José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko urtarrilaren 5a
Eguberri ondoko 2. Igandea (A)
EBANJELIOA
Eta Hitza gizon egin
zen
eta gure artean jarri bizitzen.
eta gure artean jarri bizitzen.
Juan 1, 1-18
Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.
eta Hitza Jainko zen.
Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan
zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren
mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin
behar zuena baizik.
Hitza zen egiazko argia,
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
Munduan zegoen
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
Bere etxera etorri zen,
baina beretarrek ez zuten onartu.
baina beretarrek ez zuten onartu.
Onartu zuten guztiei, ordea,
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
Hauek ez dira giza odolekoak,
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
Eta Hitza gizon egin zen
eta gure artean jarri bizitzen.
eta gure artean jarri bizitzen.
Ikusi dugu haren Jainko-aintza,
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu
eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni
baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».
Izan ere, guztiok hartu dugu
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
Legea Moisesen bidez eman zen;
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko urtarrilaren 5a
BERRESKURATU EBANJELIOAREN FRESKOTASUNA
Joanen
ebanjelioaren hitzaurrean, oinarrizko bi baieztapen datoz; kristau-fedea
erro-errotik berrikustera eta bizitzera behartzen gaituzte; hogei mendeetan,
Jesusen Ebanjelioari leialtasun koxkorra agertuz, bizi izandako hainbat
desbideratze, murrizketa eta ikusmira baztertzeko.
Hau
da lehenengo baieztapena: «Jainkoaren Hitza haragi egin da». Jainkoa ez da egon
mutu, bere misterioan betiko hesitua. Hitz egin digu. Baina ez zaigu agertu
kontzeptu eta doktrina arranditsuen bidez. Haren Hitza Jesusen biziera
bihozkoian haragitu da, jenderik xumeenak ere ulertu eta onartzeko eran.
Hau
dio bigarren baieztapenak: «Jainkoa ez du inork inoiz ikusi. Seme bakarrak,
Aitaren altzoan den hark, agertu digu». Teologoak asko mintzo gara Jainkoaz,
baina gutako inork ez du ikusi. Buruzagi erlijiosoak eta predikariak seguru
mintzo gara Jainkoaz, baina gutako inork ez du ikusi haren aurpegia. Jesusek
bakarrik, Aitaren Seme bakarrak soilik, adierazi digu nolakoa den Jainkoa, nola
maite gaituen eta nola saiatzen den guztientzat gizatasun handiagoko mundu bat
eraikitzen.
Bi
baieztapen hauek daude Frantzisko aita santuaren egitarau berritzailearen
hondo-ondoan. Horregatik nahi du Jesusen Ebanjelioan oinarrituriko Eliza bat,
«Ebanjelioaren muinari zuzenean lotuak ez diren» irakaspenetan edo ohituretan
korapilatu gabe. Horrela egin ezean, «hots egiten duguna ez da izango
Ebanjelioa, baizik eta aukera ideologiko jakin batzuetatik datozen doktrina edo
moral baten azpimarratzeak izango dira».
Argia
da Aita Santuaren jarrera. Jesusengan bakarrik agertu zaigu Jainkoaren errukia.
Horregatik, Ebanjelioaren lehen hots egite hark zuen indar eraldatzailera
itzuli beharra dugu, Jesusen Berri Ona lausotu gabe eta «errepikatzearen
errepikatzeaz bortxaz ezarri nahi den irakaspen-multzo handi batez obsesionatu
gabe».
Eliza
hau du gogoan Aita Santuak: Ebanjelioari bere indar erakargarria
berreskuratzeko modua emango diona, kristau-fedea ulertu eta bizitzeko beste
molde batzuez ilundu eta lausotu gabe. Horregatik, «Ebanjelioaren jatorrizko
freskotasuna berreskuratzera gonbidatzen gaitu»: gauzarik ederren, handien,
erakargarrien bezala eta, aldi berean, beharrezkoen bezala, Jesus hesitu gabe
«geure eskema aspergarrietan».
