José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko urtarrilaren 19a
Urteko 2. Igandea (A)
EBANJELIOA
Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua
kentzen duena.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Joan liburutik 1, 29-34
Egun haietan, Joanek Jesus beregana etortzen
ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen
duena.
Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren
gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean.
Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez
bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da».
Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek:
«Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten, eta honen gainean
gelditzen.
Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez
bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten
gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”.
Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea».
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko urtarrilaren 19a
ESPIRITUAREN SUAZ
Lehen
kristau-elkarteak ardura handia izan zuten Joanen eta Jesusen bataioak
bereizteko: Joanek Jordan ibaiko uretan murgiltzen zuen jendea; Jesusek, bere
bataioaz, bere Espiritua ematen zuen, bere jarraitzaileen bihotza garbitu,
berritu eta eraldatzeko. Jesusen Espiritu hori gabe, Eliza itzali egingo litzateke
eta agortu.
Jesusen
Espirituak bakarrik egin dezake egiazkoago gaur egungo kristautasuna. Espiritu
horrek bakarrik gida gaitzake geure zinezko nortasuna berreskuratzera,
Ebanjeliotik behin eta berriz desbideratzen gaituzten bideak alde batera
utzirik. Espiritu horrek bakarrik ematen ahal dizkigu argia eta adorea, gaur
egun Elizak beharrezkoa duen berrikuntzari ekiteko.
Frantzisko
aita santuak ondo asko daki, etapa ebanjelizatzaile berri bat abian jartzeko
oztoporik handiena, erdipurdiko espiritualitatea dela. Biribil-biribil mintzo
da. Bere indar guztiaz arnastu nahi du etapa hau: «kartsuagoa, alaiagoa,
bihotz-zabalagoa, ausartagoa, maitasunez beteagoa azkeneraino, eta bizitza
kutsagarriagokoa». Dena, alabaina, alferrik izango da, «Espirituaren suak bihotza
sutzen ez badu».
Horregatik
nahi ditu gaurko Elizarako «Espirituaz ebanjelizatzen dutenak», haren ekintzari
irekitzen zaizkionak, Jesusen Espiritu Santu horrengan aurkitzen dutenak
«adorea, Ebanjelioaren egia hots egiteko ausardiaz, ozenki, beti eta nonahi,
baita haize kontra ere».
Aita
Santuak gaur egungo Elizan eragin nahi duen berrikuntza ezinezkoa da baldin eta
«espiritualitate sakon baten falta ezkortasun, fatalismo eta konfiantzarik ez
bilakatzen bada», edota pentsatzera eramaten bagaitu «ezin dela ezer aldatu»
eta, ondorioz, «alferrik dela ahalegintzea», edota erabat amore ematen badugu,
«pozgabetasun kroniko batek edota arima lehortzen duen apatiak mendean
harturik».
Frantziskok
ohartarazten digu «batzuetan gogo-berotasuna galtzen dugula, ahazten dugunean
Ebanjelioak pertsonaren premia sakonenei erantzuten diela». Halere, gauzak ez
direla horrela. Indartsu adierazi du Frantziskok bere konbentzimendua: «ez dira
gauza bera Jesus ezagutu izana eta ezagutu ez izana; ez dira gauza bera hura
bidelagun izatea eta noraezean ibiltzea; ez dira gauza bera hari entzun ahal
izatea eta haren Hitza ez ezagutzea ez dira gauza bera mundua haren Ebanjelioaz
eraiki nahi izatea eta giza arrazoi hutsez eraiki nahi izatea».
Jesusekin
izandako norberaren esperientziaz aurkitu behar dugu hau guztia. Bestela,
aurkitu ez duenari, «laster faltako zaizkio adorea eta suharra; eta, jakina,
konbentzitua, gogo-berotua, segurtatua, maitemindua ez dagoen pertsonak ezin
konbentzitu ahalko du inor». Ez ote da hau oztoporik nagusienetako bat
Frantzisko aita santuak nahi duen berrikuntza eragiteko?
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urtarrilaren 16a
ESPIRITUALITATE
GOSEA
Lehen kristau-belaunaldiek ondo
asko zekiten ezen «bataiatua izateak» urean murgiltzea esan nahi zuela hitzez
hitz, bainatzea, garbitzea. Horregatik, oso ongi bereizten zituzten Jordan
ibaiko urean Bataiatzaileak eskaintzen zuen «ur-bataioa» eta Jesusengandik
hartzen zuten «Espiritu Santuaren bataioa».
Jesusen bataioa ez da urean
murgilduz hartzen den gorputz-bainua, baizik barne-bainua da, zeinetan Espiritu
Santuari blai egin gaitzan uzten baitiogu eta gugan barneratu dadin, jakinik
hura gu baitan bizi-iturburu berri eta besterik ez bezalako bihurtzen dela.
Horregatik, bataiatu
bakoitzarentzat Jesusen izenari dei eginez bataiatzen zuten lehen kristauek.
Tartsoko Paulo dio ezen kristauak «Kristogan»
direla bataiatuak; horregatik, «Kristogan
bizitzera» deituak diren uste izan behar dutela, haren Espirituak
arnastuak, eta Jainkoarekiko Kristoren esperientzia bera eta haren barne
jarrera sakonenak baitaratuz bizi behar dutela.
Ez da zaila hautematea, gizarte
modernoan, espiritualitate-gose sakona adierazten duten zeinuak. Bizitza beste
era batean bizi ahal izateko barne indarra emango dien zerbaiten bila dabilen
jende-kopurua haziz doa. Gaitz da inolako jomugarik ez dukeen bizitza bizi ahal
izatea. Ez da aski ondo pasatzea ere. Jasanezineko bihurtzen da bizitza halako
pragmatismora edo arinkeriara mugatu nahi denean.
Beste batzuek barne bake- eta segurtasun-beharra sentitzen dute,
barnean sortzen zaizkien ikara- eta ziurgabetasun-sentimenduei aurre egin ahal
izateko. Badira barnean atsekabea dutenak: barne zaurituak, bizitzak gaizki
hartuak, babesgabeak, barne sendatze-premia dutenak.
Geroz eta gehiago dira ez
teknika, ez zientzia, ez ideologia erlijiosoa ez den zerbaiten bila
dabiltzanak. Bizitzan beste era bateko sumatu nahi lukete beren burua.
«Salbazio» antzeko zerbait esperimentatu nahi lukete; harremanetan jarri beren
barnean sumatzen duten Misterioarekin.
Oso kezkatzekoa da hainbat
gurasok beren seme-alabak ez bataiatu nahi izatea. Baina are kezkagarriagoa da
jende asko gure Elizatik alde egiten ikustea, «Espirituaren bataioaz» sekula santa entzun ez dutelarik eta Jesus
biziaren barne iturri bezala esperimentatu gabe.
Oker handia da Elizaren barnean
berean, sarritan, espiritualitate hau sustatzea: funts handirik eta garrantzi handirik
ez balu bezala, Jesus bazter uzten duena. Ez. Jesusen jarraitzaileok ezin bizi
dugu espiritualitate serios, argi eta erantzulerik haren Espirituak arnastua ez
bada. Ezin diogu eskaini jendeari Jesusekin, geure Maisu eta Jaunarekin, barnez
topo egiteko laguntza ematea baino gauza inportanteagorik.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.