Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 1. Igandea (B)
EBANJELIOA
Egon zain,
beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 13,33-37
Egun haietan, Jesusek bere ikasleei esan
zioten: «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den.
Gizon bat urrutira doanean bezala da:
morroien gain uzten du bere etxea, bakoitzari bere lana emanez, eta zain
egoteko agintzen dio atezainari.
«Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna
noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean. Ez
zaitzatela ustekabean etorri eta lotan aurki. Zuei esaten dizuedan hau,
denentzat esaten dut: Egon zain!»
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko abenduaren 3an
ELIZA ESNARAZI
(JESUSEN ETXEA)
(2011-2012ko
A zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko azaroaren 30a
ELIZA
ESNARAZI
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko azaroaren 27an
JESUSEN ETXEA
Jesus
Jerusalemen dago, Oliamendin eseria, Tenplura begira eta lau adiskiderekin,
bakarrik, solasean: Pedro, Santiago, Joan eta Andres. Kezkaturik nabari ditu,
aldien azkena noiz izango den. Berari, berriz, besterik zaio axola: nola biziko
diren bere jarraitzaileak bera beren artean ez dutenean izango.
Horregatik,
beste behin agertu die bere kezka: «Kontu egizue, bizi esna». Ondoren,
ikusle apokaliptikoen hizkuntza ikaratzailea alde batera utzirik, parabola
labur bat kontatu die, kristauentzat ia oharkabeko gertatu izan dena.
«Jaun
bat bidaiari joan zen, etxea utzirik». Baina
alde egin aurretik, «bere morroietako bakoitzari bere egitekoa
gomendatu zion». Agur egitean, gauza bat azpimarratu zien: «Egon
erne, ez baitakizue etxejabea noiz etorriko den». Etortzean, ez
zaitzatela lo aurkitu.
Kontakizunak
iradokitzen du ezen Jesusen jarraitzaileek familia bat osatzen dutela. «Jesusen
etxe» izango Eliza, eta «Israelen etxea» ordezkatuko du. Elizan denak dira
zerbitzari. Ez da jaunik. Denak biziko dira etxeko Jaun bakarraren zain: Jesus
Kristoren zain. Ez dira ahaztuko sekula hartaz.
Jesusen
etxean ezin da inor alfer egon. Inork ez du sentitu behar bere burua zokoratua,
inolako erantzukizunik gabe. Guztiak dira premiazko. Guztiek dute egitekoren
bat, Jesusek emana. Guztiak dira deituak zeregin handira Jesus bezala
bizitzeko, zeina Jainkoaren erreinuari emanik ikusi baitute.
Urteak
igaroko dira. Bizirik eutsiko ote diote Jesusen espirituari haren
jarraitzaileek? Premiarik handiena dutenentzat eta ezgaituenak direnentzat hark
bizi izan duen zerbitzu-espirituari gogoan eutsiko ote diote? Hark urratu duen
bideari jarraituko ote diote? Haren kezka nagusia Eliza lokartuko ote den izan
da. Horregatik, hiruraino errepikatu die: «bizi
zaitezte esna». Ez da momentuan entzuten ari diren lau ikasleei egindako
gomendioa, baizik eta aldi guztietako fededunei emandako agindua: «Zuei
esaten dizuedana, jende guztiari diot esaten: egon esna».
Eliza
bertan behera utzi ez duten kristauen ezaugarririk orokorrena pasibotasuna da
segur aski. Mendetan hezi ditugu fededunak menpeko eta esaneko izatera. Jesusen
etxean gutxi batzuek soilik sentitzen dute gaur egun eliz erantzukizunen bat
dutela.
Iritsia
da erreakzionatzeko unea. Ezin jarraitu dugu «agintzen dutenen» eta «obeditzen
dutenen» arteko aldea oraino handiago egiten. Hoztasuna, elkar zokoratzea edo
pasibotasuna sustatzea bekatua da. Guztiok esna ikusi nahi gintuen Jesusek,
guziok eginkor, argi eta erantzukizunez auzolanean.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko azaroaren 30a
Lehen kristau-belaunaldiek ezin
kendu zuten burutik Jesus laster batean etorriko zela. Piztua zen hura ezin
atzeratu zitekeen. Hartarainokoa zuten harekiko irrika, ahalik arinen egin nahi
baitzuten harekin topo. Denbora bazihoala eta Jauna ez zetorrela ikustean sortu
ziren arazoak.
Laster konturatu ziren, ezen
atzeratze hark herio-arriskua zuela berekin. Hasiera hartako sua itzaliko zen
arriskua. Denbora joan ahala, elkarte txiki haiek pixkana axolagabe bihur
zitezkeen, eta guztiaz ahaztu. Gauza bat zuten buruan: «Kristok, iristean, ez
gaitzala lo aurkitu».
Zain egotea zuten hitz giltzarri.
Etengabe errepikatzen dute ebanjelioek: «zain egon», «erne egon», «adi egon»,
«esna egon». Markosen arabera, Jesusen agindua ez doakie entzuten dioten
ikasleei bakarrik. «Zuei diotsuedana
guztiei diotset: egon erne» (Zuei esana guztiei esana da: egon erne). Ez da dei
huts bat gehiago. Aldi guztietako Jesusen jarraitzaile guztiei doakien agindua
da.
Joanak
dira kristautasunaren hogei mende. Zertan da Jesusen agindu hori? Nola bizi
gara gaur egungo kristauok? Esna jarraitzen ote? Bizirik jarraitzen ote gure
fedeak ala itzaliz joan da, axola-gabeziara eta geldotasunera joz?
Ez ote da ageri bihotz berri
baten beharrean dela Eliza? Ez ote dugu sumatzen geure geldotasunari eta
auto-engainuari astindu bat eman beharrean garela? Ez ote dugu hasi behar
Elizan den gauzarik onen hori iratzartzen? Ez ote genuke biziberritu behar fededun
xume guztien sinesmen umil eta garbi hori?
Ez ote genuke berreskuratu behar
erakartzen, dei egiten, interpelatzen eta esnarazten duen Jesusen aurpegi bizi
hura? Nolatan segi genezake Kristoz hainbeste hitz egiten, idazten eta
eztabaidatzen, hark liluratu eta pixka bat eralda gaitzan utzi gabe? Ez al gara
konturatzen Jesu Kristok liluratzen ez duen eta bihotza ukitzen ez dion eta “lo
dagoen” Eliza batek ez duela etorkizunik, itzaliz eta zaharkituz joanen dela
bizi-arnasaren faltaz?
Ez al dugu sentitzen esnatu eta
Jesusekiko geure harremanak biziarazi beharra? Beste zeinek iratzar lezake gure
kristautasuna mugimendu-falta horretatik, zurruntasunetik, iraganaren zamatik,
sormen-faltatik? Zeinek kutsa diezaguke bere alaitasuna? Zeinek eman diezaguke
bere indar kreatzailea, bere bizitasuna?.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.