Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 14. Igandea (A)
EBANJELIOA
Gozoa eta
bihotz-apala naiz.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Mateoren liburutik 11, 25-30
Behin batean, Jesus honela mintzatu zen:
«Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei
ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu.
Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu
gogoko.
«Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork
ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak
baizik eta Semeak agertu nahi dionak.
«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok,
eta neuk emango dizuet atseden. Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik,
gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;
eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko uztailaren 9a
JESUSEN HIRU DEI
Mateoren
ebanjelioak Jesusen hiru dei jaso ditu. Haren jarraitzaileok arretaz entzun
beharrekoak. Izan ere, eraldatzen ahal baitute gure elkarteetako sektore
batzuetan arnasten den giroa, etsipen, neke, asperraldizko giroa.
«Zatozte
nigana nekaturik eta larri bizi zaren guztiok. Nik neuk lasaituko zaituztet».
Hauxe da lehenengo deia. Erlijioa zama astun bezala bizi dutenentzat da. Ez
dira gutxi beren kontzientziak estuturik dituen kristauak. Ez dira bekatari
handi. Soil-soilik, honela hezi dituzte: beren bekatua beti begi aurrean
izateko, eta ez dute ezagutzen Jainkoaren etengabeko barkazioaren poza.
Jesusekin topo egiten badute, arindurik sentituko dira.
Bada beste
kristau-talde bat ere: erlijioa, ahitua den tradizio bezala bizi duena.
Jesusekin topo egiten badute, Jainkoarekin gustura bizitzen ikasiko dute. Gaur
ezagutzen ez duten barne poza aurkituko dute. Jesusi jarraituko diote, ez
obligazioz, baizik hark erakartzen dituelako.
«Hartu nire
uztarria, eraman erraza baita eta arina nire zama». Hauxe da bigarren deia.
Jesusek ez du inor estutzen. Aitzitik, gugan den alderik hobena liberatu egiten
du; izan ere, bizitza gizakoiago, duinago eta sanoago eginez bizitzea
proposatzen digu. Ez da erraza bizitzeko hori baino era biziago bat aurkitzea.
Jesusek
liberatu egiten gaitu ikaratik eta estutasunetik, eta ez ditu eragiten; gure
askatasuna hazarazi egiten du, eta ez gure morroi-mirabetza; konfiantza
esnatzen du gu baitan, eta ez tristura; maitasunerantz erakartzen gaitu, eta ez
lege eta arauetarantz. On eginez bizitzeko gonbita egiten digu.
«Ikasi
nigandik, bihotzez otzana eta apala naizela, eta izango duzue atsedenik». Hauxe
da hirugarren deia. Bera bezala bizitzen ikasi behar dugu Jesusengandik. Jesus
ez datorkigu geure bizitza korapilatzera. Argiago eta xumeago bihurtzen du,
umilago eta sanoago. Atsedena eskaintzen digu. Ez die sekula proposatzen bere
ikasleei berak bizi izan ez duen ezer. Berari jarraitu, berak egin duen bide
beretik jarraitzeko eskatzen digu. Horregatik, ondo asko ezagut ditzake gure
zailtasunak eta ahaleginak; horregatik, barka ditzake gure trakeskeriak eta
erroreak, beti ere jaikitzeko animoa emanez.
Honetara
bildu behar ditugu geure ahaleginak: Jesusekin bizi-harremanak eragitera,
arnasa-, atseden- eta bake-premia duten hainbat eta hainbat
gizon-emakumerengan. Tristura sentitzen dut ikustean, hain juxtu ere erlijioa
ulertzeko eta bizitzeko erak daramala aski jende, kasik ezinbestean, Jesusengan
konfiantzarik ez izateko esperientziara. Gogora datorkit hainbat eta hainbat
jende, Elizaren barnean nahiz kanpoan, «galdurik» bizi dena, zein ate jo ez
dakiela. Badakit, Jesus izan litekeela albiste handia halako jendearentzat.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko uztailaren 6a
JESUSEN HIRU DEI
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko uztailaren 3a
HERRI
XUMEA
Jesusek ez zuen izan arazorik
jende xumearekin. Herriak aise egiten
zuen Jesusekin bat. Familia aurrera ateratzeko bere lurrak landuz bizi zen
jende umil hark pozik onartzen zuen Jainko Aitaz ematen zion mezua: bere seme-alaba guztiez arduratsu
zela, batez ere bazter utziak zirenez.
Ezgaituenak
Jesusen bedeinkazio bila ibili ohi ziren: haren inguruan askoz hurbilago
sumatzen zuten zeruko Aita. Emakumeek barruntatzen zuten Jesusek esaten zuen
bezala maitatzen dituela Jainkoak bere seme-alabak: ama baten bihotzez.
Herria
konturatu zen berek behar zuten Jainkoa agertzen ari zitzaiela Jesus; hain
zuzen ere, Jainkoaz hitz egiten zuen moduaz, bere izateko eraz eta pobreen eta
beharrean zirenen aurrean zuen jarreraz. Aitaren hurbiltasun salbatzailea
sumatzen zuten Jesusengan.
«Adituen» jarrera
bestelakoa zen. Herri xumeari poza ematen dionak gogaitu egiten ditu halako
aditu haiek. Lege-maisuek ezin ulertu dute nolatan kezkatzen den Jesus
hainbeste sufrimenduaz eta hain gutxi larunbata betetzeaz. Jerusalemgo buruzagi
erlijiosoek errezeloz begiratzen diote: Jesusek hots egiten duen Jainko Aita ez
da Berri On, baizik arrisku haien erlijioarentzat.
