Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 32. Igandea (A)
EBANJELIOA
Hemen da senarra! Irten bidera!
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 25, 1-13
Denbora haietan,
Jesusek bere ikasleei parabola hau esan zien: «Jainkoaren erregetzarekin,
kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar
neskatxekin bezala gertatzen da.
Neskatxetako bost
zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak.
Kriseiluak
hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; zentzudunek, ordea, kriseiluekin
batera olioa ere hartu zuten ontzietan. Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin
ziren denak eta loak hartu zituen.
«Gauerdian oihu bat izan zen: “Hemen da senarra! Irten bidera!” Jaiki
ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten. Orduan, zentzugabeek
zentzudunei esan zieten: “Emaguzue olio pixka bat, kriseiluak itzaltzera
doazkigu eta”. Zentzudunek erantzun zieten: “Ea ez dugun nahikoa denontzat;
hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi”.
«Baina, erostera joanak zirelarik, senarra iritsi zen, eta prest
zeudenak ezteietara sartu ziren berarekin. Eta atea itxi egin zen.
«Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten:
“Jauna, jauna! Zabaldu!”
Baina jaunak erantzun zien: “Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten”.
«Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko azaroaren 12a
PIZTU FEDE AHITUA
Lehen
kristau-belaunaldia konbentziturik bizi izan zen Jesus, Jaun berpiztua, laster
batean itzuliko zela biziaz blai. Ez zen, ordea, horrelakorik izan. Pixkana,
Jesusen jarraitzaileek prestatu beharra izan zuten luzaro zain-zain bizitzeko.
Ez da
zaila irudikatzea buruan sortuko zitzaizkien galderak. Nola eutsi bizirik
hasiera hartako espirituari? Nola bizi esna Jauna etorri arte? Nola elikatu
fedea itzaltzen utzi gabe? Eztei batean gertatuaz Jesusek esandako kontakizun
batek erantzuna asmatzen lagundu zien.
Hamar
neskatilak, andregaiaren adiskidek, beren argi-ontziak piztu zituzten eta
senargaiari harrera egiteko prestatu ziren. Ilunabarrean, senargaia andregaia
hartzera iritsiko denean, biei lagunduko diete senargaiaren etxera eramango
dituen segizioan, han ospatuko baita eztei-otordua.
Bada
xehetasun bat narratzaileak hasieratik nabarmendu nahi izan duena. Neskatilen
artean bost zentzudunak dira eta oso begiratuak; berekin hartu dute olioa
argiontziak elikatzeko su-lama beheratu ahala. Beste bostak tuntunak dira eta
axolagabeak; ahaztu egin dira olioa hartzeaz, argi-ontziak itzaltzeko
arriskuarekin.
Laster
jabetuko dira beren okerraz. Senargaia atzeratu egin da eta ez da iritsi
gauerdia arte. Harrera egitera joateko deia entzun dutenean, zentzudunek
elikatu dute nork bere argi-ontziko su-lama olioz, eta lagun egin diote
senargaiari jai-gelara sartuz. Tuntunek ez dakite zer egin, lantuka hasi
baizik: «Itzaltzen ari zaizkigu argi-ontziak». Olio bila joan direlarik,
eztei-gelara iritsi dira baina atea itxia dago. Beranduegi.
Iruzkingile
askok olioaren sinboloari ezkutuko esanahi bat bilatu nahi izan dio. Berotasun
espiritualaz mintzo ote da Jesus?, maitasunaz?, bataioko graziaz?… Agian,
sinpleagoa da haren desira handia gogoratzea: «Lurrera sua ekartzera etorri
naiz, eta zer nahi izan nezake erre dadin baizik?» Gure fedea gehiago
esnatzeko, ba ote da ezer hoberik Jesusekin harreman biziak izatea baino?
Ez
ote da zozokeria handia fede ahitua gorde nahi izatea, Jesusen suaz ez bada? Ez
ote da kontraesan bat kristau garela uste izatea, haren egitasmoa ezagutu gabe
eta haren bizierak erakartzen gaituela sentitu gabe?
