana joan nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita
ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere
ikusi duzue.
Orduan, Felipek esan zion:
–Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
Jesusek erantzun:
–Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez
nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts
iezaguzu Aita?» Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita
nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi
den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Sinets iezadazue: ni
Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten
ditudan egintzengatik. Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik
egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni
Aitarengana bainoa.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko maiatzaren 14a
BIDEA
Azken Afaria
bukatzean, ikasleak sumatzen hasi dira, Jesus ez dutela jada berekin luzerako
izango. Judas presaka irtetea, Pedrok laster ukatuko duela iragartzea, Jesusen
hitzak laster joango dela esanez: horrek guztiek utzi ditu koloka eta larri.
Zer izango da beraiez?
Jabetu da
Jesus haien tristuraz eta nahasmenduaz. Bihotza hunkitu dio horrek. Bere buruaz
eta datorkionaz ahazturik, ikasleei bihotz ematen ahalegindu da: «Ez dadila
larritu zuen bihotza; sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere». Geroago,
hizketan ari direla, aitorpen hau egin die Jesusek: «Ni naiz bidea, egia eta
bizia. Ezin joan da inor Aitagana, nire bidez ez bada». Ez dute ahaztu behar
hori sekula.
«Ni naiz
bidea». Oso gutxi ez direnen arazoa, ez da bidea galdurik edo bide okerretik
ibiltzea. Besterik gabe, biderik gabe bizi izatea dute arazoa, labirinto
antzeko batean galdurik: aurrera eta atzera ibiliz mila bidetan, unean uneko
esloganek eta modek kanpotik esaten dietenei jarraiki.
Eta, zer
egin lezake gizon edo emakume batek biderik gabe dagoenean? Norengana jo
lezake? Nora joan liteke? Jesusengana hurbiltzen bada, aurkituko duena, ez da
izango erlijio bat, baizik bide bat. Batzuetan, fedez egingo du aurrera; beste
batzuetan zailtasunekin egingo du topo; are gehiago, atzera ere egin lezake,
baina bide zuzenean dabil, Aitagana daraman bidean. Horixe da Jesusen promesa.
«Ni naiz
egia”. Hitz hauek gonbit eskandalagarri dira belarri modernoentzat. Den guztia
ez da mugatzen arrazoiaren mailara. Teoria zientifikoak ez du berekin egia
osoa. Errealitatearen azken misterioa ezin atzeman daiteke analisi
sofistikatuenen bidez. Errealitatearen azken misterioa begi aurrean duela bizi
behar du gizakiak.
Azken
Misterio horretara gidatzen eta hurbiltzen gaituen bide bezala aurkeztu zaigu
Jesus. Jainkoak ez du inor derrigortzen. Inor ez du behartzen proben eta
ebidentzien bidez. Azken Misterio hori isiltasun da eta errespetuzko erakarpen.
Jesus da bere Ontasunera ireki gaitzakeen bidea.
«Ni naiz
bizia». Gure bizitza eraldatuz joan daiteke Jesus. Ez urruneko maisu bat
bezala, gizadiari jakinduria miresgarriko altxor bat utzia dion maisu bat
bezala, baizik eta bizi den norbait bezala, geure izatearen hondo-hondoan, bizi
berri baten hazia ereiten digun norbait bezala.
Jesusen
egintza hori, gure baitan, era lau eta isilean gauzatzen da ia beti. Fededunak
berak ere sumatu bakarrik egiten du atzeman ezineko presentzia bat. Batzuetan,
alabaina, ziurtasunak betetzen gaitu, gorde ezineko pozak, erabateko
konfiantzak: bada Jainkoa, maite gaitu, dena da posible, baita betiko bizia
ere. Ezin ulertuko dugu kristau-fedea, Jesus onartzen ez badugu bide, egia eta
bizi bezala.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko maiatzaren 18a
BIDEA
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko maiatzaren 22a
EZ ZAITEZTE GELDITU JESUS GABE
Azken
Afaria bukatzean, bereei agur esaten hasi da Jesus: jada ez da izango luzaro
haiekin. Ikasleak nahasirik, zur eta lur gelditu dira. Argiro hitz egin ez dien
arren, guztiek izan dute susmoa herioak laster eramango duela beren artetik.
Eta, hura gabe, zer egin behar dute?
Lur
jota ikusi ditu Jesusek. Haiek fedean indartzeko garaia da, Jainkoagan beste
era batean sinesten erakutsiz: «Ez dadila koloka jarri zuen bihotza.
Sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere». Jainkoagan konfiantza izaten
jarraitu behar dute, baina aurrerantzean Jesusengan ere sinetsi behar dute,
hura baita biderik hobena Jainkoagan sinesteko.
Jesusek,
gero, beste horizonte bat agertu die. Haren heriotzak ez du hondoratu behar
fedea. Izatez, berak Aitaren misteriorako bidea hartzeko utziko ditu. Baina ez
da ahaztuko haietaz. Gogoan izango ditu. Tokia prestatuko die Aitaren etxean
eta egun batean itzuliko da haiek berekin eramateko. Azkenean berriro
elkarrekin egongo dira betiko!
Ikasleei
oso zail gertatu zaie halako gauza handios batean sinestea. Beren bihotzean era
guztietako duda-mudak eta galderak sortu zaizkie. Antzeko zerbait gertatzen
zaigu guri ere: Ez ote da hau guztia amets eder bat? Ez ote da ilusio
engainagarri bat? Nork garantiza diezaguke halako zoria? Tomasek, betiko bere
zentzu errealistaz, galdera bat egin dio: Nolatan jakin dezakegu Jainkoaren
misteriorako bide hori?
Ustekabeko
erronka da Jesusen erantzun hau: «Neu naiz bidea, egia eta bizia».
Erlijioen historian ez da ageri honelako baieztapen ausarditsurik. Bere burua
eskaini digu Jesusek, Jainko Aitaren misteriorantz egin behar dugun bidetzat.
Jesusek agertzen ahal digu bizitzaren azken sekretua. Jesusek komunikatzen ahal
digu giza bihotzak antsiatzen duen bizi betea.
Asko
dira gaur egun, Jainkoagana jotzeko, biderik gabe gelditu diren
gizon-emakumeak. Ez dira ateo. Inoiz ez dute ukatu Jainkoa beren bizitzan era
kontzientean. Berek ere ez dakite sinesten duten ala ez. Soilki, Eliza alde
batera utzi badute, hartan bide erakargarririk aurkitu ez dutelako izan da;
alegia, fededunek «Jainkoa» deitzen dugun bizitzaren azken misterio hori
gustura bilatzeko, Elizan bide erakargarririk aurkitu ez dutelako.
Eliza uztean, batzuek aldi berean
Jesus ere utzi dute. Lerro apal hauen bidez, jada aski jendek susmatzen duen
zerbait esan nahi dizuet. Eliza
baino handiagoa da Jesus, askoz gehiago. Ez ezazue nahasi Kristo kristauekin.
Ez ezazue nahasi Jesusen ebanjelioa gure hitzaldiekin. Dena uzten baduzue ere,
ez zaitezte gelditu Jesus gabe. Harengan aurkituko duzue bidea, egia eta bizia,
guk zuei agertzen jakin ez duguna. Harritzeko modukoa gerta
dakizueke Jesus.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.