Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 27. Igandea (A)
EBANJELIOA
Bere
garaian fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 21, 33-43
Aldi haietan, Jesusek esan zien abadeburu eta
herriko zaharrei:
«Entzun beste parabola hau: Behin batean,
nagusi batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin
eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan
utzirik, urrutira joan zen.
Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere
morroiak bidali zizkien nekazariei, fruitutik zegokion partea jasotzera.
Baina nekazariek morroiak hartu eta bata jo,
bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten.
Berriro beste morroi batzuk bidali zizkien,
aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. Azkenik,
bere semea bidali zien, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote
begirune”.
Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zuten
beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta egin gaitezen mahastiaren jabe”.
Hartu, mahastitik kanpora bota eta hil egin
zuten».
Jesusek galdetu zien:
–Zer egingo ote die nekazari horiei
mahasti-jabeak itzultzean?
Erantzun zioten:
–Gupidarik gabe hilko ditu eta bere garaian
fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia.
Jesusek esan zien:
–Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena:
Etxegileek baztertutako harria
giltzarri gertatu da.
giltzarri gertatu da.
Jaunak egin du hori,
gure begien harrigarri?
gure begien harrigarri?
«Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua
zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio.
Jaunak esana.
HOMILIA - EU
2017ko urriaren 8a
KRISI ERLIJIOSOA
(2013-2014ko
A zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko urriaren 5a
KRISI ERLIJIOSOA
Jainkoak
bere herri aukeratuarekin bizi izan duen historia adierazi nahi digu Jesusek
«Mahasti-langileen» parabola honetan, ezaugarri alegoriko batzuez baliatuz.
Historia tristea da. Jainkoak, hasieratik, maitasun osoaz zaindu zuen bere
herri hori. Bere «mahasti kutuna» zuen. Herri eredugarri bihurtu nahi izan
zuen, zuzentasunaren eta leialtasunaren eredu. «Argi handi» izango zen herri
guztientzat.
Alabaina,
herri horrek uko egin die eta hil egin ditu, bata bestearen ondoren, Jainkoak,
bizitza zuzenago bateko fruituak jasotzeko asmoz, bidaltzen dizkion profetak.
Azkenik, maitasun-keinu sinestezineko batean, bere Seme propioa bidali dio
Jainkoak. Baina herri horretako agintariek garbitu egin dute Seme hori ere. Zer
egin lezake Jainkoak, bere itxaropen guztiak hain itsu eta temati huts bihurtu
dizkion herri horrekin?
Kontakizuna
adi-adi entzuten ari den agintari erlijiosoek berez erantzun diote parabolaren
hitz beretan: mahasti-jabeak ezin egin du beste ezer, mahasti-langile haiek
hil, eta mahastia beste langile batzuei eman baizik. Espero ez duten konklusio
hau atera du Jesusek berehala: «Horregatik diotsuet nik: Jainkoaren erreinua
zuei kendu, eta uzta ekarraraziko dion beste herri bati emango zaio».
Komentariogileek
eta predikariek sarritan interpretatu izan dute parabola hau, Kristau Eliza
«Israel berritzat» emanez; hain zuzen, hirurogeita hamargarren urtean Jerusalem
suntsitua izan zelarik, judu-herria munduan barna barreiatu zelako.
Alabaina,
gutaz ere mintzo da parabola. Testua, jator irakurtzen badugu, galdera larrik ari zaigu botatzen:
Gure garai honetan ekoizten ari al gara Jainkoak bere herriagandik espero
dituen «fruituak»?: zuzentasuna baztertuentzat, solidaritatea, gupida sufritzen
ari denarentzat, barkazioa…
Jainkoak
ez du zertan bedeinkatu kristautasun agor bat, espero dituen fruituak ematen ez
dizkion bat. Jainkoak ez du zertan bat egin gure eskastasunarekin, gure
inkoherentziekin, desbideratzeekin, leialtasun-faltarekin. Haren itxaropenari
erantzuten ez badiogu, bere salbamen-egitasmoarentzat bide berriak urratzen
jarraituko Jainkoak, zuzentasun-fruituak emango dituen beste jende batekin.
«Krisialdi
erlijiosoaz» mintzo gara gu, «deskristautzeaz», «jarduera erlijiosoa uzteaz»…
Ez ote da gertatzen Jainkoa beste bide bat prestatzen ari dela, Jainkoaren
erreinuaren egitasmoari leialagoa izango den beste Eliza bat sortuko duena? Ez
ote da beharrekoa krisialdiko hau, hain boteretsua ez den baina ebanjelikoagoa
izango den beste Eliza bat sortzeko, hain ugaria ez baina mundua gizakoiago bihurtzeari
emanagoa izango den beste Eliza bat sortzeko? Ez ote dira etorriko Jainkoari
leialago izango diren beste belaunaldi berri batzuk?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko urriaren 2a
JAINKOA ETSIPENERA EMATEN ARI OTE GARA?
Tenpluaren
barnean dago Jesus, buruzagi erlijioso handi batzuen taldeak inguraturik. Inoiz
ez ditu izan halakoak hain hurbil. Horregatik, sinets ezineko ausardiaz,
zuzenean doakien parabola bat botako die. Dudarik gabe, haren ahotik atera direnetan
gogorrena.
