José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko abenduaren 15a
Abendualdiko 3. Igandea (A)
EBANJELIOA
Zu al zara
«Etortzekoa ”, ala besteren baten zain egon behar dugu?
Mateo
11,2-11
Egun haietan, Joan Bataiatzaileak Mesiasen
egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion
galdetzera: “Zu al zara «Etortzekoa ”, ala besteren baten zain egon behar
dugu?»
Jesusek erantzun zien:
–Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten
duzuena: itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi
gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta
behartsuei berriona ematen zaie.
Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan
aurkitzen ez dueña!
Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz
egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak
kulunka darabilen kanabera? Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez
jantzitako gizona? Jantzi apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira. Zer
ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere
handiagoa.
Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira
, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik
bidea. Benetan diotsuet: Ez
da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere,
Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko abenduaren 15a
ZAURIAK SENDATU
Jesusen
jarduerak nahasirik utzi zuen Joan Bataiatzailea. Honek Mesias bat espero zuen,
munduan bekatua desegingo zuena Jainkoaren epai zorrotza ezarriaz, eta ez
Mesias bat, zauriak sendatzera eta sufrimendua arintzera emanik biziko zena.
Makeronteko presondegitik mezu bat bidali dio Jesusi: «Zu al zara etortzekoa
dena ala beste baten zain bizi behar dugu?»
Profeta
sendatzaile baten bere biziera kontatuz erantzun dio Jesusek «Esan Joani
ikusten eta entzuten ari zaretena: itsuek ikusten dute eta ezinduak ibili
dabiltza; lepradunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dute; hildakoak
pizten dira eta behartsuei Berri Ona hots egiten zaie». Hauxe da egiazko
Mesias: sufrimendua arintzera etorri dena, bizitza sanotzera eta behartsuei
esperantzaren argia piztera.
Aita
errukitsu batek bidali duela sentitu du Jesusek, gizon-emakume guztientzat
mundu duinago eta zoriontsuago bat nahi duen Aitak. Horregatik, zauriak
sendatzeari, oinazeak sanotzeari eta bizitza askatzeari emanik bizi da. Eta
horregatik eskatu die guztiei: «Izan errukitsu, zuen Aita errukitsu den
bezala».
Jesusek
ez du uste Epaile zorrotz bat bezala bidalia denik, bekatariak juzgatzera eta
mundua gaitzestera. Horregatik, ez da ariko jendeari beldurra nola sartuko
zuzentasun zorrotz baten keinuak eginez; baizik eta bere adiskidetasuna eta
barkazioa eskainiko die bekatariei eta prostituituei. Eta horregatik egin die
guztiei erregu hau: «Ez epaitu eta ez zaituzte epaituko».
Jesusek
ez du inor sendatu apeta hutsez edota sentsazionalismo baten bila. Errukiak
eraginda sendatzen du: jende gaixo, lur jotako eta hautsi horren bizitza
berregin nahi du. Horiek dira lehenak esperimentatzen, bizitza duin eta
osasuntsu baten adiskidea dela Jainkoa.
Jesusek
ez zuen sekula azpimarratu bere sendatzeen mirarizko izaerarik; ez zuen
pentsatu sendatze horiek izango zirela munduan sufrimendua kentzeko errezeta
erraz bat. Ezaugarri bezala aurkeztu zuen bere jarduera sendatzaile hori; hain
juxtu, zein norabidetan jardun bere jarraitzaileei agertzeko, berak «Jainkoaren
erregetza» deitzen zuen Aitaren egitasmo gizatartzaileari bideak irekitzeko.
Frantzisko
aita santuak dio, zeregin premiazkoa dela «zauriak sendatzea»: «Garbi dakusat
Elizak gaur egun egin behar duena zauriak sendatzeko gaitasuna agertzea dela,
eta beroa, hurbiltasuna eta ondokotasuna eskaintzea bihotzei… Hau da lehenengo
gauza: zauriak sendatzea, zauriak sendatzea». Ondoren dio: «jendearen kargua
hartzea, bidelagun bihurturik samariar onak bezala igurtziz, garbituz eta
kontsolatuz». Orobat dio: «jendearekin ibili gauez, solas egiten jakin eta, are
gehiago, haien gauera eta ilunera jaitsiz bidea galdu gabe».
