lunes, 8 de agosto de 2016

2016-08-14 - Urteko 20. Igandea (C)

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun. 
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urteko 20. Igandea (C)


EBANJELIOA

Bakerik, baizik eta zatiketarik ez ekartzera ez naiz etorri.

+ Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 12,49-53

«Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko piztua balego! Heriotza-uretan murgildu behar dut, eta hau nire larria hori bete arte!
«Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrekin banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba errainaren kontra eta erraina amaginarrebaren kontra».

Jaunak esana.

HOMILIA

2016ko abustuaren 14a

SU EMAN 

Aski ugari dira, ongizatearen munduan sakon erroturik, kristautasuna honela ikusten duten kristauak: legea eta ezarritako ordenua mantentzeaz arduratu beharko lukeen erlijio bezala, ezertan aldatu gabe.
Horregatik, arrotz gertatzen zaie Jesusi entzutea, ez immobilismora eta kontserbatismora gonbidatzen duten esaerak, baizik gizartea sakon eta errotik eraldatzera: «Munduari su ematera etorri naiz eta ai sutan balego jada… Uste al duzue munduari bakea ekartzera etorri naizela? Ez horixe, baizik zatiketa».
Ez da erraz imajinatzea Jesus sua dakarren norbait bezala, horrenbeste gezur, indarkeria eta injustizia suntsitzeko. Mundua eraldatzeko Espiritu bezala, errotik, jendea elkarren kontra jarriz eta zatituz egingo bada ere.
Jesusengan sinesten duen pertsona ez da egoera baten aurrean etsitzen duen fatalista, guztien gain patxada eta sasi-bakea bilatuz. Ez da gauzen egungo egoera zuritzen duen immobilista, barru sortzailez eta solidarioz mundu hobe baten alde lanik egiten ez duena. Ez da errebelde bat ere, erresuminak eraginda dena jo eta hautsi nahi duena, bota dituenen lekuan bera jartzeko.
Jesus ulertu duenak, erabateko aldaketan parte hartzeko grinaz eta ametsez dihardu. Bere bihotzean darama «iraultza» benetako kristauak. Estatu-kolpea, edozein gobernu-aldaketa, matxinada edo txandatze politiko ez den iraultza bat da, baizik eta gizarte zuzenago baten bilaketa.
Sarritan defenditu ohi dugun ordenua, desordenua izaten da artean. Zeren ez baitugu lortu gose diren guztiei jaten ematea, ezta pertsona ororen eskubideak defenditzea ere; are gehiago, ez baitugu lortu gerlak saihestea edo arma nuklearrak suntsitzea.
Iraultza ekonomikoak baino iraultza sakonago baten beharra dugu. Gizakien eta herrien kontzientzia eraldatuko duen iraultza bat. H. Marcusek idatzi zuen ezen mundu bat behar dugula «zeinetan ez baita jada lekurik izango konpetentziarentzat, gizabanakoen elkarren kontrako borrokarako, engainuarentzat, ankerkeriarentzat eta masakrearentzat».

Jesusen jarraitzailea, hark piztutako sua munduan gero eta gehiago indartuz joan dadin bila bizi da. Baina, ezer baino lehen, errotiko eraldaketa eskatzen dio bere buruari. «Soilik, zinezko izatea eskatzen zaie kristauei. Hau da egiaz iraultza» (E. Mounier). 