Ez
dugu zilegi, gaur egun, fedea bizitzea, geure kristau-elkarteetan Jesu
Kristoganako eta haren Ebanjeliorako konbertsiora eragin gabe, Aita Santuak
adierazten digun bezala. Berak eskatzen digu «bere orientabideak eskuzabal eta
adorez gauzatzeko, debekuetan eta beldurrean gelditu gabe».
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urtarrilaren 2a
JAINKOAREN
GIZA AURPEGIA
Kristauek ez dugu eskuratuko bizi
dugun krisi erlijioso honetan beharrezkoa den adore espirituala, ez badugu
ikasten Jesusekiko atxikimena beste era batean bizitzen. Jada ez da aski
harremanak izatea oker ulertua dugun Jesus batekin, lainotsuki atzemana, era
abstraktuan aitortua edota giza lider bat gehiago bezala miretsia den Jesus
batekin.
Nola berraurkitu, ordea, fede
berrituaz Jesusen baitan den misterioa? Nola berreskuratu haren berritasun
bakarra eta ezinerrepikatua? Nola utzi haren suzko hitzek astindu gaitzaten?
Joanen ebanjelioaren hitzaurreak garrantzi handiko konbentzimendu batzuk
gogorarazten dizkigu.
Gauza harrigarria gertatu da
Jesusen baitan. Joanek hitz arduratsuz dio: «Jainkoaren Hitza haragi egin da».
Ez da gelditu isilik betiko. Bere burua agertu nahi izan digu Jainkoak, ez
errebelazioz edo agerpenez, baizik Jesus gizonagan haragi eginez. Ez du haragia
«jantzitzat» hartu, ez du giza itxura hutsa hartu. Jainkoa, egiaz, haragi argal
egin da, ahul eta zaurigarri, gurea bezalako haragi.
Kristauek sinesten dugun Jainkoa
ez da bizi aparte eta iritsezin bezala, bere Misterio ezinatzemanean hesiturik.
Gu bezalako gizaki batean topatzen ahal dugu. Harekin harremanak izateko, ez
dugu mundutik zertan irten. Ez dugu
zertan ibili haren bila geure bizitzatik at. Jesusengan aurkitzen dugu haragi
eginik.
Honek guztiak aukera ematen digu harekiko harremanak
besterik ez bezalako sakontasun nahastezinez bizi ahal izateko. Jainkoaren giza
aurpegia da Jesus guretzat. Jesusen onberatasunezko keinuetan gizakiari
dagokion moduan ari zaigu Jainkoa
agertzen: nolakoa den eta gu nola maite gaituen. Jesusen
hitzetan Jainkoaren ahotsa entzuten dugu, haren deiak eta haren promesak.
Jesusen egitasmoan Aitaren egitasmoa aurkitzen dugu.
Hau guztia modu bizian eta
konkretuan behar dugu hartu. Hor dago Jesusen sentiberatasuna gaixoengana
hurbiltzean, haien gaitzak sendatu eta haien sufrimena arintzean: sufritzen
ikusten gaituenean Jainkoak nola begiratzen digun agertzen du horrek, eta
sufritzen ari direnen aurrean guk nola jokatzea nahi duen. Hor dago Jesusen
adiskidetasunezko harrera bekatariei, prostituituei eta pertsona gogaikarriei:
nola ulertzen gaituen eta nola barkatzen digu agertzen du horrek, eta nola nahi
duen guk barkatzea iraintzen gaituztenei.
Horregatik dio Joanek Jesusez ari
dela: «graziaz eta egiaz betea». Harengan Jainkoaren doako grazia dakusagu,
gainezka ari dena. Harengan Jainkoaren zinezko maitasuna, sendoa eta leiala
onartzen dugu. Kristau ez-gutxik bere fedea era nahasian-edo bizi duen aldi
honetan, zer sinetsi eta zeinengan konfiantza jakin gabe, ez da gauza
inportanteagorik kristau-elkarteen erdigunean Jesus Jainkoaren giza aurpegi bezala
ipintzea baino.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.