Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 30. Igandea (A)
EBANJELIOA
Maita
ezazu Jauna, zeure Jainkoa eta lagun hurkoa zeure burua bezala.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 22, 34-40
Dembora haietan, Jesusek saduzearrak hitzik
gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, eta beraietako
lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:
–Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?
Jesusek erantzun:
–Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa,
bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.
Hori da agindurik nagusiena eta lehena. Eta
bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa
zeure burua bezala. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu
guztiak.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko urriaren 29a
MAITASUNEAN USTEA IZAN
(2013-2014ko
A zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko urriaren 26a
MAITASUNEAN USTEA IZAN
Kristau-erlijioa
sistema erlijioso nekosoa iruditzen zaio jende ez gutxiri; batez ere,
Jainkoaren aurrean bizi ahal izateko, lege-sare nahasiegia. Ez ote diogu
kristauok geure arreta eskaini behar, beste ezer baino lehen,
kristau-esperientziak duen gauzarik funtsezkoenari?
Ebanjelioek
Jesusen erantzun hau jaso dute, Legearen agindurik nagusiena zein den galdetu
dion fariseu-talde bati emana. Hona nola laburtu duen Jesusek gauzarik
funtsezkoen hori: «maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz osoaz, arima osoaz
eta zaren osoaz»; hau da bigarrena: «maita ezazu lagun hurkoa zeure burua
bezala».
Argia
da Jesusen baieztapena. Maitasuna da guztia. Maitasuna da bizitza erabakitzen
duena. Maitasuna da gauza guztien oinarria. Lehenengo gauza, Jainkoaren eta
gainerakoen aurrean maitasun-jarreraz bizitzea da. Ez ginateke nahastu behar
gauza akzidental eta bigarren mailakoen sarean, funtsezkoenaz ahazturik.
Maitasunari dariona da gainerako guztia. Maitasunik gabe, dena da gelditzen
galbideraturik.
Jainkoarekiko
maitasunaz ari denean, Jesusek ez ditu buruan gure bihotzetik sor daitezkeen
sentimenduak edo zirrarak; ez gaitu gonbidatzen geure errezoak eta otoitzak
ugaltzera ere. Honetan datza Jauna geure Jainkoa maitatzea: Jainkoa gure
izatearen azken Sorburutzat aitortzean, geuregan hark nahi duenarentzat
atxikimendu osoa esnatzean, Aita bezala gizon-emakume guztientzat duen maitasunari
baldintzarik gabeko fedez erantzutean.
Horregatik
gehitu du Jesusek bigarren agindua. Ezin duzu Jainkoa maitatu, haren
seme-alabei dagokienez axolagabe bizi bazara. Jainkoaren maitasuna predikatu
eta sufritzen ari den jendeaz ahazten den erlijioa gezur handi bat. Geure
bidean aurkitzen dugun pertsona batean aurrean izan dezakegun giza jarrera
bakarra, hura maitatzea da eta harentzat geure buruari opa diogun ongizatea
bera bilatzea.
Irudi
luke, hizketa hau guztia zaharregia dela, ahituegia, eginkortasun eskasekoa.
Halere, gaurko munduan ere lehenengo arazoa maitasun-falta da; giza
bizikidetasuna eraikitzeko ahaleginak eta borrokak, bata bestearen ondoren,
desgizatiartzen ari den maitasun-falta.
Duela
urte batzuk, Jean Onimus idazle frantsesak idatzi zuen: «Kristautasuna bere
hasieran dago gaur oraino; bi mila urte bakarrik daramatza gizakia lantzen.
Astuna da jende-masa eta mendeak beharko dira maitasunak hartzitu arte».
Jesusek jarraitzaileok ez genuke ahaztu behar geure erantzukizuna. Etorkizuneko
belaunaldiei maitasunean ustea jartzen laguntzeko, lekuko bizien beharra du
munduak; izan ere, gizakiak ezin izango du etorkizun esperantza-emailerik
maitasunarekiko ustea galtzen badu.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko urriaren 23a
LEHENENGO GAUZA
Behin
batean fariseuak bildu eta galdera bat egin zioten Jesusi, beren artean
eztabaida eta tirabira-gai zuten arazo batez: larunbataz, erritu-garbitasunaz,
hamarrenez eta beste puntu batzuez bilduak zituzten seiehun eta hamahiru
aginduak zorrozkien bete nahi zituzten taldeen arteko tirabiraz: «Maisu,
zein da Legeko agindu nagusia?»
Jesusen
erantzuna oso ezaguna da kristauen artean:
«Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa,
bihotz guztiaz, arima guztiaz, zaren guztiaz». Hori da garrantzizkoena. Gero gehitu zuen: «Horren antzekoa da bigarrena:
maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala». Eta baieztapen hau egin
zuen konklusiotzat: «Bi agindu hauek dira Legearen eta Profeten sostengu».
Asko
axola zaigu Jesusen hitzak entzutea. Izan ere, antzinako Israel herrian bezala,
Elizan ere handituz joan da, mendeen joan-etorrian, aginduen, arauen eta
debekuen kopurua, kristau-bizitzako alde desberdinak arautzeko. Zer da
lehenengo gauza, eta inportanteena? Zein da funtsezko gauza Jesusen
jarraitzaile bezala bizitzeko?
Jesusek
argi utzi du gauza guztiak ez direla garrantzi berekoak. Oker handia da
liturgiako eta araudiko bigarren mailako gauzei inportantzia ematea,
funtsezkoena alde batera utziz. Ez genuke sekula ahaztu behar soilik Jainkoa
eta lagun hurkoa maitatzea dela irizpide nagusia eta lehena Jesusi jarraitzeko
orduan.
Haren
arabera, maitasun hori da hondo-hondoko jarrera, Jainkoarekin dugun harreman
erlijiosoari eta jendearekiko gure portaerari egia eta zentzua ematen dizkion
giltzarri-indarra eta ordezkorik gabea. Zer da kristau-erlijioa maitasunik
gabe? Zertan gelditzen da gure bizitza Elizaren baitan eta gizartean,
maitasunik gabe?
Mota
guztietako arauei eta errituei lotuta, pobreturik, kaskarturik edo zurrundurik
gelditzeko arriskutik liberatzen du bihotza maitasunak. Zer da betetzaile baten
bizitza, Jainkoari maitasun bizirik ez badio? Zer-nolako egia da gure
kristau-bizitzan, premian den lagun hurkoari maitasun praktikorik ez badiogu?
Aski
zabaldurik diren bi jarrerari kontrajartzen zaio maitasuna. Lehenik eta behin,
axolarik ezari, sentiberatasunik eza, buru-zurruna, bihotzik eza den aldetik.
Bigarren, egozentrismoari eta axolarik ezari gainerakoen aurrean.
Hain
kritikoak diren aldi hauetan, ez da gauza inportanteagorik apalki funtsezkoari
eustea baino, hau da, Jainkoa zinez maitatzea, barrutik sentituriko eta
bizitako ospakizunetan elikatuz eta lagun hurkoa maitatzea, fededunen artean
harreman adiskidetsuak indartuz eta premian direnekiko konpromisoa eraginez.
Geure eskura dugu Jesusen arnasa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.