Jesusentzat, bere mezuarekiko
erreakzio desberdin hau ez da ustekabekoa. Aitari hori iruditu zaio hoberena.
Horregatik, eskerrak damaizkio guztien aurrean: «Aita, zeruko eta lurreko Jauna, eskerrak damaizkizut gauza hauek
jakintsuei eta adituei ezkutatu eta jende xumeari ezagutzera eman dizkiozulako.
Bai, Aita, hobeto iruditu zaizu hori».
Gaur ere beste inork baino hobeto
atzematen du Ebanjelioa jende xumeak. Ez du arazorik Jesusekin bat egiteko.
Erlijio-kontuan «adituak» direnei baino gehiago agertzen zaio Aita. Jesusez
hitz egiten entzuten dutenean, berez bezala jartzen dute konfiantza harengan.
Gaur, esateko, garrantzizkoa den
guztia eliz hierarkiaren baitan pentsatzen eta erabakitzen da, herri xumea
kontuan izan gabe eta urrun utziz. Halere, ezer gutxi egin ahal izango da
berririk eta onik etorkizuneko kristautasunarentzat herri xume hori gabe. Herri
horrek egingo digu tira Eliza ebanjelikoago baterantz, eta ez teologokoek, ez
buruzagi erlijiosoek.
Herri sinestedunaren baitan den
potentzial ebanjelikoa berraurkitu beharra dugu. Kristau xume askok
Kristorekiko atxikimendua modu ebanjelikoagoan bizi beharra ikusten, desiratzen
eta eskatzen dute, Jesusen Espirituak biziberrituan den Elizan. Ebanjelio
gehiago eta irakaspen gutxiago ari zaigu eskatzen. Funtsezkoa ari zaigu
eskatzen, eta ez axaleko gauzak.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko uztailaren 6a
JESUSEN
HIRU DEI
Behin
batean ezustekoa eman zion Jesusek jendeari, Jainkoari eskerrak ematen ikusi
baitzuten; alde batetik, Galileako jende xumearen artean arrakasta izan zuelako
eta, bestetik, lege-maisuen, idazkarien eta apaizen artean porrota izan
zuelako. «Eskerrak zuri, Aita,…gauza hauek jende jakintsu eta adituari
ezkutatu eta jende xumeari agertu dizkiozulako». Pozik ageri da Jesus. «Bai, Aita, hobeto iruditu
zaizu hori». Hori da «gauzak» agertzeko Jainkoak duen moldea.
Jende
xume eta ezjakina, eskola handirik izateko aukerarik izan ez duena, tenpluko
erlijioaren baitan ezdeus bat dena: horixe da bihotz garbiz Jainkoari irekitzen
ari zaiona. Prest daude Jesusek eskolatu ditzan. Jesusen bidez ari zaie Aita
bere maitasuna agertzen. Beste inork ez bezala ulertu dute horiek Jesus.
Alderantziz,
«jakintsuek eta adituek» ez dio Jesusi ezer ulertu. Beren ikusmolde
jakintsua dute Jainkoaz eta erlijioaz. Dena dakitelakoan daude. Ezin dute ikasi
Jesusengandik ezer berririk. Beren ikusmen itxiak eta bihotz gogortuak eragotzi
egin diete bere Semearen bidez Aitak eskaini dien errebelaziori irekitzea.
Jesusek
bukatu du bere otoitza, baina «jende xumeagan» pentsatzen jarraitzen du.
Seforisko eta Tiberiadesko boteretsuek zapaldurik dauzkate, eta tenpluan ez
dute aurkitzen zerk arindurik. Bizitza gogorra bizi dute, eta «adituek»
eskaintzen dieten dotrinak are gogorragoa eta zailagoa egiten die. Hiru dei
egin dizkie Jesusek.
«Zatozte
nigana nekaturik eta zamaturik zaudeten guztiok». Lehenengo deia da. Erlijioa zamatzat daukaten
guztiei doakien deia, salbazioaren poza atzematea eragozten dieten dotrinek
zamaturik bizi direnei doakien deia da. Jesusekin bizi badira, berehala
sumatuko dute arintze bat; «Nik arinduko zaituztet».
«Hartu
nire uztarria…eramateko erraza baita, eta arina nire zama». Bigarren deia
da. Trukatu egin behar da uztarria. Alde batera utzi «jakintsuena eta
adituena», astuna baita eramateko, eta Jesusena hartu, bizitza
eramangarriago egiten baitu. Kontua ez da Jesusek gutxiago eskatzen duela.
Gehiago eskatzen baitu, baina beste era batean. Funtsezkoa eskatzen du Jesusek:
pertsonari kalte egiten dionetik askatzen duen maitasuna.
«Ikasi
nigandik, otzana eta bihotz-apala bainaiz». Hirugarren
deia da. Legea betetzen ikasi behar da eta erlijioa haren espirituaren arabera
bizitzen. Jesus ez da etorri bizitza «korapilatzera», sinpleago eta
apalago bihurtu du. Ez du zapaltzen. Baizik eta askatu egiten du, era duinagoan
eta gizatarragoan bizi ahal izateko. «Atsedena» da harekin topo egitea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.