Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 31. Igandea (A)
EBANJELIOA
Esan, esaten baitute,
baina egiten ez.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 23, 1-12
Denbora haietan, honela mintzatu zitzaien
Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak
adierazteko eginkizuna dute. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia
betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.
Zama astunak lotu eta besteei leporatzen
dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.
Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik
egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak
jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen
aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.
Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu”
deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete.
Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat
bakarra baita zuen aita, zerukoa.
Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra
baita zuen gidaria, Mesias.
Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.
Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du
Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko azaroaren 5a
---
(2013-2014ko
A zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko azaroaren 2a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko urriaren 30a
BIHOTZ BERRITZEKO JARRERA
Profeta
baten haserreaz mintzo da Jesus. Jendeari eta ikasleei egin dien hitzaldia
kritika gogorra da Israelgo buruzagi erlijiosoen kontra. Laurogeigarren urte
inguruan idatzi zuen Mateok kristau-elizako arduradunak antzeko jokabidean eror
ez zitezen.
Oroitzen
ahal ditugu gaur Jesusen agiraka horiek era baketsuan, bihotz-berritzeko
jarreran, polemika antzuetarako inolako asmorik gabe? Jesusen hitzak gonbita
dira gotzainentzat, apaizentzat eta eliz erantzukizunen bat duten guztientzat,
geure jarduerari begiratu sakon bat eman diezaiogun.
«Diotena ez dute egiten». Inkoherentzia da gure bekaturik handiena. Ez dugu bizi
predikatzen duguna. Badugu botererik, baina autoritatea, izen ona falta zaigu.
Geure jokabideak gezurtatzen gaitu. Gure biziera ebanjelikoagoa balitz,
kristau-elkarte askotan aldatuko litzateke giroa.
«Zama astunak leporatzen dizkiote jendeari…
baina berak ez daude prest, bultza egite aldera, hatz bat mugitzeko». Halaxe da. Sarritan, oso zorrotzak eta hertsiak gara
besteentzat, baina ulerkor eta bihozbera geuretzat. Geure eskabideekin jende
xumea estutzen dugu, baina ez diogu errazten ebanjelioa onartzea. Ez gara Jesus
bezalako; bere zama arin egiten saiatzen zen hura, zeren xumea eta bihotz-apala
baitzen.
«Egiten duten guztia jendeak ikus ditzan
egiten dute». Ezin ukatu dugu ezen oso erraza dela geure
irudia zainduz bizitzen, besteen aurrean ia beti «itxura ona» nola emango. Ez
gara bizi isil-gordean ikusten duen Jainko horren aurrean. Arreta handiago
ematen diogu norberaren izen onari.
«Lehen eserlekuak dituzte gustuko eta
ohore-aulkiak… eta kalean agur egin diezaieten». Lotsa ematen du aitortzea, baina gustukoa dugu hori.
Tratu berezia eman diezaguten nahi izaten dugu, eta ez haurride bat gehiagori
bezalakoa. Ba ote da gauza barregarriagorik kristau-elkarteak begirune bereziaz
eta bereiziaz tratatu dezan bila dabilen Jesusen testigu bat baino?
«Ez utzi jendeari zuei maisu deitzen… ezta
gidari ere… zeren bat bakarra baita zuen Maisua eta Gidaria: Kristo». Ezin argiagoa da ebanjelioaren agindua: uko egin
tituluei, Kristori itzalik ez egiteko; gidatu fededunen arreta harengana
soilik. Zergatik ez du ezer egiten Elizak hainbat eta hainbat titulu,
lehentasun, ohore eta dignitate behingoz ezabatzeko, Jesusen aurpegi apala eta
umila argiago ager dadin?
«Ez deitu aita lurreko inori, zeren bakarra
baita zuen Aita, zerukoa». Jesusek
Aita titulua hain bakarra, hain sakona eta hain bihotzekoa du, non ez baitu
erabili behar inork ere kristau-elkartean. Zergatik uzten dugu kontrakoa
egiten?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.