José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko otsailaren 2a
Urteko 4. Igandea (A)
EBANJELIOA
Zorionekoak bihotzez behartsu direnak.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 5, 1-12a
Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen.
Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien
irakasten:
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek
baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu
Jainkoak kontsolatuko.
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira
jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko
gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu
Jainkoak erruki izango.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute
ikusiko Jainkoa.
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute
Jainkoa errege.
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta
gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango
baita zuen saria zeruan.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko otsailaren 2a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urtarrilaren 30a
EBANJELIO
IZAERAGOKO ELIZA
Zoriontasunak formulatzean,
Mateok, Lukasek ez bezala, kezka handia izan du Jesusen jarraitzaileak izan
beharko lituzkeen ezaugarriak marrazteko. Horra zergatik diren garrantzizkoak
guretzat, Elizak, gizarte sekulartu honen baitan egoteko, kristau-molde bat
bilatzen jardun behar duen aldi honetan.
Ezin da proposatu Jesusen Berri Ona
nolanahi. Ebanjelio-jarrera biziz bakarrik zabal daiteke Ebanjelioa. Elizaren
jarduera arnastu beharko lukeen espiritua adierazten digute zoriontasunek,
Aitaganantz erromes doan bitartean. Bakoitzaren eta elkartearen
konbertsio-jarreraz entzun beharko genituzke. Horrela bakarrik egiten ahal dugu
etorkizunerako bidea.
Zorionekoa Eliza, «espirituz pobre» eta bihotzez xume
dena, handi-mandi eta harro izan gabe diharduena, aberastasunik eta eder-minik
gabe, makulu bakarra Jesusen aginte apala duelarik. Harena da Jainkoaren
erreinua.
Zorionekoa Eliza, negar
dagitenekin «negar» egiten duena,
eta pribilejioak eta boterea kendu dizkiotelako sufritzen duena; hobeto
partekatu ahal izango baitu galtzaileen zoria, baita Jesusena ere. Egun batean
Jainkoak kontsolatuko du.
Zorionekoa Eliza, bere mezua
indarrez, bortxaz edo zapalketaz ezartzeari uko egiten diona, beti bere Maisu
eta Jaunaren otzantasuna praktikatuz. Egun batean hitzemandako lurraldea
heredatuko du.
Zorionekoa Eliza, «zuzentasunaren gose-egarri dena», bai
bere baitan bai mundu osoan, zeren bere konbertsio bila ibiliko baita eta
guztientzat bizitza zuzenagoa eta duinagoa nola egin bila, azkenak
direnengandik hasita. Jainkoak aseko du haren desioa.
Zorionekoa Eliza errukibera,
zorrozkeriari uko egin eta oparien aldean errukia gogokoago duena, zeren onartu
egingo baititu bekatariak eta ez die ezkutatuko Jesusen Berri Ona. Errukia
iritsiko du Jainkoagandik.
Zorionekoa Eliza, «bihotz-garbi dena eta jokabide
gardenekoa, bere bekatua ezkutatzen ez duena, ezta sustatzen ere ezkutukeria
eta anbiguotasuna, zeren Jesusen egian ibiliko baita. Egun batean Jainkoa
ikusiko du.
Zorionekoa Eliza, «bakearen alde» eta gerlaren aurka
borroka dagiena, bihotzak bateratzen dituena eta adostasuna ereiten, zeren
munduak ezin eman duen Jesusen bakea kutsatuko baitu. Jainkoaren alaba izango
da.
Zorionekoa Eliza, justizia dela-eta etsaitasuna eta
pertsekuzioa jasaten duena, martiritzari berari uko egin gabe, zeren biktimekin
negar egiteko gai izango baita eta Jesusen gurutzea ezagutuko baitu. Harena da
Jainkoaren erreinua.
Gaur egungo gizarteak
zoriontasunen espiritu honek markaturiko kristau-elkarteak ezagutu beharra du.
Ebanjelio-izaerako Elizak bakarrik izan lezake agintea eta sinesgarritasuna,
gaur egungo gizon-emakumeei Jesusen aurpegia erakutsi ahal izateko.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.