Bere
eginkizuna ikasleei gomendatzean, Jesusek ez ditu imajinatzen doktore,
hierarka, liturgia-jakitun edo teologo, baizik eta sendatzaile. Bikoitza izango
dute beren egitekoa: Jainkoaren erregetza hurbil dela hots egin eta gaixoak
sendatu.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010eko abenduaren 12an
SUFRITZEN
ARI DEN JENDEAGANDIK HURBILAGO
Makeronte
gotorlekuan preso, Joan Bataiatzailea antsiaz dago Jainkoaren epai izurrigarria
noiz iritsiko, herriaren bekatua errotik erauzteko. Horregatik, presondegira
Jesusez iristen zaizkion berriak nahasgarri gertatzen ditu: noiz ekin behar dio
Jesusek ekintzari? Noiz agertu behar du justiziazko eskua?
Lepoa
moztuko dioten baino lehenago, Jesusengana ikasle batzuk bidaltzeko modua egin
du Joanek, barrua erretzen dion galdera honi erantzun diezaion: «Zu
al zara etortzekoa dena ala beste baten zain egon behar dugu?» Jesus ote da egiazko Mesias ala beste
boteretsuago eta bortitzago baten zain egon behar dugu?
Jesusek
ez die erantzun ikasleei zuzenean. Ez dio eman bere buruari inolako mesiastar
titulurik. Haren egiazko nortasuna ezagutzeko bidea beste bat da, biziagoa eta
konkretuagoa. Esaiozue Joani «ikusten eta entzuten ari zaretena».
Jainkoak bere Bidalia nolakoa izatea nahi duen ezagutzeko, Jesusen jarduerari
ongi erreparatu behar diogu eta haren mezuari oso adi egon. Ezin du ordezkatu
ezagutza zehatz hau beste inolako aitorpenek.
Jesusen
jarduera guztia sendatzera eta askatzera dago orientatua, eta ez juzgatzera edo
gaitzestera. Lehenik eta behin, ikusten ari diren hau adierazi behar diote
Joani: sufritzen ari den jendeari emanik bizi da Jesus buru-belarri, jende
horri osasuntsu, duintasunez eta zoriontsu bizitzea eragozten dion guztitik
askatzeari emanik. Jendea sendatuz iragartzen du Mesias honek salbazioa.
Ondoren,
Jesusi entzuten ari direna adierazi behar diote: esperantzazko mezua, hain
zuzen ere laborari pobretu haiei zuzendua, abusu- eta zuzengabekeria-mota
guztien biktima diren haiei zuzendua. Mesias honek pobreei hots egiten die
Jainkoaren Berri Ona.
Norbaitek
Jesus Mesiasen jarraitzaile ote garen ala beste batzuen zain egon behar duen
galdetzen badigu, geure zer egintza agertzen ahal diogu? Zein mezu entzuten
ahal digu? Ez dugu burua zertan nekatu jakin nahi dugunean zein diren Jesusen
elkarte batean falta ezineko bi ezaugarriak.
Lehenengoa:
sendatzaile den elkarte bat egiten saiatzea, sufritzen ari den jendeagandik
hurbilago bizitzea, bakarrago eta babesgabeago diren gaixoekiko arduratsuago
izatea, entzungo dien eta kontsolatu dituen norbaiten beharra duen jendea
gogotsuago onartzea, jendearen ezbeharren aurrean presenteago egotea.
Bigarrena:
elkartea ez eraikitzea pobreei bizkarra emanik; aitzitik, halakoen arazoak
hurbilagotik ezagutzea, halakoen premiei kasu egitea, halakoen eskubideak
defenditzea, ez uztea babesik gabe. Halakoek behar dute entzun eta sentitu
Jainkoaren Berri Ona beste inork baino lehenago.
Jesusen elkartea ez da soilik fede-hastapenak
eskaintzeko lekua, ezta soilik ospakizun-tokia ere. Era askotan izan behar du bizitza sanoago
baten iturri, abegi-leku eta egoitza-beharrean denaren etxe.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.