Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Santiago, apostolua (A)
EBANJELIOA
Nire edari
saminetik edan, bai, edango duzue.
Mateo 20,20-28
Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi
hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko. Jesusek galdetu
zion:
–Zer nahi duzu?
Eta hark:
–Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege
izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.
Jesusek erantzun:
–Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza
al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko?
–Bai, gauza gara –esan zioten.
Jesusek, orduan:
–Nire edari saminetik edan, bai, edango
duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku
inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien
aurka haserre jarri ziren. Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez,
herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren
agintea ezartzen diete. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen
artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.
Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena
izan bedi guztion morroi. Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua
izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat
ematera».
Jaunak esana.
HOMILIA
Data
Izenburua
---
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.