José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko apirilaren 14a
3. Pazko Igandea (C)
EBANJELIOA
Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 21,1-19
Geroxeago,
berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela
gertatu zen agerpena: Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas –Bikia zeritzana–,
Natanael –Galileako Kanakoa–, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle. Hortan,
Simon Pedrok esan zien:
– Arrantzura noa.
Besteek erantzun
zioten:
– Zurekin goaz gu
ere.
Irten eta
ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.
Eguna argitu
zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu
Jesus zela. Jesusek esan zien:
– Mutilok,
baduzue jatekorik?
Haiek erantzun:
– Ez.
Jesusek esan
zien:
– Bota sarea
txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.
Hala egin zuten.
Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.
Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon
Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen)
eta salto egin zuen uretara. Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea
arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.
Lehorreratzean,
su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia. Jesusek esan
zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».
Igo zen ontzira
Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain
handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.
Jesusek esan
zien: «Etorri gosaltzera».
Ikasleetako inor
ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena. Orduan,
Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
Hirugarren aldia
zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen
zitzaiena.
Gosaldu zutenean,
Jesusek esan zion Simon Pedrori:
– Simon, Joanen
semea, maiteago al nauzu hauek baino?
Hark esan zion:
– Bai, Jauna,
badakizu maite zaitudana.
Orduan, Jesusek:
– Larra itzazu
nire bildotsak.
Bigarrenez
galdetu zion Jesusek:
– Simon, Joanen
semea, maite al nauzu?
Pedrok, berriro:
– Bai, Jauna,
badakizu maite zaitudana.
Jesusek, orduan:
– Zaindu nire
ardiak.
Hirugarrenez
galdetu zion Jesusek:
– Simon, Joanen
semea, maite al nauzu?
Pedro goibeldu
egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:
– Jauna, zuk dena
dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.
Orduan, esan zion
Jesusek:
– Larra itzazu
nire ardiak. Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen
gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta
beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango
zaitu.
Horrela,
Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek.
Ondoren, esan zion:
– Jarraitu niri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko apirilaren 14a
EGUNSENTIAN
Joanen
ebanjelioaren epilogoak, Jesus berpiztuak eta ikasleek, Galileako aintziraren
ertzean, egin duten topo egite bat dakar. Kontakizun hori idatzi denean, kristauak
momentu gogorrak ari dira bizitzen: probaldia eta pertsekuzioa; batzuek uko
egin diote fedeari. Kontalariak irakurleen fedea biziberritu nahi du.
Hurbil
da iluna eta ikasleak arrantzura irten dira. Ez daude Hamabiak. Taldea hautsi
egin da haien Maisua gurutzean josi dutenean. Jesusi jarraitzeko alde batera
utziak zituzten beren ontzi eta sareetara itzuli dira. Bukatu da dena. Bakarrik
daude berriro.
Arrantzua
erabateko porrota izan da. Kontalariak indartsu azpimarratu du: «Irten ziren,
ontziratu ziren eta gau hartan ez zuten ezertxo ere harrapatu». Sareak hutsik
itzuli dira. Ez ote da hau bera kristau-elkarte ez gutxiren esperientzia, beren
indar eta ahalmen ebanjelizatzaileak ahuldurik ikustean?
Sarritan,
gizarte axolagabearen barnean doi-doi izaten du emaitzarik gure ahaleginak.
Geuk ere sareak hutsik direla egiaztatzen dugu. Aise sor daiteke adore-faltaren
eta etsipenaren tentazioa. Nola eutsi geure fedeari eta biziberritu hura?
Porrotaren
testuinguru honetan, kontakizunak dio «eguna argitzen ari zela, Jesus
aintzira-ertzean agertu zenean». Alabaina, ikasleek ez diote antzeman ontzitik.
Agian distantziagatik, agian egunsentiko lainoagatik eta, seguruena, bihotzeko
tristurak ikustea galarazten dielako. Jesus hizketan ari zaie, baina «ez
zekiten Jesus zela».
Ez
ote hau bera jasaten ari garen krisi erlijiosoaren ondorio kaltegarrienetako
bat? Nola biziraungo kezkaturik, geure ahuldadea gero eta argiago egiaztaturik,
ez zaigu gauza batere erraza gertatzen Jesus berpiztuaren presentzia geure
baitan hautematea, Ebanjeliotik mintzo zaigunean eta eukaristi afariaz
elikatzen gaituenean.