Zorrotz,
kalitate berri bat ezarri beharra dugu harekiko harremanei. Zaindu beharra gure
bizitzaren erdigunean hura bera jartzen lagunduko digun guztia. Energiarik ez
galtzea haren Ebanjeliotik zabartzen eta urruntzen gaituen ezertan. Igandero
geure fedea harrotzea Jesusen hitzak hausnartuz eta biziro harekin bat eginez.
Ezin eraldatu ditu inork ere gure kristau-elkarteak Jesusek bezala.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko azaroaren 9a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko azaroaren 6a
FEDE HIGATUA PIZTU
Lehen
kristau-belaunaldiak uste osoa zuen ezen Jesus, Jaun berpiztua, oso laster
itzuliko zela bizi-bizi. Ez zen, ordea, gertatu horrelakorik. Pixkana, Jesusen
ikasleek prestatu beharra izan zuten denbora luzean zain bizitzeko.
Ez da
gauza zaila pentsatzea zein galdera etorriko zitzaien. Nola eutsi bizirik
hasierako espirituari? Nola bizi esna Jauna iritsi bitartean? Nola elikatu
fedea itzali gabe? Jesusen kontakizun batek, eztei batean gertatuaz, lagundu
zien erantzuna bilatzen.
Hamar
neska gazte, andregaiaren adiskideak, beren kriseiluak piztu eta senarrari ongietorri egiteko prestatu
dira. Eguzkia sartzean, emaztea berekin hartuko duenean, biei lagunduko diete,
senarraren etxera eramango dituen segizioan, han eztei-otordua egiteko.
Bada
xehetasun bat kontalariak hasieratik nabarmendu nahi izan duena. Hamar neska
gazteen artean bost zuhurrak dira eta
arduratsuak; berekin hartu dute olioa, kriseilukoa gastatu ahala gehitzen
joateko. Beste bostak «zentzugabeak» dira eta zabarrak; ez
dute olio gehigarririk hartu eta kriseiluak itzaltzeko arriskuan gertatu dira.
Hain
zuzen, laster konturatuko dira beren okerraz. Senarra atzeratu egin da eta ez
da iritsi gauerdia arte. Ongietorria egiteko deia entzun dutenean, zuhurrek olioa
gehitu dute bere kriseiluetan eta jai-aretora sartu arte lagundu diote
senarrari. Zentzugabeek ezin dute egin lantuka hasi besterik: «Itzaltzen
ari zaizkigu kriseiluak!» Olio bila joan beharrean gertatu direla, atea
itxia zelarik iritsi dira eztei-otordura. Beranduegi.
Iruzkingile
askok «olioaren» sinboloari ezkutuko esanahia bilatu nahi izan dio.
Espiritu-berotasunaz, maitasunaz, bataioko graziaz… mintzo ote da Jesus? Agian,
gauza xumeagoa da haren desira handi hura gogoratzea: «Sua ekartzera etorri naiz
lurrera, eta zer nahiago hura piztea baino?» Ba ote da ezer gure fedea
piztu dezakeenik, Jesusekin harreman bizia izatea baizik?
Ez
ote da zentzugabekeria fede higatu bat gorde nahi izatea, Jesusen suaz
biziarazi gabe? Ez ote da kontraesana kristau garela uste izatea, haren
egitasmoa ezagutu gabe eta haren bizierak erakartzen gaituela sentitu gabe?
Premia
bizikoa dugu kalitate berri bat harekiko geure harremanetan. Geure bizitzaren
erdigunetzat hura bera hartzen lagunduko digun guztia zaintzea. Indarrik ez
gastatzea ebanjeliotik zabartzen edo desbideratzen gaituen ezertan.Igandero
geure fedea piztea, haren hitzak hausnartuz eta bizi-jarreraz jaunartuz. Inork
ezin ditu eraldatu gure elkarteak Jesusek bezala.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.