Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 5. Igandea (C)
EBANJELIOA
Dena utzirik, jarraitu egin zioten.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 5,1-11
Behin batean,
jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret
aintzira-ertzean zegoen. Eta bi ontzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak,
ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen bietako batera,
Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri
eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik. Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni
esan zion:
– Jo itsas
zabalera eta bota sareak arrantzurako.
Simonek erantzun
zion:
– Maisu, gau
guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero,
botako dut sarea.
Hala egin zuten
eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian
zeuden. Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu
ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten. Gertatua ikusirik,
Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:
– Alde
niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!
Izan ere, zur eta
lur zeuden eginiko arrantzuagatik Simon eta beronekin zirenak, baita haren
arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion
Simoni:
– Ez beldurtu,
hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.
Ontziak lehorrera
atera zituzten eta, dena utzirik, jarraitu egin zioten.
Jaunak esana.
HOMILIA
2019ko otsailaren 10a
---
(2012-2013ko
C zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2016ko otsailaren 7a
PEKATUA AITORTU
Galileako
aintzirako mirarizko arrantxa oso herrikoia izan zen lehen kristauen artean.
Ebanjelari batek baino gehiagok dakar pasadizo hori, baina Lukasek bakarrik
erantsi dio eszena hunkigarria, zeinetan Simon Pedro, aldi berean fededun eta
bekatari zen ikasle hura, baita protagonista.
Fede-gizona
da Pedro, Jesusek liluratua. Bere esperientziak berak baino indar handiagoa
dute harentzat Jesusek hitzek. Ondotxo daki Pedrok inork ez diola ekiten aintziran
arrantza egiteari eguerdian, batez ere gauez ezer harrapatu ez badu. Baina
Jesusek agindu dio eta Pedrok konfiantza osoa du harengan: «Zure hitzean finkatuz, botako ditut sareak».
Aldi
berean, bihotz egiazalea da Pedro. Lorturiko arrainketa izugarriaz harriturik, «Jesusen oinetara erori da» eta
berezkotasun miresgarriz diotso: «Aldendun
nigandik, Jauna, bekataria bainaiz». Guztien aurrean aitortu du Pedrok
bekatari dela eta ez dela gai inolaz ere Jesusen ondoan bizitzeko.
Jesus,
ordea, ez da izutu bere ondoan ikasle bekatari bat izateaz. Aitzitik, bere
burua bekataritzat badu, hobeto ulertu ahal izango du Pedrok Jesus: guztientzat
barkatzaile dela eta bekatarientzat eta desiragarri ez direnentzat abegikor. «Ez beldur izan. Gaurdanik giza arrantzale
izanen zara». Ikasle bekatari izatearen beldurra kendu dio Jesusek, eta
bere misio-lagun bihurtu du, era guztietako gizon-emakumeak elkartu eta
Jainkoaren egitasmo salbatzailean sartzera deitzeko.
Zergatik
egiten dio hain gogor Elizak bere bekatuak aitortzeari eta bere
konbertsio-beharra agertzeari? Jesu Kristorena da Eliza, baina Eliza ez da Jesu
Kristo. Inork ez du zertan harritu Elizan bekatua izateaz. «Santua» da Eliza,
Jesusen Espirituak eraginik bizi delako; baina «bekatari» da, hainbatetan Espiritu
horri aurre egiten eta ebanjeliotik urruntzen delako. Fededunen baitan eta
erakundeetan dago bekatua: hierarkia baitan eta Jainkoaren herrian; artzainen
baitan eta kristau-elkarteetan. Guztiek dugu bihozberritu beharra.
