Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 8. Igandea (C)
EBANJELIOA
Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 6, 39-45
Eta parabola bat
ere esan zien: «Itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zulora
eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea
irakaslea adina izango da.
«Nola ikusten
duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? Nola
esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia
ateratzen”, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu
lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik
lasto-izpia ateratzeko.
«Ez dago zuhaitz
onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen
duenik. Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; ez da arantzatik pikurik
biltzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. Ona denak ona ateratzen du bere
barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik.
Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu.
Jaunak esana.
HOMILIA
2019eko martxoaren 3a
GELDIALDI
BAT EGIN
Gure
herriek eta hiriek aldeko ingurugiro koxkorra eskaintzen diote jendeari,
isiltasun eta bake apur baten bila dabilenean, bere buruarekin eta Jainkoarekin
topo egin ahal izateko. Ez da erraza ihes egitea etengabeko builari eta mota
guztietako deien eta mezuen oldar jarraikiari. Bestalde, eguneroko kezkek,
problemek eta presak batetik bestera garabiltzate, geure buruaren jabe izateko
aukerarik eman gabe.
Norberaren
etxean ere, telebistak hartua eta askotariko tiranduren eszenatoki bihurtua
delarik, ez da erraza behar-beharrezko sosegua eta barne-bildura aurkitzea,
nork bere buruarekin topo egiteko edota Jainkoarekin gozo-gozo atsedeteko.
Eta
hona: hain juxtu, isiltasun-, bildura- eta otoitz-lekuak inoiz baino
beharrezkoagoak ditugunean, fededunak itxirik edukitzen ditugu sarritan geure
tenpluak eta elizak egunaren zatirik handienean.
Ahaztu
egin zaigu geldialdi bat egitea, minutu batzuetan geure presa etetea, geure
tirandurei une batzuetan ihes egitea eta toki sakratu bateko isiltasunak eta
lasaitasunak har gaitzaten uztea. Gizon-emakume asko harrituko litzateke
aurkitzean ezen aski dela, sarritan, geldialdi bat eta isilalditxo bat egitea
espiritua baretzeko eta argitasuna eta bakea berreskuratzeko.
Zein
beharrezkoa dugun gaur egungo gizon-emakumeok isiltasun hori bizitzea; geure
buruarekin topo egiten lagunduko liguke, askatasuna berreskuratzeko eta geure
barne-energia guztia berregiteko.
Builari
eta zalapartari emanak bizi garelarik, ez dugu barruntatzen ere isiltasunaren
eta bakardadearen onura. Albisteen, irudien eta zirraren irrikaz beterik gaude,
eta ahaztu egin zaigu ezen geure izatearen hondoenean entzun dezakegunak
bakarrik aberasten gaituela zinez.
Barne-isiltasun
hori gabe, ezin entzun diogu Jainkoari, ezin antzeman diogu beraren
presentziari geure bizitzan eta ezin hazi gara geure barnetik gizaki eta
fededun bezala. Jesusen hitzetan, «bere bihotzean altxor egina duen ontasunetik
ateratzen du ongia» pertsonak. Ongia ez da ateratzen gugandik berez. Landu egin
behar izaten dugu, geure bihotzaren barnean hazarazi egin behar izaten dugu.
Jende asko hasiko litzateke bere bizitza eraldatzen, geldialdi bat egiten
ikasiko balu, bere bihotzaren isiltasunean sustatzen duen on guztia entzuteko.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.