Jesusek
maite duen ikasle hura izan da lehenik antzeman diona: «Jauna da!» Ez daude
bakarrik. Dena has daiteke berriro. Dena izan daiteke desberdin. Apaltasunez
baina fedez, Pedrok aitortuko du bere bekatua eta agertuko dio Jesusi bere
zinezko maitasuna: «Jauna, zuk badakizu maite zaitudala». Gainerako ikasleek
ezin sentitu dute horixe besterik.
Geure
kristau-talde eta elkarteetan Jesusen lekukoren beharra dugu. Geure porrotaren
eta ahuldadearen esperientziaren erdian, beren bizieraz eta hitzez Jesusen
presentzia bizia aurkitzen lagunduko diguten fededunen beharra dugu. Jesusekiko
geure konfiantza hazirik irtengo gara kristauok krisialdi honetatik. Gaur ez
gara gai barruntatzeko konfiantza horrek zer-nolako indarra duen, adore-falta
eta etsipen horretatik irteten laguntzeko.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko apirilaren 18a
JESUS GABE EZINEZKOA DA
Jesus
berpiztuak Galileako aintzira ondoan ikasleekin topo egin izana
katekesi-asmoarekin deskribatu du ebanjelariak, argi eta garbi. Kontakizunak,
hondoan, itsasoan egindako arrantzaren sinbolismoa du erdigune. Haren mezua
ezin gaurkoagoa da kristauentzat: soilik, Jesus berpiztuaren presentziak bihur
dezake eginkor haren ikasleen lan ebanjelizatzailea.
Kontakizunak,
lehenik eta behin, ikasleak gau ilunean burutzen ari diren lana deskribatzen
digu. Dena Simon Pedroren ekimenaz hasi da: «Arrantzura noa». Gainerako
ikasleek bat egin dute harekin: «Zurekin goaz geu ere». Berriro elkarrekin
dira, baina Jesus falta da. Arrantzura doaz, baina ez dira irten Jesusen deiari
jarraituz, baizik Simon Pedroren ekimenari.
Kontalariak
argi utzi du ezen lan hau gauez egin dela eta fruiturik gabeko gertatu dela:
«gau hartan ez zuten ezer harrapatu». «Gauak» ebanjelariaren hizkuntzan Jesusen
falta adierazten du, Argia den haren falta. Jesus berpiztuaren presentziarik
gabe, haren arnasarik eta hitz orientagarririk gabe, ez da ebanjelizazio
emankorrik.
Egunsentia
iristearekin, presente egin da Jesus. Ertzetik, bereekin komunikatu da bere
Hitzaz. Ikasleek ez dakite Jesus dela. Soilik, haren gomendioari leial
jarraituz, harrapatze harrigarria lortuko dutenean ezagutuko dute. Soilik,
Jesusen lana izan daiteke harrapatze hura, egun batean «giza arrantzale»
izatera dei egin zien Profeta harena.
Kritikoa
da parrokia eta kristau-elkarte ez gutxiren zoria. Indarrak gutxituz doaz.
Kristau konprometituenak biderkatzen ari dira lan-mota askori eskua ezarriz:
beti berak eta beti berak lan guztietarako. Geure ahaleginak biziagotzen eta
emaitza edozein modutan bilatzen jarraitu behar ote dugu, ala pausatu beharra
dugu geure lanean Berpiztuaren presentzia bizia hobeto zaintzeko?
Jesusen
Berri Ona zabaltzeko eta haren egitasmoan lankide eginkor izateko,
garrantzizkoena ez da «mila gauza egitea», baizik burutzen dugunaren kalitate
gizatarra eta ebanjeliozkoa hobeto zaintzea. Gauza erabakigarria ez da ekinaren
ekin beharra, baizik kristauek isla dezakegun bizi-testigutza.
Ezin
geldi gintezke «fedearen azalean». Beste ezer baino gehiago, funtsezkoa
zaintzeko garaiak dira. Geure elkarteak hitzez, testuz eta idazkiz aspertzen
ditugu, baina gauza erabakigarria, gure artean, Jesusi entzutea da. Bilera asko
egiten dugu, baina garrantzizkoena Jaunaren Afaria ospatzeko igandero elkartzen
gaituena da. Hartan bakarrik elikatzen da gure ahalmen ebanjelizatzailea.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.