Oso
gauza larri da egia ezkutatzen ibiltzea, bihozberritzeko eta berriztatzeko
dinamikan konprometitzea eragozten baitigu. Bestetik, ez ote ebanjelioaren
antzekoagoa Eliza ahul eta zaurigarria, bere bekatua aitortzeko adorea duena,
bere miseriak munduaren aurrean nola ezkutatuko, alferrik eta lortu ezinik, ari
dena baino? Ez ote sinesgarriago gure elkarteak Kristoren zeregin
ebanjelizatzailean ari direnean, beren bekatuak apal-apal aitortuz eta beti
ebanjelioaren antzekoago biziera egiten ahaleginduz? Ez ote dugu gaur ere zer
ikasi handia Jesusen oinetan bere burua bekatari aitortu duen Pedro
apostoluagandik?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko otsailaren 10a
EBANJELIOAREN INDARRA
Lukas
ebanjelariak Galileako aintziran gertatu den arrantzu harrigarri eta
ustekabekoaren pasadizoa idatzi du, Elizari arnasa emateko, konturatu baita
bere mezua aditzera emateko egin dituen ahalegin guztiek huts egin dutela. Oso
argi dago esan diguna: ebanjelioaren indarrean eta erakargarritasunean ipini
behar dugu geure esperantza.
Ezohiko
eszena batez hasi du kontakizuna. Jesus zutik dago aintziraren ertzean, eta
«jendea haren inguruan pilatzen ari da Jainkoaren Hitza entzuteko». Ez doa
jendea ikusminez. Ez da hurbildu gauza miresgarriak ikusteko. Soilik, Jainkoaren
Hitza entzun nahi du Jesusen ahotik.
Ez da
larunbata. Jendea ez da bildu Kafarnaumeko hurbileko sinagogan, urtean barna
herriari irakurri ohi zaizkion irakurgaiak entzuteko. Ez da igo Jerusalemera
Tenpluko apaizei entzuteko. Jendea hartaraino erakartzen duena Jesus Profetaren
Ebanjelioa da, Nazareteko herritarrek ukatua.
Ezohikoa
da arrantzuaren eszena ere. Gauez, arrantzurako garairik egokienean, Pedrok eta
lagunek, beren kontura lan egin dutenean, ez dute lortu inolako emaitzarik.
Aldiz, egunez, haien lana norabidetzen duen Jesusen Hitzari kasu eginez sareak
bota dituztenean, arrantzu ugaria lortu dute, uste zutenaren kontra.
Kristautasunak
gure artean bizi duen krisialdia gero eta argiagoa bihurtzen duten datuen
hondo-hondoan, bada ukaezineko gertaera bat: Eliza modu ezin gerarazian ari da
galtzen duela urte batzuk zuen erakarmen- eta sinesgarritasun-ahala.
Kristauok
esperimentatzen ari gara ezen gero eta txikiagoa dela belaunaldi berriei geure
fedea eskualdatzeko geure ahalmena. Ez da falta izan ahaleginik eta ekimenik.
Baina kontua ez datza, itxuraz, estrategia berriak asmatzean, ezta nagusiki
ere.
Iritsia
da unea gogoratzeko ezen Jesusen Ebanjelioak baduela guk geuk ez dugun
erakartzeko indar bat. Horrenbestez, hau da galderarik funtsezkoena: erakarmena
eta sinesgarritasuna galtzen ari den Elizatik «gauzak egiten» jarraitu behar al
dugu ala geure indar guztia Ebanjelioa berreskuratzen ipini behar dugu, gaur
egungo gizon-emakumeengan fedea sortzeko indarra hark bakarrik duela pentsatuz?
Ez ote
dugu Ebanjelioa lehen mailan jarri behar? Gauzarik inportanteenak une kritiko
hauetan ez dira mendeen joan-etorrian landu diren doktrinak, baizik Jesus bera
eta haren bizitza. Garrantzizkoena ez da jendea gure gauzetan parte hartzera
etortzea, baizik Jesusekin harremanetan jartzea. Kristau fedea esnatu, jendeak
Jesusen sua aurkituko duenean bakarrik esnatuko da.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko otsailaren 7a
PEKATUA AITORTU
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.