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

HOMILIA

2013ko abustuaren 18a

SURIK GABE EZIN

Estilo garbiro profetikoan, ezohiko hitz hauez laburbildu du Jesusek bere bizitza osoa: «Munduan sua piztera etorri naiz, eta ai balego jada sutan!» Zertaz mintzo da Jesus? Haren hizketaren izaera enigmatiko horrek erantzuna norabide desberdinetan bilatzera eraman ditu exegetak. Nolanahi ere, Jesusen misteriora suharkiago eta grinatsuago hurbiltzera gonbidatzen gaitu «suaren» irudi horrek.
Jesusek bere barruan duen sua Jainkoarekiko grina da eta sufritzen ari direnekiko errukia. Ezin jarri izango da agerian inoiz ere haren bizitza guztia arnasten duen atzeman ezineko maitasun hori. Haren misterioa ezin hesituko da sekula, ez formula dogmatikoetan, ez jakintsuen liburuetan. Ezin idatziko du inork ere Jesusez behin betiko libururik. Jesusek erakarri eta erre egiten du, larritu eta garbitu. Ezin jarraitu ahal izango dio inork ere Jesusi bihotza itzalirik edo zaletasun epel edo aspertu batez.
Haren hitzak sutan jartzen du bihotza. Adiskidetasunez eskaintzen die bere burua zokoratuenei, esperantza pizten du prostituituengan eta konfiantza mespretxatuenak diren bekatariengan, borroka egiten du gizakiari kaltegarri zaion ororen kontra. Gerla egiten die formalismo erlijiosoei, gizatasunik gabeko zorroztasunei eta legea hertsiki interpretatzeari. Ez ezerk, ez inork kateatzen ahal du askatasuna ongia egiteko. Ezin jarraitu ahal izango diogu inoiz ere ohikeria erlijiosoan edo «zuzenaren» konbentzionalismoan biziz.
Jesusek piztu egiten ditu gatazkak, ez ditu itzaltzen. Ez da etorri sasi-patxada ekartzera, baizik tirabira, aurkaritza eta banaketa. Egia esateko, geure bihotzean berean sartzen du gatazka. Ezin babestu gara haren deiaren kontra, erritu erlijiosoen edo jarduera sozialean ezkutuaren atzean. Ez gaitu babestuko haren begiratutik inongo erlijiok. Ez gaitu askatuko haren erronkatik inongo agnostizismok. Egian bizitzera deika ari zaigu Jesus eta egoismorik gabe maitatzera.
Haren sua ez da galdu heriotzaren ur sakonetan murgildu denean. Bizi berri batera pizturik, haren Espirituak sutan jarraitzen du historia guztian barna. Lehen jarraitzaileek sutan sentitu dute beren bihotzean, hura bidelagun dutela haren hitzak entzutean.
Non senti daiteke gaur egun Jesusen su hori? Non suma genezake haren askatasun kreatzailearen indarra? Noiz da sutan gure bihotza haren Ebanjelioa onartzean? Non bizi gara era grinatsuan haren urratsei jarraituz? Gure artean kristau-fedea galtzen ari dela ematen duen arren, Jesusek mundura ekarritako suan bizirik jarraitzen du errauspean. Ezin utzi dugu guztiz itzaltzen. Bihotzean surik gabe, ezin da Jesusi jarraitu.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

HOMILIA

SU EMATEA

Nahikoak kristauak dira, sakonki sustraituta egoera sozial erosoan, kristautasuna, aldatu gabe, legea eta ezarritako ordena mantentzeaz arduratu behar duen erlijioa hartzeko joera dute.
Jesusen ahoan entzutea, horregatik, hain arraro gertatzen da aipaturiko gonbidatzen dutela, ez inmobilismora eta kontserbadorismora, baizik eta gizartearen transformazio sakon eta erradikalera: Munduan su ematera eta nahiago nuke etorri naiz jada erretzen ari zedin ... Bakea mundura ekartzera etorri naizenik pentsatzen duzue? Ez, baizik eta zatiketa».
Jesus hainbeste lohikeria, gezurra, bortizkeria eta bidegabekeria hondatzera zuzendutako su bat dakarren norbait bezala ikusterik ez zaigu erraz gertatzen. Era erradikalean, mundua ere eraldatzeko Espiritu gaia kontura aurka ipintzea eta pertsonak banatzea.
Jesusengako fededuna ez da egoeraren aurrean, lasaitasuna eta bake faltsua, trabak traba, bilatuz, esten duen pertsona fatalista. Gaurko gauza-ordena ez da justifikatzen duen immobilista, adore sortzaile eta solidarioarekin mundu hobeagatik lan egin gabe. Ez da matxino bat ere, gaitzondoak mugituta, hark berak dena botatzen du behean onartzeko lurrera bota dituen haietako lekua.
Jesus ulertu duena bizi da eta jokatzen du pasioak eta erabateko aldaketan laguntzeko helburuak mugiarazita. Kristau handiak «iraultza» darama bere bihotzean. «Estatu-kolpea», gobernuko edozein aldaketa, matxinada edo txanda politikoa, baizik eta gizarte bidezkoagoko bilaketa ez den iraultza.
Maiz, babesten dugun ordena, desordena da oraindik. Behartsu guztiei jateko ematea, pertsona guztiarentzako bere eskubideak ezta ere ez bermatzea, gerrak ere ez ezabatzea edo arma nuklearrak hondatzea ez dugulako lortu.
Bira ekonomikoak baino iraultza sakonagoa behar dugu. Gizonen eta herrietako kontzientziak eraldatzen dituen iraultza. H. Marcuse-k mundu bat behar dugula idazten zuen konpetentzia, banakoen borroka batzuk beste batzuen kontra, iruzurrak, krudelkeriak eta jada sarraskiak ez dezaten arrazoi izatea».
Jesusi jarraitzen duena, suharki bilatuz bizi da Jesusek piztutako sua mundu honetan gero eta gehiago erre dadila. Baina, lehenago ezerk transformazio erradikala hari berari ez diola eskatzen. «Benetakoak diren kristauei eskatzen zaie soilik. Hau iraultza da egiazki». (E. Mounier).

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain




Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com

Para ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
                        http://iglesiadesopelana3v.blogspot.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.