Jesus
mahasti bat landatu eta ardura eta mira bereziaz zaindu zuen jaun batez
hizketan hasi denean, jakin-minezko giroa sortu da. «Mahastia» Israel herria da. Denek ezagutzen dute Isaias profetaren
kanta: Jainkoak herriari dion maitasunaz irudi eder batez mintzo da profeta
hartan. Aurrean dituen horiek dira Jainkoak hainbeste maite duen «mahasti»
horren erantzuleak.
Inork
espero ez duena Jesusek egingo duen salaketa larri hau da: Jainkoa etsirik
dago. Mendeak joan dira eta ezin izan du herri maite horretatik fruiturik jaso:
espero zuen zuzentasun, solidaritate eta bake fruiturik, alegia.
Behin
eta berriz bidali ditu bere zerbitzariak, profetak, baina mahastiaren
erantzuleek gaizki tratatu dituzte, errukirik gabe, hiltzeraino. Zer besterik
egin lezake Jainkoak bere mahastiarentzat? Kontakizunak dakarrenez,
mahasti-jabeak bere semea bidali die, pentsatuz: «Nire semea errespetatuko dute».
Baina mahastizainek hil egin dute hura ere, haren ondarearen jabe egiteko.
Argia
eta gardena da parabola. Tenpluko buruzagiak beharturik dira aitortzera jabeak
beste mahastizain leialagoren esku jarri beharko duela mahastia. Baina berehala
aplikatu die berei Jesusek parabola: «Nik diotsuet Jainkoaren erreinua kenduko
zaizuela eta fruitua emango duen herri bati emango zaiola».
Erreforma
arin batzuekin ezin aurre egin zaion krisiak gaina harturik gaudela, funtsezkoa
ikustea eragozten duten tirabirek distraiturik eta Ebanjeliora errotik
konbertitzeko Jainkoaren deia entzuteko kemenik gabe gaudela, galdera larriak
eragiten dizkigu parabolak.
Jesusek
nahi duen herri berri hori al gara, erreinuko fruituak ekoiztera emana ala ala
Jainkoa etsipenera bultzatzen ari gara? Mundua gizatarrago egiteko lanean ari
gara? Nola ari gara erantzuten, Jainkoaren egitasmotik, krisi ekonomikoaren
biktimei eta Afrikan goseak eta elikatze-faltaz hiltzen ari direnei?
Errespetatzen
al dugu Jainkoak bidali digun Semea ala, era askotan, «mahastitik kanpo»
botatzen dugu? Onartzen al dugu Jesusek gomendatu digun bizitza gizatar bihurtzeko
eginkizuna ala bigarren mailako beste interes erlijioso batzuetan nahasturik
gabiltza?
Zer
ari gara egiten gaur ere Jainkoak bidaltzen dizkigun gizon-emakumeekin, bere
maitasuna eta bere zuzentasuna gogoraraziz? Ez al dago jada gure artean Jainkoaren
profetarik eta Jesusen lekukorik? Ez al ditugu jada aintzat hartzen?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko urriaren 5a
JAINKOARI EZ HUTS EGIN
«Mahastizain hiltzaileen» parabola hain bortitza da, non nekez onartzen baitugu
gurekin zerikusirik duen oharkizun profetiko honek, Jesusek bere garaiko
agintari erlijiosoei zuzendu zien honek.
Nagusi
batek bere mahastia lantzeko ardura eman dien laborari batzuez ari da
kontakizuna. Mahats-biltze sasoia heldu denean, gauza harrigarri eta
ustekabekoa gertatu da. Laborariek uko egin diote jabeari uzta emateari.
Nagusiak ez du jasoko hainbeste espero zuen uzta.
Laborarien
ausardia sinestezina da. Uzta jasotzeko jabeak bidali dizkien morroiak hil egin
dituzte, bata bestearen ondoren. Are gehiago. Bere semea bidali dienean, «mahastiaz
kanpo» atera eta hil egin dute, ororen jaun eta jabe bakar berak
bihurtzeko.
Zer
egin diezaieke mahastiaren jabe horrek laborari horiei? Agintari erlijiosoek,
urduri entzuten ari direla, ondorio izugarri hau atera dute: hil egingo ditu
eta «uzta bere garaian emango dioten» beste laborari batzuei utziko die
mahastia. Berak ari dira beren burua gaitzesten. Aurpegira bota die Jesusek: «Horregatik
diotsuet, zuei Jainkoaren erreinua kendu eta uzta emango duen beste herri bati
emango zaiola».
«Jainkoaren
mahastian» ez dago lekurik fruiturik emango ez duenarentzat. Jesusek hots egin
eta sustatu duen Jainkoaren erreinuaren egitasmoan ezin izan dute lekurik dina
ez diren «laborariek», Jainkoaren Semea Jauntzat aitortzen ez dutenek,
Jainkoaren herriaren jabe, jaun eta nagusi berak direla uste dutenek. «Fruitua
emango duen herri batek» ordeztuko ditu.
Batzuetan
uste izan dugu, ezen parabola mehatxagarri hau Kristoren aurrekoentzat dela,
Itun Zaharreko herriarentzat, baina ez dela guretzat, ez dela Itun Berriko
herri garenontzat, Kristo beti gurekin izango den bermea dugulako.
Oker
gaude. Gutaz ere ari da parabola. Jainkoak ez du zertan bedeinkatu kristautasun
agor bat, espero zuen fruitua emango ez diona. Ez du zertan bat egin gure
inkoherentzia, desbideratze eta leialtasun eskasarekin. Duin ez diren mahastiko
langileak Jainkoaren erreinuaren dinako fruitua emango duen herri batek ordeztu
ditzan nahi du Jainkoak gaur ere.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.